Euskaltegiko irakaslea.
Gipuzkoa
1. Euskara-klaseak ematea udal euskaltegian, edo erakundearen antolaketaren eta sortutako talde eta premien arabera erabaki daitekeen beste edozein tokitan.
2. Ikasturtearen antolaketan parte hartzea.
3. Ikasturte hasieran mailako probak prestatu eta zuzentzea, diagnostikoa egitea.
4. Ebaluazio jarraitua egitea, baita ikasturte erdiko eta bukaerakoa ere, eta dagozkien txostenak idaztea.
5. Eman beharreko mailaren ikasturtea planifikatzea.
6. Eskolak programatu eta prestatzea, horretarako egokienak diren irizpide pedagogikoen arabera.
7. Material didaktikoa moldatu, sortu, antolatu eta eguneratzea.
8. Irakasle klaustroaren bileretan, koordinazio eta ebaluazio bilera eta bilera pedagogikoetan parte hartzea.
9. Euskaltegiaren curriculum proiektuan parte hartzea.
10. Lanposturako gaitasuna mantentzea, profesionalentzako ikastaroetan parte hartuz.
11. Kanpo-ebaluazioetan aztertzaile lanak egitea.
12. Eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzea.
13. Euskaltegiko jardunarekin zerikusia duten arloen ardura banaketan parte hartzea.
14. Bere prestakuntzari eta lan-kategoriari lotuta agintzen zaizkion beste edozein eginkizun.
Dagokion titulua edukitzea edota berau eskuratzeko beharrezkoak diren eskubideak ordainduta izatea. Unibertsitateko Gradua, diplomatura edo baliokidearen jabe izatea.
Euskarako C2 maila izatea, Eusko Jaurlaritzaren 48/2009 Dekretuan zehaztutako edozein titulu dela ere. Orobat, ontzat hartuko dira Eusko Jaurlaritzaren 47/2012 Dekretuaren 2. xedapen gehigarriaren arabera C2 egiaztatzetik salbuesten duten titulazioak.
1. Espainiako edo Europar Batasuneko kide diren beste edozein estatutako herritartasuna izatea, edo bestela, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estutuak berretsitako nazioarteko Itunen bat aplikatzearen ondorioz, langileen joan-etorri askea ezarrita duen estaturen batekoa izatea. Espainiarren ezkontideek eta Europar Batasuneko gainerako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude. Horien oinordekoek, eta ezkontideen oinordekoek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude eta hogeita bat urte baino gazteagoak baldin badira, edo bestela, adin horretatik gorakoak izanik, haien kontura bizi baldin badira. Hori guztia Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Testu Bateratua onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Errege Dekretu Legegilearen 57. artikuluan xedatutakoari jarraiki.
2. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, hamasei (16) urte beteta izatea, eta halaber, nahitaez erretiroa hartzera behartzen duen adina bete gabe izatea.
3. Dagokion titulua edukitzea edota berau eskuratzeko beharrezkoak diren eskubideak ordainduta izatea. Unibertsitateko Gradua, diplomatura edo baliokidearen jabe izatea.
Dena den, HABEk, hala zegokionean, euskaltegietako irakasleentzat deitutako homologazio-probak gainditu zituzten hautagaiak ere onartuko dira, 1984ko ekainaren 8ko Aginduari jarraiki.
4. Euskarako C2 maila izatea, Eusko Jaurlaritzaren 48/2009 Dekretuan zehaztutako edozein titulu dela ere. Orobat, ontzat hartuko dira Eusko Jaurlaritzaren 47/2012 Dekretuaren 2. xedapen gehigarriaren arabera C2 egiaztatzetik salbuesten duten titulazioak.
5. Lanpostuari lotutako eginkizunak betetzea eragotzi diezaieketen gaixotasun edota akats fisikorik ez izatea. Tokatzen denean, dagokion azterketa medikua eginez egiaztatu beharko da puntu hau.
6. Administrazio Publikoko zerbitzuetatik aldenduta ez egotea diziplinako espediente bidez, ezta funtzio publikoko jardunetarako ez gaitua egotea ere.
7. Indarrean dagoen araudiaren arabera, legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren batean ez egotea, beti ere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.
Eskabideak Uzue Mankomunitateko Erregistroan (Labeaga kalea, 40 A, 20700 Urretxu) aurkeztu beharko dira.
* Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako erreferentzia markoa.
— Europako markoa, bere politika eta hezkuntza testuinguruan.
— Markoaren oinarrizko ikuspegia, ekintzara bideratutakoa.
— Hizkuntza gaitasuna neurtzeko erreferentzia-maila bateratuak.
— Hizkuntzaren ikaskuntza eta irakaskuntza.
— Hizkuntzaren erabilera eta erabiltzaile edo ikaslea.
