Idazkari-kontuhartzaile lan-poltsa
Araba
Graduko unibertsitate titulazioa (edo baliokideak: lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura) lortzeko eskubideak izatea edo ordaindu izana. Atzerrian titulua lortu duten izangaiek dagokien homologazio kredentziala eduki beharko dute, edo, hala badagokio, baliokidetasun ziurtagiria.
3. Hizkuntza Eskakizuna
a) 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehienezko adina ez gainditzea.
b) Espainiar nazionalitatea izatea.
c) Titulazioa: graduko unibertsitate titulazioa (edo baliokideak: lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura) lortzeko eskubideak izatea edo ordaindu izana. Atzerrian titulua lortu duten izangaiek dagokien homologazio kredentziala eduki beharko dute, edo, hala badagokio, baliokidetasun ziurtagiria.
d) Bete beharreko lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, eta eginkizun horiek betetzea eragozten duen gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea.
e) Diziplina espediente bidez baztertuta ez egotea herri administrazioen ez autonomia erkidegoetako organo konstituzionalen edo estatutuen araberako organoen zerbitzutik, eta ez egotea epai bidez erabat edo bereziki desgaituta enplegu eta kargu publikoetan aritzeko ez funtzionario kidego edo eskalan sartzeko, ez eta, lan kontratudun langileen kasuan, baztertu edo desgaitutako lanpostuan egiten zituzten antzeko egitekoetan aritzeko ere. Desgaituta edo horren pareko egoera batean ez egotea, eta beste estatu batean egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.
f) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko legezko auziren batean sartuta ez egotea.
g) 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izatea.
Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko, azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua hartuko da kontuan (297/2010 Dekretu, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena), bai eta apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua ere (47/2012 Dekretua, euskaraz egindako ikasketa ofizialak onartzeari eta euskarazko hizkuntza-titulu eta -ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteari buruzkoa).
h) B gidabaimena izatea.
i) Estaturako gaikuntza duten toki administrazioko eskalako karrerako funtzionarioek ezin izango dute parte hartu, haien azpieskala eta administrazio egoera edozein izanda ere.
- Udalaren egoitza elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira: https://udalenegoitza.araba.eus/experta/asparrena.
- Asparreneko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu ahal izango dira jendaurreko egun eta orduetan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.
Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako beste edozein lekutan ere aurkeztu ahal izango dira.
Eskabideak postaz aurkezten badira, eskabideak aurkezteko epetik kanpo jasotakoak onartzeko ezinbesteko baldintza izango da aurkezten den egun berean Asparreneko udal bulegoetan jakinaraztea eskaera aurkeztu dela, udaleko alkateari zuzendutako mezu elektronikoaren bidez, posta elektronikoko helbidean (administracion@asparrena.eus), bidalketa horren frogagiria erantsiz. Baldintza hori betetzen ez bada, izangaia ez da onartuko udalean haren eskabidea eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren jaso bada.