Egoitza elektronikoa

Laguntzako Langileen Talde Profesionala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. (Lehiaketa-oposaketa)

2022/05/24 - 2022/06/22
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio eta haren organismo autonomoak
Lehiaketa:
Laguntzako Langileen Talde Profesionala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. (Lehiaketa-oposaketa)
Lanpostua:
Laguntzako Langileen Talde Profesionala
Plaza-kopurua:
101
Plaza-banaketa:

a.- Sarbide orokorraren modalitatea: 96

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 3

1. hizkuntza-eskakizunarekin: 92

2. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

b.- Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 5

1. hizkuntza-eskakizunarekin: 5

Eskainitako lanpostuei buruzko informazioa (PDF, 408 KB)

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 36 KB)

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
E
Eginkizunak eta atazak:

Laguntzako Langileen Talde Profesionala

  • Lanpostu horien lehen eginkizun nagusia materialak eta dokumentazioa aurkitzea, jasotzea eta banatzea da. Ondorio horietarako, materialak dira dokumentazioa ez den guztia, eta dokumentazioa da idatzizko materiala (txostenak, dosierrak, liburuak, etab.); hor berebiziko garrantzia hartzen dute korrespondentziak eta paketeek, oso maiz erabiltzen diren objektuak baitira. Materialen artean altzariak ere badaude.
  • Beste jarduera garrantzitsu bat materialak eta dokumentazioa prestatzea da, eta, azken horren barruan, dokumentazioa fotokopiatzea eta azaleztatzea nabarmentzen dira. Beste zeregin nabarmen bat materialak eta dokumentazioa biltegiratzea eta sailkatzea da, betiere jarduera horren bezeroak behar txikikoak badira; izan ere, behar handiak ere egon daitezke horren inguruan, eta zerbitzu osoen beharra izan ditzakete, non mendekoak banatu eta, gehienez ere, sailkatu besterik ez baitu egiten.
  • Hirugarren jarduera handia materialak zaintzeari, babesteari eta mantentzeari buruzkoa da; hau da, gainerako langileentzat beharrezkoak diren baliabide guztien funtzionamendu egokia beren gain hartzea. Zaintzaren barruan bi alderdi daude: prebentzio-zaintza, baliabideak egoera onean egon daitezen, eta segurtasun-ikuspegia, haiekin zabarkeriaz jardun ez dadin (lapurretak, erabilera txarrak, etab.) Mendekoaren lanpostua leku deszentralizatuetan dagoenean eta babes eta mantentze-lanak azpikontratatu ez direnean, mendekoek beren gain har dezakete babes eta mantentze hori.
  • Azkenik, jendearentzako arreta dago. Lehen mailako arreta, sinplea, eskaeraren araberakoa eta estandarizazio-maila altuko eta prozesamendu baxuko informazio eskaerei buruzkoa. Arreta hori aurrez aurre edo telefonoz eman daiteke, batez ere leku deszentralizatuetan edo lurralde-bulegoetan.
Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, 1. eta 2. hizkuntza-eskakizunak lanpostua betetzeko betekizun izan daitezke. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea.
    Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
    Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

 

Deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

  • B gidabaimena.
  • Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.

Aipatutako betekizunak merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar dira.  

Oharrak:

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

  • Oposizio-fasea.
    Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen dira.

    Lehenengo fasean gehienez 120 puntu lor daitezke.

Lehiaketa-fasea.

Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du lehiaketa-faseko kalifikazioa:

a) Esperientzia.

Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren ataletan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.
Esperientzia-atal bakoitzean, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

    • a.1) Esperientzia orokorra.
      Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan E taldeko mendekoen edo mandatarien kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
      Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,152 puntu emango dira, gehienez 22 puntu izan arte.
    • a.2) Esperientzia espezifikoa.
      Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren organismo autonomoetan emandako zerbitzu hauek:
      - Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzako Langileen Talde Profesionalean izendapenarekin emandako zerbitzuak.
      - Mendekoen kidegoan izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
      - Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin talde horri atxikita emandako zerbitzuak.
      - Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Laguntzako Langileen Talde Profesionalari edo Mendekoen Kidegoari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
      - Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,277 puntu emango dira, gehienez 40 puntu izan arte.

b) Titulazioak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.

Merezimendu hauei gehienez 12 puntu emango zaizkie:

    • b.1) Titulazioak, gehienez 10 puntu.

