Egoitza elektronikoa

Erdi Mailako Teknikari (Hizkuntza Normalizatzailea)

2021/05/14 - 2021/06/10
Inprimatu
Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Donostiako Udala
Lehiaketa:
Erdi Mailako Teknikari (Hizkuntza Normalizatzailea)
Lanpostua:
Erdi Mailako Teknikari (Hizkuntza Normalizatzailea)
Plaza-kopurua:
7
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Titulazioa:

Diploma titulua, Erdi Mailako Titulazioa edo Gradua edukitzea.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskararen 4. hizkuntza eskakizuna (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren C2 maila) egiaztatzea, hautaketa prozesuan zehar egingo diren azterketen bidez edo indarreko araudiaren arabera eskatutako hizkuntza-eskakizuna frogatu edo baliozkotuko duen dokumenturen bat aurkeztuz, bosgarren oinarri berezian xedatutakoaren arabera.

 

Beste baldintza batzuk:

2.1. Oposizio-lehiaketan onartuak izateko eta parte hartzeko, txanda librean eta modalitate orokorrean parte hartzen duten izangaiek ondorengo baldintza espezifikoak bete behar dituzte, 2.1. oinarri orokorrean zehaztuta dauden baldintza orokorrez gain:

a. Diploma titulua, Erdi Mailako Titulazioa edo Gradua edukitzea.

b. Euskararen 4. hizkuntza eskakizuna (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren C2 maila) egiaztatzea, hautaketa prozesuan zehar egingo diren azterketen bidez edo indarreko araudiaren arabera eskatutako hizkuntza-eskakizuna frogatu edo baliozkotuko duen dokumenturen bat aurkeztuz, bosgarren oinarri berezian xedatutakoaren arabera.

2.2. Barne sustapeneko txandan parte hartzen duten izangaiek,

2.1 oinarri orokorrean adierazten diren baldintza orokorrak eta 2.1. oinarri espezifikoan adierazten diren betekizun bereziez gain, ondorengo baldintza hauek ere bete behar dituzte:

a. Donostiako Udaleko karrerako funtzionario izatea, eta bi urte beteta izatea zerbitzu an Donostiako Udaleko karrerako funtzionario gisa, jatorrizko eskalan eta C1 sailkapen azpitaldean.

b. Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo postua gordeta izateko eskubidea dakarren beste edozein administrazio egoeratan egotea.

c. Desgaitasuna dutenentzat gordetako plazara aurkezten direnek, % 33ko edo hortik gorako desgaitasun gradua izan behar dute Administrazioko organo eskudunak aitortua.

2.3. Baldintza horiek guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen denerako bete beharko dira, euskarari buruz bosgarren oinarrian finkatutakoa izan ezik. Era berean, baldintza horiek guztiak eduki beharko dira esleitutako plazak eskuratzen diren arte.

2.4. Parte hartzeko baldintzak betetzea egiaztatzen duten dokumentuak hautaketa prozesuaren amaieran aurkeztuko dira, bigarren oinarri orokorreko laugarren atalean, bederatzigarren oinarri orokorrean eta Oinarri Orokorren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betez.

Oinarri Orokorren bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, unea iristen denean, izangaiei adieraziko zaie aurkeztu behar ez duten dokumentazioa eta Udalak zuzenean jasoko duena.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabideak baliabide elektronikoen bidez aurkeztu nahi izanez gero, Erregistro Telematikoa erabili ahal izango da, eskabidea behar bezala beteta eta erantsita. Beste aukera bat da donostia.eus web orriko «Udalaren Lan Eskaintza» atalean izena ematea.

Aurrez aurrekoa:

Paperean doazen eskabideak Donostiako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira Udalinfo zerbitzuko bulegoetan (helbideak: Donostiako Arroka Plaza 5, Easo kalea 41, Morlanseko Biribilgunea 1 eta San Martzial Plaza 4). Era beran, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan adierazitako edozein tokitan ere aurkeztu daitezke.

Deialdia
Gaiak:

GAI ZERRENDA OROKORRA

A-2 AZPITALDEA

1. gaia. 1978ko Konstituzioa. Atariko titulua. I. tituluko I, IV eta V. kapituluak. Eskubide eta askatasunak. Askatasun garantia eta oinarrizko eskubideak. Eskubide eta askatasunen etendura.

2. gaia. Administrazio Prozedura. 39/2015 Legea. Atariko titulua: Xedapen orokorrak. I eta II. tituluak. Interesdunak. Administrazio Publikoen Jarduera.

