Berdintasun teknikaria
Gipuzkoa
Deialdi honen xede den plazari dagokio helburu orokor moduan «genero berdintasuna eta ekitatea sustatzeko arloko politikak antolatu eta kudeatzea» eta horri begira aurreikusi diren betekizun eta ardurak, beste batzuen artean, honako hauek izango dira:
1. Berdintasun arloari dagokionean udalaren plangintza osatu eta jarraipenerako eta ebaluaziorako bideak eta tresnak diseinatzea.
2. Ekintza positiboko neurri zehatzak diseinatzea eta bultzatzea.
3. Udal departamentuak, erakundeak eta organoak emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-gaietan aholkatzea.
4. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko, programak, zerbitzu espezifikoak eta baliabideak sortzeko edota egokitzeko proposamenak egitea.
5. Udal esparruko diskriminazio-egoerak identifikatzea, baleude, eta haiek desagerrarazteko neurriak diseinatzea eta bultzatzea.
6. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-gaietan sentsibilizatzeko eta prestakuntza emateko ekintzak diseinatzea udal langileentzat eta herritarrentzat oro har.
7. Udalaren programetan, partaidetza-prozesuetan edo ekintzetan eta, oro har, udal-politikan genero-ikuspegia txerta dadin bultzatzea.
8. Partaidetza eta lankidetza bideak ezartzea erakunde publiko eta pribatuekin, beren helburu eta eginkizunen arabera emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko lagungarriak izan daitezen.
9. Emakumeentzako jabetze espazio eta prozesuak bultzatzea.
10. Aipatutako lanez gain, berdintasun arloari edo/eta departamentuari jarritako helburuak betetzeko agintzen zaizkion lanak, bere lanbide-gaitasun eta -trebeziak kontuan izanda dagokion programa espezifikoan edo egin beharreko errefortzu-laneko izendapenean zehaztuko direnak.
Erdi mailako unibertsitate-titulua, unibertsitate-diploma edo baliokidea edukitzea.
4. hizkuntz eskakizunari dagokion euskara-maila, derrigorrezkoa. Hala ere, 1990eko uztailaren 24ko Udal Osoko Bilkuraren erabakiari jarraituz, 3. hizkuntz eskakizuna dutenak onartuak izango dira, eta puntuazio altuena izan duen izangaiak 3. HEa izango balu ziurtatua, praktikaldian izendatzeko aukera izango du, eta horrenbestez, praktikaldia igaro eta gaindituko balu, urte eta erdiko epea izango luke 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko.
a) Erdi mailako unibertsitate-titulua, unibertsitate-diploma edo baliokidea edukitzea.
b) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko prestakuntza-ikastaroren bat egin izana, gutxienez 150 ordukoa, eta egiaztagiri ofiziala izatea (unibertsitatearena edo administrazio publikoarena).
a) eta b) ataletan aipatutako bi kasuetan, atzerrian lortutako titulua aurkeztuz gero, titulu horren homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria izan beharko du.
c) 4. hizkuntz eskakizunari dagokion euskara-maila, derrigorrezkoa. Hala ere, 1990eko uztailaren 24ko Udal Osoko Bilkuraren erabakiari jarraituz, 3. hizkuntz eskakizuna dutenak onartuak izango dira, eta puntuazio altuena izan duen izangaiak 3. HEa izango balu ziurtatua, praktikaldian izendatzeko aukera izango du, eta horrenbestez, praktikaldia igaro eta gaindituko balu, urte eta erdiko epea izango luke 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko.
Horrela egingo ez balu, izendapena indargabetu eta eskubide guztiak galduko lituzke.
d) Baliteke adingabeekin aritu behar izatea eta, horrenbestez, bete beharreko baldintza izango da epai irmo bidez sekula kondenatua ez izana sexu askatasunaren eta ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik –hala nola, sexu-erasoa eta sexu-abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeak galbideratzea eta gizakien salerosketa–.
e) Nazionalitatez, espainiarra izatea.