10 puntu tituluko, gehienez 10 puntu izan arte, titulu hauengatik:

    • Merkataritza Jardueretako teknikaria.
    • Administrazio Kudeaketako teknikaria.
    • Mikroinformatika Sistemetako eta Sareetako teknikaria.
    • Karrozeriako teknikaria.
    • Ibilgailu Automobilen Elektromekanikako teknikaria.
    • Errepide Garraiorako Ibilgailuak Gidatzeko teknikaria.
    • Barnealde, Dekorazio eta Birgaitze Obretako teknikaria.
    • Eraikuntzako teknikaria.
    • Eraikuntzako Makineria Erabiltzeko eta Mantentzeko teknikaria.
    • Komunikazio Instalazioetako teknikaria.
    • Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikaria.
    • Mantentze-lan Elektromekanikoetako teknikaria.
    • Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikaria.
    • Beroa Sortzeko Instalazioetako teknikaria.
    • Instalazioko eta Altzari Hornikuntzako teknikaria.
    • Arotzeriako eta Altzarigintzako teknikaria.

5 puntu tituluko, gehienez 10 puntu izan arte, titulu hauengatik:

    • Lanbide-heziketako teknikaria, aurreko paragrafoan aipatu ez diren espezialitateetan.
    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua edo baliokidea.
  • b.2) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Mendekoen Kidegoko karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:
    • Oposizio-fasea gainditzea: 10 puntu.
    • Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 5 puntu (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
  • b.3) 5 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Mendekoen Kidegoko lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
  • c) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak gehienez 4 punturekin baloratuko dira, 1,5 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

  • Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
  • Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
  • Internet oinarrizkoa.
  • Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
  • Microsoft Outlook XP/2003/2010.
  • Microsoft Power Point2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
  • Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
  • Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010aurreratua
  • Microsoft Access 2000/XP/2003/aurreratua.
  • Internet aurreratua.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu berean bertsio bat baino gehiago egiaztatzen badira, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

  • d) Hizkuntzak.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez puntu 2 lortu ahal izango dira, baremazio honen arabera:

  • B2 maila edo handiagoa: 1,5 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
  • B1 maila: 1 puntu, hizkuntza bakoitzeko.

Euskara.

Euskara jakitea betekizuntzat eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da, baremo honen arabera:
- 1., 2., 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 

Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Gaiak:

Garatutako gai-zerrenda (PDF, 11 MB)

Galdera-sorta (PDF, 3 MB)

Gai-zerrenda:

Gai orokorrak

  1. Konstituzioa. Egitura eta edukia. Oinarrizko eskubideak eta eginbeharrak.
  2. Estatuaren lurralde-antolamendua. Alderdi orokorrak. Autonomia-erkidegoak: antolamendua eta eskumenak. Autonomia-estatutuak.
  3. Europar Batasuneko Zuzenbidea. Erakundeen azalpen laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia. Egintza juridikoak: erregelamenduak eta zuzentarauak.
  4. EAEko antolaketa politiko eta administratiboa: printzipio orokorrak. Estatuaren eta EAEren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria.
  5. EAEko erakunde komunen eta lurralde historikoen arteko eskumen-banaketarekin loturiko alderdi orokorrak. Ekonomia Ituna. Toki-erakundeen eskumenak.
  6. BERDINTASUNA: Testuingurua eta aurrekariak. Xedea eta helburua. Printzipio orokorrak: tratu-berdintasuna; aukera-berdintasuna; aniztasuna eta diferentzia errespetatzea; genero-ikuspegia txertatzea; ekintza positiboa; sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerraraztea; ordezkaritza orekatua; eta lankidetza eta koordinazioa. Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.
  7. Administrazio elektronikoa. Herritarrek zerbitzu publikoetara duten sarbide elektronikoa. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa: egoitza elektronikoa eta Interneteko ataria, identifikazio-sistemak eta sinadura elektronikoa. Artxibo elektronikoa. Administrazio-espedientea.
  8. Euskararen erabileraren normalizazioa. Herritarren hizkuntza-eskubideak. Enplegatu publikoen hizkuntza-gaikuntza. Euskararen erabilera normalizatzeko planak.
  9. EAEko administrazio publikoetako langileak. Enplegatu publiko motak. EAEko administrazio publikoetako enplegatu publikoen eskubideak eta eginbeharrak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.
  10. Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta eskubideak.
  11. Laneko arriskuen prebentzioa. Xedea. Eskubideak eta betebeharrak: laneko arriskuetatik babesteko eskubidea. Prebentzio‑jardueraren printzipioak. Prebentzio-plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza. Langileen prestakuntza.
  12. Laneko arriskuen prebentzioa: gorputz-jarrerak.
  13. Lehen sorospenen oinarrizko nozioak.
  14. Gobernu irekia. Kontzeptua eta printzipio informatzaileak. Informazio publikorako irispidea eta gobernu ona.

