Administrazio eta finantza arloko Arduraduna
Bizkaia
Zuzendaritza Nagusiaren mende, eginkizun nagusi hauek izango ditu:
- Institutuaren aurrekontuaren plangintza, lanketa, segimendua eta kontrola egitea.
- Egindako eragiketen kontabilitatea eta diruzaintzako aurreikuspena kudeatzea.
- Erakundearen urteko kontuak eta aurrekontua betetzeari buruzko oroitidazkia egitea, aurrekontuaren eta urteko helburuen segimendua egitea, kanpoko auditoreekin elkarlanean.
- Zerga aitorpenak egitea eta aurkeztea.
- Erakundearen zerbitzu orokorren kudeaketa egokiari lotutako eginkizunak aurrera eramatea.
- Aholkularitza juridikoarekin lankidetzan, ondasunak eta zerbitzuak kontratatzea.
- FEIren ondarea administratzea eta kudeatzea, aholkularitza juridikoaren arloarekin lankidetzan.
- Finantza estrategiaren arloarekin lankidetzan, informazio sistemak antolatu eta garatzea, eta ekipoak nahiz programak mantentzea.
- Giza kapitala eta nominak kudeatzea, laneko arriskuak aurreikustea, eta aseguruak kudeatzea.
- Ondasun eta zerbitzu kontratuak kontratatzeko eta egiteko plataforma kudeatzea, aholkularitza juridikoaren arloarekin lankidetzan, eta hirugarrenekin egindako kontratuen komunikazioaren gardentasunaren segimendua egitea
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Ekonomia Zientzietako edo antzekoetako gradua.
Antzeko lanpostu batean lan esperientzia izatea, gutxienez 6 urtekoa.
Ezagutzak:
- Office paketearen erabiltzaile aurreratua izatea. Ezinbestekoa da Excel erabiltzen aditua izatea.
- Aintzat hartuko dira erakunde publikoen kontabilitateko, zergetako eta auerrekontuetako ezagutzak.
- Aintzat hartuko da finantza arloko eta informatika sistemen ezarpeneko masterra edo berariazko heziketa.
- Euskara eta ingelesa jakitea baloratuko da.