Era berean, enplegu publikoetara funtzionario gisa sartzeko hauta-probetan parte hartu ahal izango dute honako hauek ere, nazionalitate espainiarra duten pertsonen baldintza berberetan:
a.— Europar Batasuneko Estatu kideetako herritarrak.
b.— Espainiaren eta Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek, duten naziotasuna dutela ere, baldin eta zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; eta baita ere herritartasuna dutenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere, zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, haien mende bizi badira.
c.— Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden eta langileen zirkulazio askea aplikatzekoa den pertsonak.
f) 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin muga gaindituta ez izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
g) Zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea. Betekizun hori betetzen dela frogatu beharko da hauta-probak gainditutakoan, udalak langileen osasun kontrolerako izendatutako medikuak egindako sarrera-azterketarekin.
h) Diziplina-espediente batez edozein administrazio publiko edo autonomia erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ezta, ebazpen judizialaren arabera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia izatea ere, funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko; edo langile lan kontratudunen kasuan, bereiziak edo desgaituak izan diren lanpostuaren antzeko eginkizunak betetzeko.
Beste estaturen batekoa izanez gero, gaitasuna kenduta edo antzeko egoeraren batean ez egotea, eta bere estatuan enplegu publikoan jardutea galarazten dion diziplina zigorrik edo antzekorik jaso gabea izatea.
i) Deialdian parte hartzeko Bergarako Udalak Zerga Ordenantzan aurreikusitako azterketa-eskubideengatiko tasa ordaindu izana.
Parte hartzeko, a), b), c), f) eta i) ataletan jasotako baldintzak betetzea egiaztatzen duten dokumentuak eskaera-orriarekin batera aurkeztuko dira. Kopiak izango dira.
Hautaketa-prozesuaren amaieran behin betiko zerrendan aukeratutzat agertzen den izangaiak originalak aurkeztuko ditu eta baita beste guztiak ere zortzigarren eta bederatzigarren oinarriei jarraituz.
Eskabideak, behar bezala beteta, Bergarako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira: presentzialki B@Zean (Bergararren Arretarako Zerbitzuan; helbidea: San Martin plaza, 1. zk.a, 20570 Bergara).
Eskabideak, era berean, 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan ere aurkeztu ahal dira (urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazioko Prozedura Erkidearena).
GAI-ZERRENDA OROKORRA
1. gaia. 1978ko Espainiako Konstituzioa. Atariko titulua. I. tituluko II., IV. eta V. kapituluak. Eskubideak eta askatasunak. Askatasunen eta oinarrizko eskubideen gaineko bermeak. Eskubideak eta askatasunak etetea.
2. gaia. Administrazio Prozedura. 39/2015 Legea. Atariko titulua: Xedapen orokorrak. I. eta II. tituluak. Interesdunak. Administrazio Publikoen Jarduera.
3. gaia. Administrazio Prozedura. 39/2015 Legea. III. titulua: Administrazio Egintzak. IV. titulua: Administrazio Prozedura Erkideari buruzko xedapenak. I. eta III. kapituluak.
4. gaia. Apirilaren 7ko 2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: udalen eskumenak eta V. titulua.
5. gaia. Administrazio-prozeduraren faseak: hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera.
6. gaia. Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: Udalerria: Kontzeptua eta elementuak. Udal mugartea. Biztanleria: Erreferentzia berezia erroldatze-gaiei. Herritarren eskubideak eta betebeharrak (15. artikulutik 18. artikulura).
7. gaia. Ordenantzak. Erregelamenduak eta Bandoak. Egiteko eta onartzeko prozedura.
8. gaia. Kontratu administratiboak tokiko esparruan. Kontratista aukeratzea. Bermeak eta erantzukizuna kontratazioan.
9. gaia. Tokiko administrazio-prozeduraren berezitasunak. Dokumentuen sarrera eta irteera erregistroa: Dokumentuak aurkezterakoan bete beharrekoak. Komunikazioak eta jakinarazpenak.
10. gaia. Sektore publikoaren araubide juridikoa arautzen duen urriaren 1eko 40/2015 Legearen Atariko Tituluaren II. kapitulua.
11. gaia. Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: Udal langileak (89. artikulutik 104. artikulura).
