Egoitza elektronikoa

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)

2022/11/24 - 2022/12/23
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)
Lanpostua:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala. Berezia
Plaza-kopurua:
4
Plaza-banaketa:

Sarbide orokorreko modalitatean :4

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 3

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 1

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 89 KB)

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Hizkuntza eskakizuna:

 Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Halaber, deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek dituzte:

– 600 orduko prestakuntza lan-arriskuen prebentzioko goi-mailako eginkizunak betetzeko, edo laneko arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikari jarduteko gaikuntza-titulua edo prestakuntza-ziurtagiria, 3 espezialitateetan: segurtasuna, higienea eta ergonomia eta psikosoziologia.

Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da, ziurtagiriaren kopia arrunta erantsita.

Oharrak:

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

  • Oposizio-fasea.

    Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen da.
    Oposizio-fasean, gehienez  120 puntu lor daitezke .

  • Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean,gehienez  80 puntu lor daitezke , baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.
Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

a.1) Esperientzia orokorra.

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan Lan Arriskuen Prebentzioko teknikarien kidego, eskala edo kategorietan (A1 azpitaldekoak) edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,083 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 22 puntu emango dira.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

a.2) Esperientzia espezifikoa.

Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
Hautagai bakoitzari bi balorazio desberdin esleituko zaizkio alegatu duen esperientzia espezifikoari dagokionez. Lehenengo balorazioa destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuak esleitzeko aplikatuko da, eta bigarrena destino-osagarriaren 27. eta 28. mailako lanpostuak esleitzeko.
Bi kasuetan, jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 40 puntu izan arte:

a.2.1) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuetarako. Zerbitzu hauek baloratuko dira:

– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,151 puntu emango dira lanean emandako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 40 puntu emango dira.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanegindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

a.2.2) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 27. eta 28. mailetako lanpostuetarako. Ondorengo apartatuetako arauak aplikatu osteko puntuak batuz zehaztuko da.

i) 0,072 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 13 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik:

– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

ii) Horrez gain, 0,15 puntu emango dira lan egindako hilabeteko bakoitzeko , gehienez 27 puntu izan arte, aurreko (i) apartatuko zerbitzuengatik, destino-osagarriaren 27., 28. eta 29. mailak dituzten lanpostuetan eman badira.

a.2.2) apartatu honetako zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

b) Tituluak izatea eta lan-poltsetan egotea.

Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 12 puntu lor daitezke ):

b.1) 5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura, diploma, ingeniaritza teknikoa eta arkitektura teknikoa), gehienez 10 puntu izan arte:

031406 Soziologia
042101 Zuzenbidea
031301 Psikologia
091201 Medikuntza
091301 Erizaintza
073201 Arkitektura teknikoa
073101 Arkitektura
071502 Industria-teknologietako Ingeniaritza
071302 Ingeniaritza Elektrikoaelektrikoa
071404 Industria Elektronika eta Automatikaren ingeniaritza
071503 Ingeniaritza mekanikoa
071101 Industria kimikaren ingeniaritza
072401 Meatzeen eta Energiaren  ingeniaritza
071301 Energiaren ingeniaritza
102201 Prebentzioa eta lan-segurtasuna

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB) (PDF, 4 MB)

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

b.2) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Lan-arriskuen Prebentzioko Eskaletako lan-poltsetan egoteagatik. Azpiapartatu honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.

c) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu bat ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.
– Microsoft Access 2010.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntzak.


Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:

– C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

Euskara jakitea.

Euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
2. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
3. hizkuntza-eskakizuna: 26 puntu.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Gaiak:

Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)

Galdera-sorta. (PDF, 1 MB)

Bibliografia (PDF, 414 KB)

Gai-zerrenda espezifikoa.