— Erabiltzaile edo ikaslearen gaitasunak.
— Komunikazio atazak, eta atazek hizkuntzaren irakaskuntzan duten zeregina.
— Testu motak.
— Hizkuntzen komunikazio jarduerak eta estrategiak.
— Hizkuntzaren komunikazio prozesuak.
— Erabiltzailearen gaitasun orokorrak.
— Komunikazio gaitasunak.
— Dibertsifikazio linguistikoa eta curriculuma.
— Erreferentzia markoa ebaluaziorako tresna gisa.
— Ebaluazioa: ebaluazio motak, ebaluazio bideragarria eta metasistema. https://www.habe.euskadi.eus/contenidos/informacion/curriculuma/eu_9716/adjuntos/europako_markoa.pdf.
* Helduen euskalduntzearen oinarrizko curriculuma. HEOC.
A. Curriculuma eta zehaztapen-maila.
— Oinarrizko curriculuma.
— ECPa. Euskaltegiaren Curriculum Proiektua.
— Programazioa.
B. Helduen euskalduntzearen mailak.
— Mailak eta azpimailak.
C. Curriculumaren oinarriak.
— Gaitasun komunikatiboa eta ekintzara bideratutako ikuspegia.
— Helburuak. Ekintza komunikatiboa, ikaskuntzaren abiapuntua eta ardatza.
D. Curriculumaren edukiak.
— Gaitasun soziolinguistikoaren garapena. Testuinguruaren ezaugarriak.
Gaiak.
Kultura-erreferentziak.
— Gaitasun testualaren garapena. Testu generoak.
Funtzioak. Adierazpide testualak.
— Gaitasun linguistikoaren garapena. Adierazpide linguistikoak.
— Gaitasun estrategikoaren garapena. Komunikazio-estrategiak.
Ikasprozesuaren estrategiak.
E. Hizkuntzen irakaskuntzaren didaktika.
— Testuinguru psikopedagogikoa hizkuntzen ikas-irakaskuntzan.
Konduktismoa. Konstruktibismoa.
Ikaskuntzaren teoria soziokulturala.
— Hizkuntzen irakaskuntzari buruzko ikuspegi pedagogikoak eta teoria nagusiak.
Ikuspegi audiolinguala.
Ikuspegi nozional-funtzionala.
Atazetan oinarritutako ikuspegia.
— Ikuspegi sintetikoak eta analitikoak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan.
Ikuspegi sintetikoak. Ikuspegi analitikoak. Mugak.
F. Metodologia hizkuntzen irakaskuntzan.
— Alderdi interpertsonalak ikas-irakasprozesuetan.
Irakas-estiloak.
Elkarreragina (irakasle-ikasle eta ikasleen artekoa).
— Alderdi intrapertsonalak ikas-irakasprozesuetan.
Nortasuna.
Ikas-estiloak.
Motibazioa eta autonomia. Ikas-estrategiak.
— Ikas-baliabideak eta metodoak. Materialen diseinua eta egokitzapena.
Langai eta eskuliburuen azterketa oinarri komunikatibotik.
G. Trebetasunak lantzen hizkuntzen ikas-irakaskuntzan.
— Entzumena, irakurmena, mintzamena eta idazmena.
H. Ebaluazioa.
— Ebaluazio garaiak eta motak. Diagnostikoa, jarraitua eta sumatiboa.
Autoebaluazioa, koebaluazioa eta heteroebaluazioa.
— Ildo metodologikoak.
— Helburuak mailaz maila.
https://www.habe.euskadi.eus/contenidos/informacion/curriculuma/eu_9716/adjuntos/HEOC-digitala.pdf.
http://www.ikasten.ikasbil.eus/mod/habecms/view.php/irakasbil/argitalpenak/itzulpen_saila_55_hizkuntza_irakaslea.
* Euskara mailen egiaztatzea.
— Deialdi irekiak eta itxiak.
— Parte hartzeko baldintzak.
— Jarraibideak.
— Ebaluazio irizpideak.
— Ebaluaziorako garaiak.
— Diagnostikoa, koebaluazioa eta heteroebaluazioa.
— Portfolioa.
— Egiaztagirien baliokidetza.
— Hobe sistema.
* Teknologia hizkuntzen ikas-irakaskuntzan.
https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2020/09/2003876e.pdf.
— Aurrez aurreko irakaskuntzatik irakaskuntza birtualera.
— Irakas-diseinuaren oinarriak.
Irakasbil: oinarrizko ezagutza.
http://www.irakasbil.eus/
Edukia eta baliabideak.
Ikasbil: oinarrizko ezagutza.
https://www.ikasbil.eus/eu/home.
Edukia eta baliabideak.
* Bestelakoak.
Urretxu eta Zumarragaren inguruko ezagutzak.www.urretxu.eus www.zumarraga.eus.