Eginkizun Anitzeko Langilea
Gipuzkoa
1. Igeltserotza. Besteak beste, masa egin eta eskatutako materiala eman, hormak eraiki, arketak egin, hodiak jarri, hormigoizko tapak egin, seinaleak eutsi, espaloietako galtzadarriaren konponketa, baldosa eta arbela jarri, etab.
2. Elektrizitate lanetan lagundu.
3. Hodiak, ubideak, arketak eta antzekoak garbitu.
4. Kale garbiketa lanak egitea, lanpostuari dagokion eremuan, hirigune barnean nahiz kanpoan.
5. Asfaltatzen lanetan parte hartu, material, tresna edo erreminta desberdinak erabiliz.
6. Udalerriko lorategi eta berdegune publikoetan lorezaintza lanak, landare eta belar mozketa, landaketa zein garbiketa lanak egitea.
7. Udalerriko berdeguneak ongarritu, zuhaitz zein landareak fumigatu, loreak ureztatu. Pasabidea ekiditeko itxiturak egitea edo bestelako ekipamenduak ipintzea aisialdiko guneetan.
8. Lorezaintzako erremintak zaindu eta ibilgailuak gidatu.
9. Taulatuak muntatu eta desmuntatu; jaso, kamioian kargatu eta deskargatu eta materiala biltegian gorde.
10. Bankuak, zakarrontziak, farolak, barandak, eta orokorrean udal azpiegiturak pintatu eta behar diren konponketak egin.
11. Erabiltzen den makinariaren mantentze lan orokorra.
12. Bere gainetik dagoen langile edo agintariak agindutako beste lan batzuk.
13. Hilerriko lanak egitea: ehorzteko, hobitik ateratzeko eta hilerriko mantentzeko lanak. Baita hilerriko funtzionamenduaren jarraipena.
— Brigadako arduradunak hala ezartzen duenean, brigadako gainontzeko lanpostuen ordezkapenak burutu, horretarako beharra dagoenean (bajak, oporraldiak, etab.), bere lanpostuaren kategoria gaitasunak kontutan izanik.
— Agintzen zaizkion beste zeregin guztiak egingo ditu bere lanpostuaren kategoriari baldin badagozkio.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulazioa, Eskola Graduatua edo baliokidea izatea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.
Euskarako 1. hizkuntza eskakizuna (B1) egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea, edo, hala badagokio, zortzigarren oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.
a) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.
Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.
b) 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.
c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulazioa, Eskola Graduatua edo baliokidea izatea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.
Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.
d) B motako gida-baimena indarrean izatea.
e) Euskarako 1. hizkuntza eskakizuna (B1) egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea, edo, hala badagokio, zortzigarren oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.
f) Postuak berezkoak dituen funtzioak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, eragotzi gabe aniztasun funtzionala duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina aplikatzea, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoa. Bere garaian egiaztatu beharko da eskakizun hori betetzen dela dagozkion hautaketa probak gaindituz eta Udalak berariaz ezarritako zerbitzuetan dagokion osasun azterketa ere gaindituz.
g) Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko.
Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta ez izatea diziplina-zehapenik edo baliokiderik, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
h) Indarrean dagoen araudiaren arabera, abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera, legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, betiere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.
- Zestoako Udalaren erregistro elektronikoan (www.zestoa.eus).
- Zestoako Udaleko harrera bulegoan.
- Era berean, eskabideak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko, 39/2015 Legeak 16.4. artikuluak aipatzen duen edozein tokitan aurkeztu ahal izango dira.
GAITEGI OROKORRA
1. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.
— I. titulua. Xedapen orokorrak.
— II. tituluko II. Kapitulua. Antolakuntza.
2. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio prozedura erkidearena.
— I. titulua. Prozedurako interesdunak.
— II. titulua. Herri-administrazioen jarduera.
3. Enplegatu Publikoen Oinarrizko Estatutua. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa:
— II. titulua. Administrazio publikoetako langileak.
— III. tituluko I. eta VI. kapituluak. Eskubidea. Enplegatu publikoen eginbeharrak. Jokabide kodea.
— VII. titulua. Diziplina araubidea.
4. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Eusko Legebiltzarrarena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa eta Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzena.
— Atariko titulua. Xedea, aplikazio eremua eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan herri aginteen jarduna zuzendu behar duten printzipio orokorrak.
5. Udal antolamendua: udal organoak. Udal eskumenak.
GAI ZERRENDA ESPEZIFIKOA
1. Kaleko argiteriaren kontzeptu orokorra. Mantentze lanak. Sekzioak eta koloreak. Bonbilla motak.
2. Iturgintzako oinarrizko konponketak eta lanak. Materialak, tresnak, erabilera eta mantentze-lanak. Tuboak eta pulgadetako neurriak.
3. Igeltserotzari buruzko kontzeptu orokorrak. Materialak, tresnak, erabilera eta mantentze lanak.
4. Lorezaintzari eta gune berdeen mantentze lanari buruzko kontzeptu orokorrak. Podaketak. Makineria: Desbrozadora, belar eta seto moztekoak.
5. Fitosanitarioen aplikazioa.
6. Eraikuntzetako eta lokaletako pintaketa-lanen oinarrizko ezagutza. Pintura emateko eta kentzeko materialak, lan-tresnak: Garbiketa eta zaintza. Akatsak eta ohiko konponketak. Pintura mota desberdinak.
7. Saneamendu-sarea eta hustubideak: Garbiketa eta mantentze-lanak.
8. Kale garbiketa. Kale garbiketak dituen zailtasunak eta horiek ekiditeko baliabideak. Kale garbiketarako produktuen erabilpena. Fatxadetan pintadak eta kartelak kentzeko lanak.
9. Kale garbiketa. Garbitzeko makinak, tresnak eta erremintak. Erabilpena eta mantentze lana.
10. Garbitasunarekin lotutako alderdi ekologikoak. Hondakinak tratatzea.
11. Arotz lanen oinarrizko kontzeptuak.
12. Hautemandako arriskuetarako prebentzio neurriak eta neurri zuzentzaileak. Norbera eta taldea babesteko ekipamenduak aukeratzea eta ongi erabiltzea.
13. Laneko segurtasuneko eta osasuneko neurriak. Laneko arriskuen prebentziorako neurriak. Oinarrizko kontzeptuen definizioa. Langileek laneko arriskuetatik babestuta egoteko eskubidea. Langileen betebeharrak.
14. Zestoako udalerria. Biztanleria, geografia eta orografia. Kale izendegia, auzoak eta udal bideak.
15. Zestoako udalerria. Zerbitzu publikoak. Instalazio eta ekipamendu publikoak.