1.– Lan-arriskuen prebentzioari buruzko xedapen orokorrak.
1.1.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.
1.2.– Enpresa-jarduerak koordinatzea.
1.2.1.– 171/2004 Errege Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 24. artikulua garatzen duena enpresa-jardueren koordinazioaren arloan.
1.2.2.– (Prebentzio-ohar teknikoa) POT – 918. Enpresa-jarduerak koordinatzea (I). 2011. urtea. Laneko Segurtasun eta Osasunaren Institutu Nazionala (INSST/LSOIN)
1.2.3.– (Prebentzio-ohar teknikoa) POT – 919. Enpresa-jarduerak koordinatzea (II). 2011. urtea. INSST/LSOIN.
1.2.4.– (Prebentzio-ohar teknikoa) POT – 1.052. Enpresa-jardueren koordinazioa: efizientzia-irizpideak (I). 2015. urtea. INSST/LSOIN.
1.2.5.– (Prebentzio-ohar teknikoa) POT – 1.053. Enpresa-jardueren koordinazioa: efizientzia-irizpideak (II). 2015. urtea. INSST/LSOIN.
1.3.– Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua.
1.3.1.– 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duena.
1.3.2.– Kanpoko prebentzio-zerbitzuaren kalitate-irizpideen gida teknikoa - 2012. urtea. INSST/LSOIN.
1.4.– Prebentzio-zerbitzuen jarduketa sanitarioak.
1.4.1.– 306/1999 Dekretua, uztailaren 27koa, aurrezaintzako zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen dituzten jarduera sanitarioak arautzen dituena.
1.4.2.– 843/2011 Errege Dekretua, ekainaren 17koa, osasun-jarduera eta prebentzio-zerbitzuak garatzeko baliabideen antolamenduari buruzko oinarrizko irizpideak ezartzen dituena.
1.5.– Euskal Autonomia Erkidegoan - EAEn Osasun Alorreko eta Laneko Arriskuak Prebenitzeko Alorreko Lanbidearteko Akordioa.
1.6.– Laneko arriskuen prebentzioa enpresetan eta ETEetan integratzea.
1.6.1.– Laneko arriskuen prebentzioa enpresaren kudeaketa-sistema orokorrean integratzeko gida teknikoa. 2008. urtea. INSST/LSOIN.
1.6.2.– Dokumentuak sinplifikatzeko gida teknikoa - 2012. urtea. INSST/LSOIN.
1.6.3. – Enpresan laneko arriskuen prebentzioa garatzeko oinarrizko jarraibideak - 2013. urtea. INSST/LSOIN.
1.6.4. – Enpresan laneko arriskuen prebentziorako plan bat ezartzeko eskuliburua. 2006. urtea. Osalan.
1.7.– Aldi baterako laneko enpresak.
1.7.1.– 216/1999 Errege Dekretua, otsailaren 5ekoa, aldi baterako laneko enpresen alorreko segurtasunari eta osasunari buruzko gutxieneko xedapenei buruzkoa.
1.8.– Lan-enklabeak.
1.8.1.– 290/2004 Errege Dekretua, otsailaren 20koa, Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko lantokiak arautzen dituena.
1.9.– Lantokien irekieren komunikazioak.
1.9.1.– TIN/1071/2010 Agindua, apirilaren 27koa, lantokietan jarduerak irekitzeari edo berriz hasteari buruzko jakinarazpenek izan behar dituzten baldintzei eta datuei buruzkoa.
1.10.– Lan-istripuak: kontzeptua, motak, ikerketa.
1.10.1.– Lan-istripuak ikertzeko eskuliburua. 2005. urtea. Osalan.
1.10.2.– (Prebentzio-ohar teknikoa) POT – 1046. Istripuak ikertzea: lekukotzak biltzea. 2015. urtea. INSST/LSOIN.
1.10.3.– (Prebentzio-ohar teknikoa) POT – 274. Istripuak ikertzea: hutsegite-zuhaitza. 1991. urtea. INSST/LSOIN
1.10.4.– Laneko bide-segurtasuneko gida praktikoa. 2016. urtea. Osalan.
1.11.– Gaixotasun profesionalak: kontzeptua eta ikerketa
1.11.1.– 1299/2006 Errege Dekretua, azaroaren 10ekoa, Gizarte Segurantzaren sistemako gaixotasun profesionalen koadroa onartu eta horien jakinarazpen eta erregistroa egiteko irizpideak ezartzen dituena.
1.11.2.– Gaixotasun profesionalen kasuak ikertzeko prozedura. 2019. urtea. INSST/LSOIN.
1.12.– Laneko arriskuen prebentzioan genero-ikuspegia integratzea.
1.12.1.– Genero-ikuspegia laneko arriskuen prebentzioan integratzeko jarraibideak. Ezarpen-tresnen bidezko eguneraketa. 2019. urtea. Osalan.
1.12.2.– Arriskuak ebaluatzeko eta amatasuna babesteko jarraibideak - 2011. urtea. INSST/LSOIN.
1.12.3.– Laneko arriskuen aurreko jarrera eta portaeretan eta haietatik eratorritako kalteetan eragina duten genero-faktore nagusiak. 2021. urtea. Osalan.
2.– Xedapen espezifikoak.
2.1.– Laneko segurtasuna.
2.1.1.– Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko seinaleztapena.
2.1.1.1.– 485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, laneko segurtasun eta osasunerako seinaleen gutxieneko baldintzei buruzkoa.
2.1.1.2.– Laneko segurtasun- eta osasun-seinaleei buruzko gida teknikoa - 2009. urtea. INSST/LSOIN.
2.1.2.– Lan-eremuak.
2.1.2.1.– 486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, lantokietako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituena.
2.1.2.2.– Lan-eremuen erabilerari lotutako arriskuak ebaluatu eta prebenitzeko gida teknikoa - 2015. urtea. INSST/LSOIN.
2.1.3. - Norbera babesteko ekipamenduak erabiltzea.
2.1.3.1.– Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren martxoaren 9ko (EB) 2016/425 Erregelamendua, norbera babesteko ekipamenduei buruzkoa, Kontseiluaren 89/686/EEE Zuzentaraua indargabetzen duena.
2.1.3.2.– 773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, langileek norbera babesteko ekipamenduak erabiltzeari buruzko laneko osasunaren eta segurtasunaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa.
2.1.3.3.– Langileek norbera babesteko ekipamenduak erabiltzeko gida teknikoa - 2022. urtea. INSST/LSOIN.
2.1.4.– Lan-ekipamenduak erabiltzea
2.1.4.1.– 1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, langileek lan-ekipamenduak erabiltzerakoan, segurtasunari eta osasunari dagokienez, bete behar dituzten gutxieneko xedapenak finkatu dituena.
2.1.4.2.– Lan-ekipoen erabilerari lotutako arriskuak ebaluatu eta prebenitzeko gida teknikoa - 2021. urtea. INSST/LSOIN
2.1.5.– Meategietako jarduerak.
2.1.5.1.– 1389/1997 Errege Dekretua, irailaren 5ekoa, meatze-jardueretako langileen segurtasuna eta osasuna babesteko gutxieneko xedapenak onartzen dituena.
2.1.6.– Arrisku elektrikoa.
2.1.6.1.– 614/2001 Errege Dekretua, ekainaren 8koa, arrisku elektrikoaren aurrean langileen osasuna eta segurtasuna babesteko gutxieneko xedapenei buruzkoa.
2.1.6.2.– Arrisku elektrikotik babesteari lotutako arriskuak ebaluatu eta prebenitzeko gida teknikoa - 2020. urtea. INSST/LSOIN.
2.1.7.– Atmosfera leherkorrak
2.1.7.1.– 681/2003 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, lantokiko atmosfera lehergarrien ondorioz sortzen diren arriskuen aurrean dauden langileen osasun-babesari eta segurtasunari buruzkoa.
2.1.7.2.– Lantokian atmosfera leherkorretatik eratorritako arriskuak ebaluatu eta prebenitzeko gida teknikoa – 2021. urtea. INSST/LSOIN.
2.1.8.– Makinak merkaturatzea eta martxan jartzea.
2.1.8.1.– Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren maiatzaren 17ko 2006/42/EE Zuzentaraua, makinei buruzkoa, 95/16/EE Zuzentaraua aldatzen duena (bat egitea) (EEEren esparruan erabiltzeko testua).
2.1.8.2.– 1644/2008 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, makinak merkaturatzeko eta zerbitzuan jartzeko arauak ezartzen dituena.
2.1.8.3.– Makinei buruzko 2006/42/EE Zuzentaraua aplikatzeko gida. 2010. urtea. Europako Batzordea.
2.2.– Higiene industriala.
2.2.1.– Eragile biologikoak
2.2.1.1.– 664/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, lantokian eragile biologikoen eraginpean egotetik sortutako arriskuen aurka langileak babesteari buruzkoa.