12. gaia. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartua. III. tituluko VI. kapitulua. Enplegatu publikoen eginbeharrak. Jokabide kodea.
13. gaia. Intimitateari buruzko eskubide konstituzionala. Abenduaren 8ko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: II. eta III. tituluak.
14. gaia. Gardentasuna. 19/2013 Legea. I. titulua, II. eta III. kapituluak.
15. gaia. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. I. kapitulua. Xedea eta aplikazio eremua. III. kapitulua. Eskubideak eta betebeharrak.
BERARIAZKO GAITEGIA
2.1. gaia. Sexu-generoaren sistema, gizartearen identitatea nahiz antolakundea eraikitzeko eragin-indarra.
2.2. gaia. Feminismoaren historia: mugarri nagusiak.
2.3. gaia. Sexuaren araberako lanaren banakuntza eta gizartearen antolakundea.
2.4. gaia. Diskriminazio motak: zuzena eta zeharkakoa.
2.5. gaia. Diskriminazio anizkoitza eta sektoreartekotasuna.
2.6. gaia. Emakumeen eta gizonen berdintasun estrategiak: genero zeharkakotasuna eta ekintza positiboa.
2.7. gaia. Berdintasun erakundeen ereduak: sustapen-erakundeak vs kudeaketa-erakundeak.
2.8. gaia. Berdintasun-politiken ikuspegiaren bilakaera: berdintasunerako politikak vs emakumeentzako politikak.
2.9. gaia. Emakumeen aurkako diskriminazio-mota guztiak ezabatzeko nazioarteko konbentzioa.
2.10. gaia. Emakumeen IV. Mundu Konferentzia: Pekineko Ekintza Plataforma.
2.11. gaia. Emakumeen eta gizonen berdintasuna Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendan, 5. helburua.
2.12. gaia. Emakumeen eta gizonen berdintasuna Europar Batasunaren Tratatuan (8., 153. eta 157. artikuluak).
2.13. gaia. Europako Kontseiluaren hitzarmena, emakumeen aurkako indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren kontrako prebentzioaz eta borrokaz (Istanbuleko hitzarmena), III. kapitulua: Prebentzioa.
2.14. gaia. Europako Kontseiluaren hitzarmena, emakumeen aurkako indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren kontrako prebentzioaz eta borrokaz (Istanbuleko hitzarmena), IV. kapitulua: Babesa eta laguntza.
2.15. gaia. Europako Kontseiluaren hitzarmena, emakumeen aurkako indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren kontrako prebentzioaz eta borrokaz (Istanbuleko hitzarmena), V. kapitulua: Indarkeria-motak (32., 33., 34., 35., 36., 37., 38., 39. eta 40. artikuluak).
2.16. gaia. Europako Kontseiluaren hitzarmena, emakumeen aurkako indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren kontrako prebentzioaz eta borrokaz (Istanbuleko hitzarmena), Babes neurriak (56. eta 57. artikuluak).
2.17. gaia. 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Printzipio orokorrak.
2.18. gaia 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Udal administrazioen hezkuduntzak eta funtzioak (art. 7 eta art. 10).
2.19. gaia. 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Berdintasunerako erakundeak.
2.20. gaia. 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Euskal herri-administrazioetan eta aginteen jarduketan genero-ikuspegia integratzeko neurriak.
2.21. gaia. 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Emakumeen aurkako indarkeria.
2.22. gaia. 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa. Berdintasunerako defentsa erakundea.
2.23. gaia. 2/2015 Foru Araua, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Eskumenak eta eginkizunak, antolaketa eta finantzaketa.
2.24. gaia. 2/2015 Foru Araua, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Emakumeen eta gizonen berdintasunerako berariazko politikak.
2.25. gaia. 2/2015 Foru Araua, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Indarkeria matxistarik gabeko bizitza.
2.26. gaia. 3/2007 Lege Organikoa, Emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerakoa. II. titulua: Berdintasunerako politika publikoak.
2.27. gaia. 3/2007 Lege Organikoa, Emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerakoa. IV. titulua. Aukera berdinekin lan egiteko eskubidea.
