Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. IVAPeko eduki orokorrak
 

Aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak: hainbat lanpostu

2024/06/17 - 2024/07/12
Inprimatu
Andoain
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Andoaingo udala
Lehiaketa:
Aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak: hainbat lanpostu
Lanpostua:
Aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak: hainbat lanpostu
Titulazioa:

- Kaleko garbitzaileak: eskola ziurtagiria.

- Baso lantaldeko peoiak: eskola ziurtagiria.

- Peoi igeltsero: eskola graduatua, LH1 edo baliokidea.

 

Hizkuntza eskakizuna:

- Kaleko garbitzaileak: Hizkuntza eskakizuna: 1. merezimenduko izaerarekin.

- Baso lantaldeko peoiak: Hizkuntza eskakizuna: 1. merezimenduko izaerarekin.

- Peoi igeltsero: Hizkuntza eskakizuna: 1. merezimenduko izaerarekin.

Beste baldintza batzuk:

Parte hartzeko bal dintza orokorrak.

a)    Espainiako edo Europar Batasuneko estatu kide den bateko nazionalitatea izatea, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen zirkulazio askea aplikatzekoa den beste estaturen batekoa, Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuan zehaztuta dagoen moduan.

b)    Parte hartu ahal izango dute, baita ere, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideek, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoek eta bere ezkontidearenek, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek 21 baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak (5/2015 LEDren 57. artikulua).

c)    Aurretiazko eskaera egitea.

d)    Sartu nahi den lan-eskala edo kategoriako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

e)    Gutxienez hamasei urte izatea eta, hala badagokio, derrigorrezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.

f)    Edozein Herri Administrazioaren zerbitzuetatik edota autonomia erkidegoetako konstituzio edo estatutu organoetatik diziplina-espediente bidez baztertua ez egotea edota ebazpen judizial bidez desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea lanpostu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidego edo eskaletara edo lan-kontratuko langileen kategorietara sartzeko.

g)    Beste estatu bateko herritarra bada, desgaitua edo horren pareko egoera batean ez egotea, eta bere estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.

h)    Eskatutako titulazioa izatea, edo titulu hori jaso tze ko eskubideak ordainduta izatea; titulazio hori berariazko oinarrietan adieraziko da. Atzerriko tituluak badira, homologazioa egiaztatzen duen agiria eduki beharko da.

i)    Titulazioa atze rrian eskuratu duten izangaiek dagokion baliozkotze-agiria edo, hala badagokio, homologazioa ziurtatzen duen agiria dutela egiaztatu beharko dute.

j)    Hautaketa-prozesuaren barruan, lanposturako (lan-kontratuko langileen kasuan) edo plazari lotutako lanposturako (funtzionarioentzat gordetako lanpostuen kasuan) eskatzen den hizkuntza-eskakizuna duela egiaztatzea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Baldintza hori bete beharko den eguna dagokion hautaketa-prozesuko hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den eguna izango da.

k)    Administrazio publikoetako langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea, kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezin batean ari direnentzat aipatutako lege-arauetan aipatzen den aukera eskubidea baliatzea eragotzi gabe.

l)    Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatiko tasa ordaindu izana, dagokion prozesuari eta lan-eskala edo kategoriari dagokiona. Tasa horren zenbatekoa dagozkion oinarri espezifikoetan zehaztuko da.

m)    Oinarri espezifikoetan eska tzen diren beste baldintza guztiak.

Oharrak:

- Kaleko garbitzaileak

- Baso lantaldeko peoiak

- Peoi igeltsero

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabide elektronikoa egoitza elektronikoan: http://zerbikat.sare.gipuzkoa.net/eu/fitxa/7412/edit

ANDOAINGO UDALA: Egoitza elektronikoa

Aurrez aurrekoa:

Udalaren erregistro eta herritarren arretarako Ataria bulegoan: Goikoplaza z/g bajo, 20140 Andoain.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoaren, 16.4. artikuluan xedatutako edozein tokitan ere aurkeztu ahal izango dira.

Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana