Eginkizun anitzeko ofiziala
Bizkaia
DBH ziurtagiria edo baliokidea
1. Hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe
a) Europar Batasuneko kidea den estaturen bateko herritarra izatea edo beste nazionalitateren bat edukitzea, baldin eta Espainian indarrean dagoen araudiaren arabera langileak modu askean ibil badaitezke, Europar Batasuneko Itunaren eta garatzen duen araudiaren arabera. Honakoak ere onar daitezke, beren nazionalitatea edozein dela ere: espainiar batekin edo Europar Batasuneko kidea den nazioren bateko norbaitekin ezkondutakoak, betiere ez badaude legez banandu ta; edo horien ondorengoak, eta beren ezkontideenak, betiere ez badaude legez bananduta, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak baina mendekoak badira.
b) 16 urte beteta edukitzea eta erretiroa hartu beharreko adina baino gehiago ez izatea.
c) DBH ziurtagiria edo baliokidea edukitzea.
d) B motako gida-baimena edukitzea.
e) Dagozkion lanak burutzea eragozten ez duen gaixotasun edo akats fisikorik ez edukitzea.
f) Autonomia Erkidegoetako estatutu edo konstituzio organoetan edo Herri Administrazioen zerbitzu batean ere ez izatea diziplina espedienterik, eta kargu edo enplegu publikoak betetzeko gaitasungabetzea adierazten duen ebazpen judizialik ez izatea funtzionarioa izateko edo gaitasungabetzea jasotako lanean burutzen zituen antzeko egitekoak burutzeko. Beste Estatu bateko herritarra izatekotan, gaitasungabetzerik ez izatea edo baliokidea den egoera batean ez egotea eta bere Herrialdean ez edukitzea diziplina-zigorrik, termino horietan enplegu publiko burutzea eragozten duenik.
g) Indarrean dagoen araudiaren arabera, abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera, legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, betiere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.
h) 10 euro ordaintzea, 11 zenbakiko indarreko ordenantza fiskalean aurreikusitako azterketa-eskubideen tasari dagozkionak, ES84 2095 0037 0091 1015 2165 kontu zenbakian, kontzeptu moduan izen-abizenak eta «OT13» hitza jarrita.
Etxebarriko Udala - Tramitearen xehetasuna
Nahitaezkoa da deialdiaren hirugarren oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztea, oinarri horien II. eranskinean betetako eskabidearekin batera
Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu ahal izango dira, astelehenetikostiralera, 8:00etatik 14:30era