Enpresako erizaina
Bizkaia
Eskabideak aurkezteko epea amaitzean, erizaintzan jarduteko gaitzen duen titulua izatea edo izateko moduan egotea, laneko erizaintzaren espezialitatean,Europar Batasuneko arauek ezartzen dutenaren arabera.Titulazioak atzerrian eskuratu dituzten hautagaiek frogatu behar dute homologazioko ziurtagiri egokia daukatela. Betekizun hori ez zaie aplikatuko beren kualifikazio profesionala araututako lanbideen eremuan aitortu zaien hautagaiei, Europar Batasunaren Zuzenbideko xedapenen babesean.
Derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna
a) Eskabideak aurkezteko epea amaitzean, erizaintzan jarduteko gaitzen duen tituluaizatea edo izateko moduan egotea, laneko erizaintzaren espezialitatean,Europar Batasuneko arauek ezartzen dutenaren arabera.Titulazioak atzerrian eskuratu dituzten hautagaiek frogatu behar dute homologazioko ziurtagiri egokia daukatela. Betekizun hori ez zaie aplikatuko beren kualifikazio profesionala araututako lanbideen eremuan aitortu zaien hautagaiei,Europar Batasunaren Zuzenbideko xedapenen babesean.
b) Espainiako nazionalitatea edukitzea, oinarri orokorretako bosgarren oinarriko lehen puntuan ezarritako moduan (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 2020ko uztailaren10ekoa, 131. zenbakia).
c) Gaitasuna: bete nahi den plazari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun funtzionala eta psikofisikoa edukitzea, eta egiaztatzea desgaitasun-maila ez dela oztopo eskaintzen diren plazei dagozkien lanpostuaren betebeharrak eta eginkizunak betetzeko. Hori Udalaren Zerbitzu Medikoek egiaztatuko dute, oinarri hauen hamabigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz,nahiz eta, lan arriskuen prebentzioari buruz indarrean dauden arauak aintzat hartuz, lanaren ondoriozko arriskuetatik babesteko egokitzapenak egin behar izan.
d) Adina: hamasei urte beteta edukitzea eta derrigorrezko erretiro-adinetik gora ez izatea.
e) Gaikuntza: ez izatea diziplina-espedientearen bidez baztertua administrazio publikoen edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoen zerbitzutik,eta ez egotea epailearen ebazpen bidez erabat edo bereziki desgaiturik enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidegoetan edo eskaletan sartzeko.Beste estatu bateko herritarrei dagokienez, gaitasunik gabe utzita edo antzekoegoeran ez egotea, ezta ere bere estatuan enplegu publikoan sartzea eragozten duen diziplina-zigorrik edo baliokiderik izatea.
f) Legezko desgaitasun- edo batera ezintasun-kausa batenpean ez egotea; alegia, administrazio publikoen zerbitzuko langileen batera ezintasunaren arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitakoen arteko edozeinenpean ez egotea. Hori,baina, ez da eragozpen izango, dagoeneko kargu publiko edo jarduera pribatubatera ezin batean ibiliz gero, araudi horretan aipatutako aukera egiteko eskubidea baliatzeko.
g) Tasak: azterketa-eskubideagatik indarrean dagoen tasa ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epearen barruan. Tasa hori dokumentuak egiteko eta emateko zerbitzuaren tasak arautzen dituen Bilboko Udalaren Ordenantza Fiskalean dago ezarrita.
Internetez egiten diren eskariak eredu ofizialetan aurkeztuko dira; ereduak https://ope.bilbao.eus orrian daude eskura. Eskabide horiek prozedura elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, helbide elektroniko horretan bertan ezarritako moduan.
Paperezko formatuan aurkezten diren eskabideen kasuan, Administrazio PublikoenAdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aipatzen dituen lekuetan aurkeztu ahal izango dira. Horretarako, eskabide-eredu ofiziala erantsi zaie oinarriei, eta azterketa-tasa ordaintzeko posta bidezko igorpenarekin batera aurkeztu beharko da.
I ZATIA - ZATI OROKORRA
1. Gaia.- Espainiako Konstituzioa, 1978koa. Printzipio nagusiak. Funtsezko eskubideaketa betebeharrak.
2. Gaia.- Euskal Autonomia Estatutua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak:esklusiboak, legegintza garatzekoak eta betearaztekoak.
3. Gaia. Udalerria. Biztanle-kopuru handiko udalerrietako udal antolaketa (7/1985 Legea,apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena: X. titulua).
4. Gaia. Bilboko Udalaren antolaketa. Araudi organikoak.
5. Gaia. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
6. Gaia. 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. Funtzionarioen eginbeharrak eta eskubideak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.
7. Gaia. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizkoa.
8. Gaia. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.
9. Gaia. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babestearieta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Datuen Babeserako Araudi Orokorra.2016/679 Erregelamendua, apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena,datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari lotuta pertsona fisikoak babesteari buruzkoa. Erregelamendu horrek 95/46/EB Zuzentaraua baliogabetuzuen.