2.2.1.2.– Eragile biologikoen eraginpean egoteari lotutako arriskuak ebaluatu eta prebenitzeko gida teknikoa - 2014. urtea. INSST/LSOIN
2.2.2.– Eragile kantzerigenoak
2.2.2.1.– 665/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, lantokian eragile kantzerigenoen eraginpean egotetik sortutako arriskuen aurka langileak babesteari buruzkoa.
2.2.2.2.– Lanean eragile kantzerigeno edo mutagenoen eraginpean egoteari lotutako arriskuak ebaluatu eta prebenitzeko gida teknikoa - 2017. urtea. INSST/LSOIN.
2.2.2.3.– 396/2006 Errege Dekretua, martxoaren 31koa, Amiantoarekiko esposizioaren arriskua dakarten lanei aplikatu behar zaizkien gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituena.
2.2.2.4.– Amiantoaren eraginpean egoteari lotutako arriskuak ebaluatu eta prebenitzeko gida teknikoa - 2022. urtea. INSST/LSOIN
2.2.3.– Eragile kimikoak
2.2.3.1.– 374/2001 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, langileen segurtasuna eta osasuna laneko eragile kimikoei lotutako arriskuetatik babesteari buruzkoa.
2.2.3.2.– Eragile kimikoei lotutako arriskuak ebaluatu eta prebenitzeko gida teknikoa - 2013. urtea. INSST/LSOIN.
2.2.4.– Bibrazio mekanikoak
2.2.4.1.– 1311/2005 Errege Dekretua, azaroaren 4koa, bibrazio mekanikoen eraginpean egoteagatik eratorritako edo erator daitezkeen arriskuen aurrean dauden langileen osasuna eta segurtasuna babesteari buruzkoa.
2.2.4.2.– Bibrazio mekanikoei lotutako arriskuak ebaluatu eta prebenitzeko gida teknikoa - 2009. urtea. INSST/LSOIN.
2.2.4.3.– (Prebentzio-ohar teknikoa) POT – 839. Bibrazio mekanikoekiko esposizioa. Arriskuaren ebaluazioa. 2009. urtea. INSST/LSOIN
2.2.5.– Zarata
2.2.5.1.– 286/2006 Errege Dekretua, martxoaren 10ekoa, zaratarekiko esposizioari lotutako arriskuen aurrean langileen osasuna eta segurtasuna babesteari buruzkoa.
2.2.5.2.– Zarataren eraginpean egoteari lotutako arriskuak ebaluatu eta prebenitzeko gida teknikoa - 2009. urtea. INSST/LSOIN.
2.2.6.– Erradiazio optikoak
2.2.6.1.– 486/2010 Errege Dekretua, apirilaren 23koa, langileen osasuna eta segurtasuna erradiazio optiko artifizialen eraginpean egotetik babesteari buruzkoa.
2.2.6.2.– Erradiazio optiko artifizialei lotutako arriskuak ebaluatu eta prebenitzeko gida teknikoa - 2015. urtea. INSST/LSOIN.
2.2.7.– Eremu elektromagnetikoak
2.2.7.1.– 299/2016 Errege Dekretua, uztailaren 22koa, langileen osasuna eta segurtasuna eremu elektromagnetikoekiko esposizioaren ondoriozko arriskuetatik babesteari buruzkoa.
2.2.7.2.– Lantokian eremu elektromagnetikoen eraginpean egotetik eratorritako arriskuak ebaluatu eta prebenitzeko gida teknikoa – 2019. urtea. INSST/LSOIN.
2.2.8.– Produktu fitosanitarioen erabilera
2.2.8.1.– 1311/2012 Errege Dekretua, irailaren 14koa, produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezartzen duena.
2.2.8.2.– Landare-osasunerako produktuak segurtasunez erabiltzeko gida. 2018. urtea. Osalan.
2.3.– Ergonomia.
2.3.1.– Eskuzko zamalanak.
2.3.1.1.– 487/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ezartzen dituena, kargak eskuz manipulatzeak langileei ekar diezazkiekeen arriskuei buruzkoak (dortsolunbarrak bereziki).
2.3.1.2.– Eskuzko zamalanei lotutako arriskuak ebaluatu eta prebenitzeko gida teknikoa - 2009. urtea. INSST/LSOIN.
2.3.2.– Bistaratze-pantailak
2.3.2.1.– 488/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, bistaratze-pantailak dauzkaten ekipamenduekin egiten den lanari buruzko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenei buruzkoa.
