Egoitza elektronikoa

Administrazio bereziko goi mailako teknikaria

2021/10/05 - 2021/11/03
Inprimatu
Elizalde
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Oiartzungo Udala
Lehiaketa:
Administrazio bereziko goi mailako teknikaria
Lanpostua:
Goi mailako teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:

Deialdiko lanpostuari dagozkion eginkizunak, orientazio eta azalpen gisa, honako hauek dira:

Lanpostuaren zeregin orokorra: goi-mailako Kudeaketa teknikoak, azterketa eta proposamen teknikoak egitea arlo hauetan: administrazio-kontratazioa, lizitazio-prozeduren Kudeaketa, ondare-erantzukizuna eta zehapen-espedienteak. Lege-aholkularitza ematea.

Egiteko nagusiak:

Kontratazio espedienteen Kudeaketan (obrak, hornidurak, mantenimendua, zerbitzuak …) aholkuak eman eta kolaboratu, dokumentuen ereduak egin eta mantentzeko eta prozedurari buruzko aholkularitza orokorra emateko ardura hartuz, eta baldintza partikularren pleguak eratzeko garaian zerbitzuekin kolaboratuz.

Kontratazio espedienteei buruz txostenak egin, dagokion organo eskudunak onartu baino lehen.

Lizitazio prozeduren Kudeaketa (lehiaketak, enkanteak …). Iragarkiak prestatu eta berrikustea, eskaintzak jasotzea, dokumentazioa aztertzea, botereen askiespena, kontratazio mahaiak prestatzea, aktak idaztea, kontsultak atenditzea, etab.              

Kontratazio administratiboarekin zerikusia duten espedienteen Kudeaketan aholkuak ematea eta kolaboratzea, kontratuen ebazpenerako espediente zigortzaileen Kudeaketan ere bai.

Departamentuetako teknikariei jarraibideak ematea kontratazio espedienteen tramitazioari buruzko kontuetan eta haietatik beharrezkoak diren oharrak jaso kontratua behar bezala definitzeko.

Zuzentasun juridikoa zaindu eta, Udal Kontuhartzailetzarekin koordinatuta, tramitatzen diren kontratazio espedienteen eramangarritasun ekonomikoa ere bai, kontratuaren helburu diren arloek plantea ditzaketen beharrei erantzun bat emanez.

Planifikatzea eta prozedurak eta politikak ezartzea kontratazio espedienteen epeak eta baldintza juridikoak kontrolatzeko eta kontratugilearen profila mantentzeko eta kontratazio prozeduren Kudeaketa gardena bermatzearren beharrezko informazioa hedatzeko.

Kontratistekin edo hala izateko interesa dutenekin hartu-eman tekniko-juridikoa beregain hartzea.

Ondare- eta zehapen-erantzukizuneko espedienteetaz arduratzea.

Lege-aholkularitza ematea.

Oiartzungo Udalak onartuak dituen hizkuntz irizpideak betetzen direla bermatzea bere ardura izango da.

Bere talde profesionalaren barnean agintzen zaion beste edozein zeregin.

Titulazioa:

Zuzenbidean gradua edo unibertsitateko titulu baliokidea.    

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea.

Beste baldintza batzuk:

a)    Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.      

Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.   

b)    16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.

c)    Zuzenbidean gradua edo unibertsitateko titulu baliokidea.         

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.

Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.          

d)    Euskarako 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea, edo, hala badagokio, zortzigarren oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.

Nolanahi ere, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak, EAEko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak, 43.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, plaza ez bada betetzen 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatuta duten izangaiarekin, 3. hizkuntza eskakizuna aplikatuko zaio, deialdi honen bitartez plaza betetzeko ez besterako ondorioetarako. Kasu honetan, baldintza izango da 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea, edo, hala badagokio, zortzigarren oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.

e)    Dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Baldintza hori dagokion unean egiaztatu beharko da, azterketa medikuaren bitartez.

f)    Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko.  

Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta ez izatea diziplina-zehapenik edo baliokiderik, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

g)    Indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, betiere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.

Onartzea
Elektronikoa:
  • Elektronikoki, Oiartzungo Udalaren erregistro elektronikoaren bidez (www.oiartzun.eus).

