Egoitza elektronikoa

Ikastetxeko atezaina

2023/03/01 - 2023/03/28
Inprimatu
Zestoa
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Zestoako Udala
Lehiaketa:
Ikastetxeko atezaina
Lanpostua:
Ikastetxeko atezaina
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
AP
Eginkizunak eta atazak:

1.    Eraikinaren zaintzarekin lotutako lanak egitea:

1.1.    Eskola ireki eta ixtea eta erabiltzeko prestatzea, berogailua, segurtasun gailuak; alarmak, sute babeserako gailuak eta bestelakoak, argiak, txorrotak eta abar, piztu, erregulatu eta itzaltzea, eta horietan sortzen diren matxurak konpontzea edo berak ezin badu, dagokionari abisua pasatzea.

1.2.    Eraikinak eta instalazioak zaintzea, sarrera irteerak bereziki, kanpotik datozenei pertsonen eta dependentzien kopapenaz informazioa ematea. Eraikin eta instalakuntzen giltzen kontrola eta ardura hartzea.

2.    Eraikinaren mantenuarekin lotutako lanak egitea:

2.1.    Elektrizitate lanak egitea: Bonbilla, fluoreszente, fusible, entxufeak aldatzea, edo eta konpontzea, eta oro har, lagun batek egin ditzakeen elektrizitate lan guztiak egitea. Bakar batek egin ezinekoak direnean Udaleko Zerbitzu Saileko buruari jakinaraztea.

2.2.    Iturgintza lanak egitea: Txorrotak konpontzea, komunetako buxadurak, ur jarioak eta oro har, lagun batek egin ditzakeen lan guztiak egitea. Lan handiagoak direnean, bakarrik egin ezinekoak, Udaleko Zerbitzu Saileko buruari jakinaraztea.

2.3.    Igeltserotza lanak egitea: Arrakala txiki, eroritako azulejoak jartzea eta, lan handiagoetarako, Udaleko Zerbitzu Saileko buruari jakinaraztea.

2.4.    Margotze lanak egitea; altuera txikiko lanak direnean eta bakarrik egiteko modukoak direnean, paretak lixatu eta margotzea. Gainerakoan, bakarrik egin ezin dituen gauzetarako Udaleko Zerbitzu Saileko buruari jakinaraztea.

2.5.    Arotz lanak egitea; ate, leiho eta pertsianak egoera onean mantentzeko lanak egitea eta bakarrik egin ezin dituenean Udaleko Zerbitzu Saileko buruari jakinaraztea.

2.6.    Lokalak moldatu eta egokitzea, ekipamenduak garraiatuz eta ipiniz (arbelak, apalak, mahaiak, aulkiak) eta altzariak egokitu, konpondu eta egoera onean mantentzea.

2.7.    Eraikinaren mantenurako behar den materiala eta tresneria zaindu eta egoera onean mantentzea, eta falta dena Udaleko Zerbitzu Saileko buruari jakinaraztea.

2.8.    Eskolako patioen eta, oro har, eraikin osoaren mantentze lan garbiak ziurtatzea. Eskolaren kanpoko berdeguneen mantentze lanak.

2.9.    Aipatutako lan guztiak egiteko behar diren bitartekoak garraiatu, muntatu eta erabiltzea (eskailera, aldamio) bai eta lanak egiteko behar diren segurtasun neurri guztiak hartzea ere.

2.10.    Kudeaketa txikiak egitea (Udala, posta, beste zentroak).

2.11.    Horrez gain, udal arduradunak agindutako beste edozein zeregin. Bai eta hemen aipatu ez arren, bere lanpostuarekin bat datorren beste edozein zeregin ere.

 

Titulazioa:

Eskola ziurtagiria edo baliokidea den titulazio maila izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako 2. hizkuntza eskakizuna (B2) egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea edo, hala badagokio, zortzigarren oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.

Beste baldintza batzuk:

a)    Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.

Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.

b)    16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina Ez Gainditzea.

c)    Eskola ziurtagiria edo baliokidea den titulazio maila izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.

Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.

d)    Euskarako 2. hizkuntza eskakizuna (B2) egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea edo, hala badagokio, zortzigarren oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.

e)    Postuak berezkoak dituen funtzioak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, eragotzi gabe aniztasun funtzionala duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina aplikatzea, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoa. Bere garaian egiaztatu beharko da eskakizun hori betetzen dela dagozkion hautaketa probak gaindituz eta Udalak berariaz ezarritako zerbitzuetan dagokion osasun azterketa ere gaindituz.

f)    Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko.

Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta ez izatea diziplina zehapenik edo baliokiderik, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

g)    Indarrean dagoen araudiaren arabera, abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera, legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, betiere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.

Onartzea
Elektronikoa:
  • Zestoako Udalaren erregistro elektronikoan (www.zestoa.eus).
Aurrez aurrekoa:
  • Zestoako Udaleko harrera bulegoan.
  •  Era berean, eskabideak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko, 39/2015 Legeak 16.4. artikuluak aipatzen duen edozein tokitan aurkeztu ahal izango dira.

Deialdia
Gaiak:

GAITEGI OROKORRA

1. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.
— I. titulua. Xedapen orokorrak.
— II. tituluko II. Kapitulua. Antolakuntza.

2. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio prozedura erkidearena.
— I. titulua. Prozedurako interesdunak.
— II. titulua. Herri-administrazioen jarduera.

3. Enplegatu Publikoen Oinarrizko Estatutua. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa.
— II. titulua. Administrazio publikoetako langileak.

— III. tituluko I. eta VI. kapituluak. Eskubidea. Enplegatu publikoen eginbeharrak. Jokabide kodea.

— VII. titulua. Diziplina araubidea.

4. Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.
— Atariko titulua. Xedea, aplikazio eremua eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan herri aginteen jarduna zuzendu behar duten printzipio orokorrak.

5. Udal antolamendua: udal organoak. Udal eskumenak.

GAI ZERRENDA ESPEZIFIKOA

1. Argiterian oinarrizko mantentze lanak. Bonbilla motak eta hauen instalazioa.

2. Iturgintzako oinarrizko konponketak eta lanak. Materialak, tresnak, erabilera eta mantentze-lanak.

3. Igeltserotzari buruzko kontzeptu orokorrak. Materialak, tresnak, erabilera eta mantentze lanak.

4. Lorezaintzari eta gune berdeen mantentze lanari buruzko kontzeptu orokorrak. Makineria: Desbrozadora, belar eta seto moztekoak.

5. Eraikuntzetako eta lokaletako pintaketa-lanen oinarrizko ezagutza. Pintura emateko eta kentzeko materialak, lan-tresnak: Garbiketa eta zaintza. Akatsak eta ohiko konponketak. Pintura mota desberdinak.

6. Garbitasunarekin lotutako alderdi ekologikoak. Hondakinak tratatzea.

7. Arotz lanen oinarrizko kontzeptuak.

8. Laneko segurtasuneko eta osasuneko neurriak. Laneko arriskuen prebentziorako neurriak. Oinarrizko kontzeptuen definizioa. Langileek laneko arriskuetatik babestuta egoteko eskubidea. Langileen betebeharrak.