2.3.2.2.– Bistaratze-pantailak dauzkaten ekipamenduen erabilerari lotutako arriskuak ebaluatu eta prebenitzeko gida teknikoa - 2021. urtea. INSST/LSOIN
2.3.3.– Mugimendu errepikakorrak
2.3.3.1.– (Prebentzio-ohar teknikoa) POT – 629: Mugimendu errepikakorrak: ebaluazio-metodoak, OCRA metodoa: eguneratzea. 2003. urtea. INSST/LSOIN.
2.3.4.- Jarrera behartuak
2.3.4.1.– (Prebentzio-ohar teknikoa) POT – 601: Lan-baldintzen ebaluazioa: jarrera-karga. REBA metodoa (Rapid Entire Body Assessment). 2001. urtea. INSST/LSOIN.
2.3.5.– Zahartzaroa eta lana: adinaren kudeaketa
2.3.5.1.– Adinaren kudeaketa eta laneko arriskuen prebentzioa. 2022. urtea. Osalan.
2.4.– Psikosoziologia industriala
2.4.1.– Antolakuntzako arrisku psikosozialak
2.4.1.1.– Gidaliburua: Arrisku psikosozialen eta antolamendukoen hastapenak. 2013. urtea. Osalan.
2.4.2.– Metodologia kuantitatiboak eta kualitatiboak
2.4.2.1.– (Prebentzio-ohar teknikoa) POT – 926. Faktore psikosozialak: ebaluazio-metodologia. 2012. urtea. INSST/LSOIN.
2.4.2.2.– (Prebentzio-ohar teknikoa) POT – 703: Arrisku psikosozialak ebaluatzeko COPSOQ metodoa (ISTAS21, PSQCAT21). INSST/LSOIN.
2.4.3.– Indarkeria: jazarpena, sexu-jazarpenaren eta sexuaren ziozko jazarpena.
2.4.3.1.– (Prebentzio-ohar teknikoa) POT – 854. Laneko jazarpen psikologikoa: definizioa. 2009. urtea. INSST/LSOIN.
2.4.3.2.– Lan-arloko sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko orientabideak. 2019. urtea. Osalan.
2.4.3.3.– 104/2021 irizpide teknikoa, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak arrisku psikosozialen aurrean egiten dituen jarduketei buruzkoa.
2.5.– Osasuna zaintzea.
2.5.1.– Osasuna zaintzea laneko arriskuak prebenitzeko: orientaziorako oinarrizko gida eta gida orokorra. 2020. urtea. Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioa, Osalan.
2.6.– Eraikuntza
2.6.1.– Segurtasuna eta osasuna eraikuntza-lanetan
2.6.1.1.– 1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza-lanetarako segurtasun- eta osasun-arloko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena.
2.6.1.2.– Eraikuntza-lanei lotutako arriskuak ebaluatu eta prebenitzeko gida teknikoa - 2019. urtea. INSST/LSOIN.
2.6.1.3.– Eraikuntza-lanetan laneko arriskuen prebentzioa integratzeko oinarrizko jarraibideak - 2014. urtea. INSST/LSOIN.
2.6.1.4.– (Prebentzio-ohar teknikoa) POT – 1071. Segurtasuna eta osasuna kudeatzea proiekturik gabeko obretan (I): beste jarduera bateko lantoki batean. 2016. urtea. INSST/LSOIN.
2.6.1.5.– (Prebentzio-ohar teknikoa) POT – 1072. Segurtasuna eta osasuna kudeatzea proiekturik gabeko obretan (II): jabeen erkidego batean. 2016. urtea. INSST/LSOIN.
2.6.2.– Azpikontratazioa eraikuntzaren sektorean
2.6.2.1.– 32/2006 Legea, urriaren 18koa, Eraikuntzaren sektoreko azpikontratazioa arautzen duena.
2.6.3.– Eraikuntzaren sektoreko VI. hitzarmen orokorra.
2.6.3.1.– Ebazpena, 2017ko irailaren 21ekoa, Enpleguko Zuzendaritza Nagusiarena, Eraikuntzaren sektoreko hitzarmen kolektibo orokorra erregistratu eta argitaratzen duena.
2.7.– Industria
2.7.1.– Metalaren sektoreko hitzarmen orokorra
2.7.1.1.– Ebazpena, 2021eko abenduaren 29koa, Laneko Zuzendaritza Nagusiarena, Metalaren sektoreko industriaren, teknologia berrien eta zerbitzuen Estatuko IV. hitzarmen kolektiboa erregistratu eta argitaratzen duena.
2.8.– Arrantza
2.8.1.– Segurtasuna eta osasuna arrantza-jardueran
2.8.1.1.– 1216/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, arrantza-ontzietako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituena.
2.8.1.2.– Arrantza-ontzien erabilerari lotutako arriskuak ebaluatu eta prebenitzeko gida teknikoa - 2011. urtea. INSST/LSOIN.