 

Aurrez aurrekoa:
  • Oiartzungo Udalaren Erregistro Orokorrean (Done Eztebe plaza, 1, 20180 Oiartzun).
  • Era berean, eskabideak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako administrazio publikoen erregistroetan aurkeztu ahal izango dira, bai eta telematikoki ere Oiartzungo Udalaren erregistro elektronikoan (www.oiartzun.eus).
  • Posta-bulegoetan. Horrelakoetan, betiere aurkezpen epearen barruan, gutun-azal ireki batean aurkeztu behar zaio eskabidea postetxeko funtzionarioari, hark eguna eta zigilua jarri eta ziurtatu ahal izan dezan. Horrela bakarrik ulertuko da eskabideak postetxearen bulegoan entregatu ziren egun berberean sartu zirela Oiartzungo Udal Erregistroan. Eskabidea bera da zigilatu beharrekoa
Deialdia
Gaiak:

1.   7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (I eta II. tituluak).

  2.   7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (IV. eta V. tituluak).

  3.   7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (VI. eta VII. tituluak).

  4.   Toki Erakundeetako Antolakuntza, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Arautegia, azaroaren 28ko 2568/1986 E.D. bitartez onartua (Atariko titulua, I, II. tituluak –II. kapitulua izan ezik–, eta III. titulua).

  5.   Toki Erakundeetako Antolakuntza, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Arautegia, azaroaren 28ko 2568/86 E.D. bitartez onartua (IV, VI tituluak eta lehen xedapen gehigarria).

  6.   781/1986 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 18koa, Toki Araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duena (I., II., IV., V. eta VI. tituluak).

  7.   2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa (I eta II. tituluak).

  8.   2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa (III. titulua eta IV. tituluko I. eta II. kapituluak).

  9.   2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa (V., VI. eta VIII. tituluak eta xedapenak).

10.   39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (Atariko titulua eta I. titulua).

11.   39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (II. eta III. tituluak).

12.   39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (IV., V. eta VI. tituluak). 

13.   40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzkoa (Atariko titulua eta III. titulua).

14.   203/2021 Errege Dekretua, martxoaren 30ekoa, sektore publikoaren jardunaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onartzen duena bitarteko elektronikoen bidez.

15.   Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina (I. eta II. tituluak).

16.   Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina (III. tituluko I., II, III. eta VI. kapituluak).

17.   53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzkoa.

18.   19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa.

19.   2016/679 (EB) Erregelamendua, apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienez (I. eta II. kapituluak).

20.   2016/679 (EB) Erregelamendua, apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienez (III. eta IV. kapituluak).

21.   3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide digitalak Bermatzeari buruzkoa (I. eta II. tituluak).

22.   3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide digitalak Bermatzeari buruzkoa (III. titulua).

23.   3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide digitalak Bermatzeari buruzkoa (IV. eta V. tituluak).

24.   3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa (X. titulua eta xedapen gehigarriak).

25.   9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa (Atariko titulua).

26.   9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa (Lehen liburua).

27.   9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa (Bigarren liburua).

28.   9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa: administrazio publikoen kontratuak prestatzea eta esleitzea (Laugarren liburua eta xedapenak).

29.   Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzio-ordena: esparrua, organoak eta eskumenak.

30.   Alderdiak administrazioarekiko auzietako jurisdikzioan. Errekurtsoa jartzeko moduko egintzak eta xedapenak.

31.   Administrazioarekiko auzien prozedura: prozedura arrunta eta laburtua.

32.   Administrazioarekiko auzien prozedura: kautelazko neurriak eta epaien egikaritzea.

33.   Kode Zibila (bigarren liburua, hirugarren liburua –Atariko xedapena eta I. titulua–), laugarren liburua (I., II., IV., V. eta XVIII. tituluak).

34.   29/1994 Legea, azaroaren 24koa, Hiri Errentamenduei buruzkoa.

35.   49/1960 Legea, uztailaren 21ekoa, jabetza horizontalari buruzkoa.

36.   1885eko abuztuaren 22ko Errege Dekretua, Merkataritza Kodea argitaratzen duena (bigarren liburua, I. tituluko 1. eta 2. atalak).

37.   2/1998 Legea, otsailaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzkoa.

38.   1372/1986 Errege Dekretua, ekainaren 13koa, Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua onartzen duena (I. titulua).

39.   50/1980 Legea, urriaren 8koa, Aseguru Kontratuari buruzkoa.

40.   Oiartzungo Udalaren Euskara Erabileraren Plana.

41.   Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea (Atariko titulua eta 18 eta 26. artikuluak).

42.   3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eragingarrirako buruzkoa (14, 15, 28, 36, 39 eta 41. artikuluak).