Egoitza elektronikoa

Dantza Irakasle

2021/05/19 - 2021/06/02
Inprimatu
Errenteria
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Errenteria Musikal Udal Patronatua
Lehiaketa:
Dantza Irakasle
Lanpostua:
Dantza Irakasle
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

1. Lan jardunari dagozkion eskolak prestatzea, horretarako behar dituen material guztiak hautatuz eta landuz (audioak, koreografiak, programazioak, klase kolektiboak…).

2. Bere lan jardunari dagozkion eskolak ematea eta antolatzea, bai eta, beharrezkoa bada, bestelako eskola osagarriak ematea ere.

3. Lan jardunari lotutako eskolatzat hartuko dira: dantza garaikide eta urbanoko eskolak ematea, gorputz adierazpena era orokorrean jorratzea, gorputz erlaxazio saioak dinamizatzea (yoga, mindfulness… erakoak, arnasketaren lanketa…), dantzaren inguruko saio teorikoak diseinatu eta aurkeztea, eskolaz kanpoko dantzariak eskolara gonbidatzeko proposamenak luzatzea, sorkuntza prozesuak gidatzea, eta Hezkuntza beharren arabera hauen aldaerak izan daitezkeen antzeko saioak diseinatu eta gidatzea.

4. Talde klaseak antolatu, eman eta zuzentzea, behar diren errepertorio/koreografia/sorkuntzak hautatuz eta gidatuz, eta testuinguruaren ezaugarrien arabera dinamizatu (adina, interesak, mailak, etab.), bai eskolan, bai eskolaz kanpo, zein emanaldien egunetan.

5. Irakasleen klaustroetan, ebaluazio-saioetan eta beren irakaskuntza-zereginari buruz deitzen zaien bilera guztietan parte hartzea.

6. Lanari eta espezialitateari buruz eskatzen zaizkion txosten guztiak egitea.

7. Eskatzen zaizkion emanaldi, aurkezpen etab.etan parte hartzea, baita gurasoekiko aurkezpen edo ikasleen tutoretza saioetan ere.

8. Ikastetxeko araudiaren arabera hautatuak edo izendatuak diren karguak betetzea.

9. Bere ardurapeko materiala zaintzea eta irakasleek eta ikasleek erabili ahal izateko kudeaketa guztiak egitea, Eskolan ezarritakoaren arabera.

10. Eskatzen zaizkion emanaldietan, kontzertuetan… (pedagogikoak) parte hartzea.

11. Ikastetxeko araudiaren arabera hautatuak edo izendatuak diren karguak betetzea.

12. Ikastetxean ezarritako tresna digital guztiak erabiltzea irakaskuntza-eginkizuna behar bezala betetzeko.

13. Era berean, agintzen zaizkion zereginak egitea, lanpostura iristeko eta lanpostua betetzeko eskatzen den kualifikazioarekin bat etorriz, hargatik eragotzi gabe aurretik zerrendatutakoak.

14. Herriko edo herriz kanpoko dantza ren inguruko talde edo konpainiekin harremandu eta koordinazio lanak burutzea hala eskatzen bazaio.

15. Ikastetxean ezarritako tresna digital guztiak erabiltzea irakaskuntza-eginkizuna behar bezala betetzeko.

16. Bere ardurapeko materiala zaintzea eta irakasleek eta ikasleek erabili ahal izateko kudeaketa guztiak egitea, Eskolan ezarritakoaren arabera.

17. Era berean, agintzen zaizkion zereginak egitea, lanpostura iristeko eta lanpostua betetzeko eskatzen den kualifikazioarekin bat etorriz, hargatik eragotzi gabe aurretik zerrendatutakoak.

Titulazioa:

Gradu edo lizentziatura titulu bat izatea edo hori eskuratzeko eskubideak ordainduak izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako 3. hizkuntza-eskakizunaren jabe izatea. Baldintza hau dagokion ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da.

Beste baldintza batzuk:

a) Espainiako naziotasuna edukitzea. Horrez gain, esku hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estaturen bateko naziotasuna edukiz gero, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplikatzen zaion estatu batekoa izanez gero.

Halaber, Europar Batasuneko estatuetako naziotasuna dutenen ezkontideek ere esku hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

b) 16 urte beteak edukitzea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin maximoa pasa gabea.

c) Gradu edo lizentziatura titulu bat izatea edo hori eskuratzeko eskubideak ordainduak izatea.

Atzerriko titulazioaren bat izanez gero, titulu horren homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria eduki beharko da.

d) Euskarako 3. hizkuntza-eskakizunaren jabe izatea. Baldintza hau dagokion ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da.

e) Lanpostuaren beraren eginkizunak normal betetzea galeraziko lukeen eritasunik eta tatxa fisikorik nahiz psikikorik ez edukitzea. Egoera hori bere garaian egiaztatu beharko da Enpresako Medikuntza zerbitzuak bakoitzari egingo dion Osasun azterketararen bidez.

f) Diziplina-espediente batez edozein Herri Administrazio edo Autonomia Erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ebazpen judizialaren arabera enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia ez izatea, ezta funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo lan-legepekoen kasuan, bereiziak edo desgaituak izan diren lanpostuko antzerako eginkizunak betetzeko. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplinazehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

g) Indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren batean ez egotea, betiere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.

Hirugarren oinarrian adierazitako baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira eta beroriek bere horretan mantendu Erakunde Autonomo honetako karrerako funtzionario gisa kargu hartzeko egunean.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskaerak, behar bezala beteta, Errenteria Musikal Erakunde Autonomoaren Erregistro Nagusian edo Errenteriako Udalekoan aurkeztuko dira.