3. gaia. Administrazio Prozedura. 39/2015 Legea. III. Titulua. Administrazio Egintzak. IV. Titulua: Administrazio Prozedura Erkideari buruzko xedapenak.

4. gaia. Biztanle kopuru handiko udalerriak antolatzeko araubidea: aplikazio eremua eta behar diren udal organoen antolakuntza eta funtzio namendua. Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen X. tituluko I. eta II. kapituluak.

5. gaia. Donostiako Udaleko alkatea eta zinegotziak. Gobernu taldeko kideak, alkateordeak eta zinegotzi ordezkariak.

6. gaia. Udal zuzendaritzak, Udaleko organismo autonomoak eta sozietate publikoak, osaera eta funtzio nagusiak. Udalaren organigrama eta egitura ezagutzea. Udal instalazioak.

7. gaia. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartua. II. titulua. Herri Administrazioen zerbitzuan diharduten langileak. III. tituluko I. kapitulua. Enplegatu publikoen eskubideak. III. tituluko VI. kapitulua. Enplegatu publikoen eginbeharrak. Jokabide kodea. Título VII. Régimen disciplinario.

8. gaia. Datu Pertsonalak babestea. 3/2018 Lege Organikoa eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erreglamendua. 3/2018 Lege Organikoaren I. eta II. Tituluak. Xedapen Orokorrak. Datuak babesteari buruzko printzipioak. 2016/679 (EB) Erreglamenduaren I. eta II. Kapituluak. Xedapen Orokorrak. Printzipioak.

9. gaia. Gardentasuna. 19/2013 Legea. I. titulua, II. eta III. kapituluak.

10. gaia. Eusko Legebil tza rraren 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa. Atariko titulua. Xedea, aplikazio eremua eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan herri aginteen jarduna zuzendu behar duten prin tzi pio orokorrak.

11. gaia. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. I. kapitulua. Xedea eta aplikazio eremua. III. kapitulua. Eskubideak eta betebeharrak.

12. gaia. Toki Ogasunak. Diru sarreren sailkapena. Zerga Ordenantzak. Toki Korporazioen arloko Zerga Ogasuna.

GAITEGI ESPEZIFICOA

1. gaia. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, euskararen erabilera normaliza tze ko oinarrizkoa. Atariko titulua eta I titulua.

2. gaia. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa. II tituluko I eta II kapituluak.

3. gaia. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa. II tituluko III, IV, eta V. kapituluak.

4. gaia. 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Elkarteko herri administrazioetan euskararen erabilera normaliza tze ko prozesua arautuko duena. I, II, III eta IV atalburuak.

5. gaia. 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normaliza tze ko prozesua arautuko duena. V, VI eta VII atalburuak.

6. gaia. Hizkuntza eskakizunak esleitzeko proposamena, Hakobak onetsia. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (Eusko Jaurlaritza).

7. gaia. 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakitemaila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena eta 187/2017 Dekretua, uztailaren 4koa, euskararen jakitemaila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliozko tzeko eta Hizkuntzen Europako erreferentzia marko bateratuko mailekin parekatzeko Dekretua aldatzen duena.

8. gaia. 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aitortu eta euskarazko hizkuntza-titulu eta ziurtagiriekin egiazta tze tik salbuesten duena.

9. gaia. Donostiako Udalean eta udalerrian euskararen erabilera normalizatzeko arauak (1991).

10. gaia. Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana Donostiako Udalean eta bere erakunde autonomoetan: 6. Plangintza aldia (2018-2022). Sarrera, ingurune juridikoa, eragin eremua, epea, euskarazko atalak eta plan estrategikoa.

11. gaia. Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana Donostiako Udalean eta bere erakunde autonomoetan: 6. Plangintza aldia (2018-2022). Hizkuntza ofizialen erabilerarako jarraibideak.

12. gaia. Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana Donostiako Udalean eta bere erakunde autonomoetan: 6. Plangintza aldia (2018-2022). I, II, III, IV, V eta VI eranskinak.

13. gaia. Eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen Europako Gutuna: definizioak eta helburuak. 1 eta 7 artikuluak.

14. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeen hizkuntza ofiziala eta Toki-erakundeen eta udalen eskumenak euskararen erabilerari dagokionez. 6 eta 7 artikuluak.

15. gaia. 179/2019 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa: sarrera eta xedapen orokorrak. Udalen hizkuntza-arloko eskumenak eta haiek garatzeko tresnak. Hizkuntzaren erabilera erakundeetan eta administrazioan. Harreman Instituzionalak. I, II, III eta IV kapituluak.