10. Gaia. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzarako. Andrazkoen etagizonezkoen arteko aukera berdintasunerako Udalaren V. Plana.
11. Gaia. Kontratazio administratiboa. Motak: elementuak eta subjektuak, kontratu publikoen objektua eta kausa. Kontratazioaren forma eta kontratistak aukeratzeko sistemak.Kontratuen formalizazioa.
12. Gaia. Giza baliabideak erregulatzeko tresnak: lan-eskaintza publikoa, enplegu-planak eta beste arrazionalizazio-sistema batzuk.
II. ZATIA – ZATI ESPEZIFIKOA
13. Gaia. 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. Prebentzio-politikarendefinizioa, eremua eta helburuak
14. Gaia. LAPLren erregelamenduzko arauak eta administrazio-jarduerak.
15. Gaia. Lan-arriskuen aurrean babesa izateko eskubidea. Prebentzio-ekintzarenprintzipioak.
16. Gaia. Prebentzio-jarduerarako baliabideak antolatzea.
17. Gaia. Prebentzio-jarduera enpresan integratzea.
18. Gaia. Arriskuen prebentzioa eta prebentzio-jardueraren plangintza.
19. Gaia. Osasunaren zaintza indibiduala.
20. Gaia. Osasunaren zaintza. Aldi baterako ezintasunaren ondorengo gaitasunaren balorazioa.
21. Gaia. Lanean hastean osasuna zaintzea.
22. Gaia. Osasunaren zaintza. Borondatezkotasuna. Nahitaezkotasuna.
23. Gaia. Osasun kolektiboaren zaintza.
24. Gaia. Prebentzio-zerbitzuen osasun-jarduerak arautzea Euskal Autonomia Erkidegoan.
25. Gaia. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia.
26. Gaia. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionala.
27. Gaia. Lan eta Gizarte Segurtasuneko Ikuskatzailetzarentza.
28. Gaia. Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea. Egituraeta funtzionamendua.
29. Gaia. Lan-istripuak: kontzeptua eta legezko definizioa.
30. Gaia. Lan-istripuak: definizioak, ikerketa. Metodologia.
31. Gaia. Lanbide-gaixotasunak.
32. Gaia. Ergonomia: helburuak eta funtzioa. Kontzeptua. Ebaluazioa. Osasuna.
33. Gaia. Industria-higienea. Definizioa. Ebaluazioa. Osasuna.
34. Gaia. Laneko segurtasuna. Oinarrizko kontzeptuak.
35. Gaia. Laneko historia klinikoa. Legeria.
36. Gaia. Agente biologikoen osasun-zaintza espezifikorako protokoloa.
37. Gaia. Lan-jatorriko minbizia.
38. Gaia. Osasun-zaintza espezifikoko protokoloak. Mugimendu errepikakorrak.
39. Gaia. Osasun-zaintza espezifikoko protokoloak. Jarrera behartuen protokoloa.
40. Gaia. Osasun-zaintza espezifikoko protokoloak. Kargak manipulatzeko protokoloa.
41. Gaia. Datuak bistaratzeko pantailekin lan egitea. Zaintza espezifikoko protokoloa.
42. Gaia. Arrisku psikosoziala. Prebentziozko plangintza eta ebaluazioa.
43. Gaia. Laneko jazarpenaren aurrean jarduteko protokoloak.
44. Gaia. Barne-indarkeriaren aurrean jarduteko protokoloak.
45. Gaia. Kanpo-indarkeriaren aurrean jarduteko protokoloak.
46. Gaia. Langile errearen sindromea (Burnout).
47. Gaia. Substantzia psikotropikoen eta alkoholaren kontsumoa lan-eremuan. Prebentzioaeta jarduketa-plana.
48. Gaia. Txandakako lana eta gaueko lana.
49. Gaia. Lan-esparruko txertaketa.
50. Gaia. Laneko arriskuen arloko prestakuntza eta informazioa.
51. Gaia. Babes indibidualeko eta kolektiborko ekipoak.
52. Gaia. Bereziki sentikorrak diren langileen babesa.
53. Gaia. Amatasunaren babesa laneko arriskuen prebentzioaren eremuan.
54. Gaia. Lehen laguntzak eta larrialdietako arreta lan-eremuan. Oinarrizko bizi-euskarriaeta bizi-euskarri aurreratua.
55. Gaia. Laneko erizaintzaren funtzioak.
56. Gaia. Prebentzio-sistemaren auditoriak.
57. Gaia. Enpresa osasungarria.
58. Gaia. Hondakin sanitarioen kudeaketa. Euskal Autonomia Erkidegoko legeria.
59. Gaia. Larrialdi- eta autobabes-planak.
60. Gaia. Osasuna eta adina.