2.28. gaia. 3/2007 Lege Organikoa, Emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerakoa. V. titulua, I. kapitulua: Berdintasun printzipioa enplegu publikoan.
2.29. gaia. 6/2019 Dekretu-Legea, martxoaren 1ekoa, enpleguan eta okupazioan emakumeen eta gizonen arteko tratu eta aukera-berdintasuna bermatzeko premiazko neurriei buruzkoa
2.30. gaia. 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa: printzipio gidariak.
2.31. gaia. 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa: Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen eskubideak.
2.32. gaia. EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana: Egitura.
2.33. gaia. EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana: Kudeaketa-sistema.
2.34. gaia. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea: xedeak, helburuak eta eginkizunak.
2.35. gaia. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako erakunde arteko batzordea: eginkizunak eta osaera (5/2007 Dekretua, urtarrilaren 16koa; 6/2014 Dekretuak, otsailaren 4koak, aldatua).
2.36. gaia. Emakumeen eta gizonen egoera EAEn enpleguaren arloan. Generoaren araberako soldata-arrakala esplikatzeko esparrua.
2.37. gaia. Denboraren erabilera desberdinak emakumeengan eta gizonengan.
2.38. gaia. Pobretasunaren feminizazioa.
2.39. gaia. Enplegua eta lana: esparru kontzeptuala.
2.40. gaia. Kontziliazioa eta erantzunkidetasuna: kontzeptua, harremana, desberdintasunak.
2.41. gaia. Etxeko eta zaintzako lana; ekonomiaren eta gizartearen sostengarritasunari egiten dion ekarpena.
2.42. gaia. Pertsonak zaintzeko lana: emakumeen eta gizonen desberdintasunak areagotzeko eragina.
2.43. gaia. Zaintza, erantzukizun sozial gisa: botere publikoen zeregina, lan esparruko eragileena eta etxeena.
2.44. gaia. Emakume etxeak: Zer dira? Zein helburu eta eginkizun dute maila lokalean?
2.45. gaia. Ahalduntze eskolak eta emakume etxeak: berdintasunak eta desberdintasunak.
2.46. gaia. Emakume etxeak Gipuzkoan: kokapena eta kudeaketa ereduak.
2.47. gaia. Emakumeen parte hartze soziala: gaurko egoera.
2.48. gaia. Emakumeen parte hartze soziala areagotzeko neurriak.
2.49. gaia. Emakunderen Aholku Batzordea: eginkizunak eta parte hartzaileak.
2.50. gaia. Hizkuntza modu sexistan ez erabiltzea. Gomendio orokorrak eta erabilera irizpideak.
2.51. gaia. Hizkuntzaren garrantzia identitate pertsonala eta soziala eraikitzeko.
2.52. gaia. Gipuzkoako Foru Aldundiaren zeregina berdintasunerako toki politikak sustatzeko.
2.53. gaia. Berdinbidean programa, berdintasunerako toki politikak sustatzeko Gipuzkoan.
2.54. gaia. Berdinsarea–Euskal udalerrien sarea, berdintasunaren alde eta emakumeen aurkako indarkeria matxistaren kontra.
2.55. gaia. Etxeko tratu txarrak eta sexu-indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko EAEko II. akordioa: eginkizunak eta parte hartzaileak.
2.56. gaia. Emakumeen aurkako indarkeria matxista: jatorria, kontzeptua eta tipologia.
2.57. gaia. Indarkeria sexista jasaten duten emakumeen arretarako zerbitzuak EAE mailan
2.58. gaia. Emakumeen etxeen zeregina indarkeria matxista jasaten duten emakumeen prebentzioa, antzematea eta arreta hobetzeko.
2.59. gaia. Emakumeen aurkako indarkeriari erantzuna emateko Bergarako protokoloa
2.60. gaia. Bergarako gizon eta emakumeen berdintasunerako II. plana
2.61. gaia. Bergaran Emakumeenganako Indarkeria kasuen atentzioan parte hartzen duten Erakundeen eta Udal sailen arteko l.go Koordinaziorako Protokoloa.
2.62. gaia Bergarako emakumeen eta gizonen berdintasunerako kontseiluaren erregelamendua.