16. gaia. 179/2019 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa. Planen eta Proiektuen Hizkuntza-Inpaktua Ebaluatzea. VI kapitulua.

17. gaia. 123/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzkoa eta 204/2010 Dekretua, uztailaren 2koa, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko dekretua aldatzekoa.

18. gaia. 150/2008 Dekretua, uztailaren 29ko, Elebide sortu eta kontsulten, iradokizunen eta kexen araubidea ezartzen dituena.

19. gaia. Hizkuntza Eskubideen Behatokia: sorrera, xedea eta ildo nagusiak.

20. gaia. Soziolinguistika Euskal Herrian. Euskal soziolinguistikaren garapena.

21. gaia. Hizkuntza ukipenaren ondorio indibidualak eta sozialak. Elebitasuna eta diglosia.

22. gaia. Hizkuntza politika eta hizkuntza plangintza.

23. gaia. Hizkuntza indarberritzeko ereduak: Jose María Sánchez Carrión «Txepetx» eta Joshua A. Fishmanen ereduak.

24. gaia. Eralan 1 ikerketa-proiektua: lan giroko hizkuntza erabileran eragiten duten aldagaiak Epesa metodologiaren arabera. Soziolinguistika Klusterra.

25. gaia. Eralan 2 ikerketa-proiektua: lidergoa hizkuntza normalizazioan lantzeko jarraibideak. Soziolinguistika Klusterra.

26. gaia. Eralan 3 ikerketa-proiektua: euskararen erabilera lan munduko erakundeen komunikazio publikoan. Eraldaketarako gutxieneko oinarri teorikoa prentsaurreko eta jendaurreko jardueretan. Soziolinguistika Klusterra.

27. gaia. Aldahitz ikerketa: Eusle, Ulerrizketa eta Uler-saioak metodologiak.

28. gaia. Euskararen gaineko diskurtso partekaturako zoru komunaren oinarriak. EGOD egitasmoa. Hizkuntza Politikarako Sailburuorde tza (Eusko Jaurlaritza).

29. gaia. Arnasguneak: kontzeptuaren definizioak, erronkak eta ikuspuntu kuantitatiboa.

30. gaia. Hizkuntza ekologia: kontzeptua, indarguneak eta ahulguneak.

31. gaia. Euskararen Historia Soziala: egitasmoaren abiapuntua eta proiektua kokatzea nazioarteko testuinguruan.

32. gaia. Donostiako Euskararen Plan Orokorra 2020-2024. 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 atalak.

33. gaia. Donostiako Euskararen Plan Orokorra 2020-2024. 7, 8 eta 9 atalak.

34. gaia. Euskara eremu sozioekonomikoan sustatzeko plana: 2020 - 2023. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (Eusko Jaurlaritza).

35. gaia. Euskararen Adierazle Sistema (EAS): zer da, zertarako eta adierazle motak.

36. gaia. VI. Inkesta Soziolinguistikoa (Euskal Autonomia Erkidegoa).

37. gaia. D ereduko kirola ikerketa-ekintza proiektua 2016-2018. Soziolinguistika Klusterra.

38. gaia. Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketa (Euskal Herria, 2016).

39. gaia. Donostiako datu soziolinguistiko nagusiak: ezagutza datuak Eustaten arabera, kale erabilera datuak eta ikastetxeetako matrikulazio datuak eredu linguistikoen arabera.

40. gaia. Bikain ziurtagiria: Euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa. Erreferentzia-gida 2020: Aitorpen mailak, ebaluatu beharreko gaiak eta Erreferentzia Marko Estandarra.

41. gaia. «Gu Gazteok» ikerketaren emaitzak. Euskararen Aholku Batzordea (Eusko Jaurlaritza).

42. gaia. Euskara eta ingurune digitala: euskararen egoera eta erronkak ingurune digitalean eta euskararen bizitasun digitala.

43. gaia. Euskararen balioak eraldaketa prozesuen eta gizarte berrikuntzaren adierazle gisa.

44. gaia. Hiztunen hizkuntza aktibazioa.

45. gaia. Euskaraldia 2018: aurrekariak, kontzeptu nagusiak eta balorazioa.

46. gaia. Euskaraldia 2020: ariguneen kontzeptua eta parte hartze datu nagusiak.

47. gaia. Euskararen erabilerarekin lotura duten faktoreak. Udalerri mailako analisia: ondorioak.

48. gaia. Donostiako Euskararen Kontseilu Sektoriala.