    Antolaketa eta kudeaketa administratiboa

  15. Unibertsitatez kanpoko hezkuntza-administrazioa. Printzipio orokorrak, ikastetxeen antolaketa.

    Herritarrentzako arreta

  16. Pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Artxibo eta erregistro publikoetara irispidea izateko eskubidea.
  17. Herritarrak, zerbitzu eta prestazio publikoen hartzaile. Jendearentzako informazioa eta arreta. Kexei eta erreklamazioei erantzutea. Desgaitasuna duten pertsonak. Kulturarteko arreta EAEko administrazioan.
  18. Komunikazioa administrazioan. Administrazio-hizkeraren erabilera zuzena. Idatzizko komunikazioa. Administrazio-hizkera ez-sexista. Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: posta, komunikazioak, baimenak, jakinarazpenak, eskabide-orriak, ziurtapenak eta konpultsak.
  19. Ahozko komunikazioa. Komunikazioa eta arreta aurrez aurre eta telefonoz: abisuak, informazioa, eskariak, pertsonei laguntzea eta deiak desbideratzea. Irizpide orokorrak. Hitzik gabeko komunikazioa.

    Zaintza, kontrola eta laguntza-lanak.

  20. Administrazioaren bulegoetara sartzea eskatzen duten pertsonen sarbide-kontrola, identifikazioa, harrera, informazioa eta arreta.
  21. Bilera- eta komunikazio-jardueretarako laguntza: Aretoak eta gelak, altzariak (bilera-mahaiak, mahaiburukoak eta aulkiak) eta baliabide materialak (arbelak, papelografoak, errotuladoreak) prestatzea. Ikus-entzunezko baliabideak abiaraztea: proiektagailuak eta audio-sistemak (bozgorailuak eta mikrofonoak).
  22. Bulegoko lan osagarriak: fotokopiatzea, eskanerra erabiltzea, azaleztatzea, birringailuak, etiketatzea, plastifikatzea, gillotinatzea, grapatzea, zulatzea.

    Posta eta paketeria

  23. Posta eta paketeria. Ziurtagiriak. Hartu-agiriak. Telegramak. Diru-itzultzeak. Igorpen telegrafikoak. Jakinarazpenak eta bestelako bidalketa ofizialak. Produktuaren/zerbitzuaren ezaugarriak eta definizioa, eta behar bezala betetzeko modua

    Materialen biltegiratzea, izakinen kontrola, eta materialen mugimendua.

  24. Materialak biltegiratzea: apalategiak, kakoak eta espazioak. Material arriskutsuak biltegiratzea.
  25. Material-izakinen kontrola: erregistroak, fitxak eta albaranak.
  26. Material eta ekipamenduen mugimenduak: erabili beharreko makineria eta beste lanabes batzuk. Erregaiak eta gai sukoiak maneiatu eta garraiatzea.
  27. Hondakinak kentzea eta birziklatzea: hondakinak gaika behar bezala sailkatzea, biltzea eta kentzea.

    Ekipamendu eta instalazioen mantentze-lana eta konponketa.

  28. Oinarrizko nozioak: sarrailagintza, iturgintza, saneamendua, elektrizitatea, zurgintza, igeltserotza, berokuntza eta aire girotua. Mantentze-lanerako eta konponketa txiki edo ordezkapenetarako lanabesak eta tresnak.
  29. Segurtasun-elementuak aztertu eta mantentzeko irizpideak: itzalgailuak, suaren aurkako ateak.
  30. Ibilgailuen oinarrizko mantentze-lana.

    Konpetentzia digitalak

  31. 1.1 konpetentzia digitala. Nabigatzea, eta datuak, informazioa eta eduki digitala bilatu eta filtratzea.
  32. 1.3 konpetentzia digitala. Datuak, informazioa eta eduki digitala kudeatzea.
  33. 4.3 konpetentzia digitala. Osasuna eta ongizatea babestea.