ARLOAK / EGINKIZUNAK
Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetzak honako egiteko hauek izango ditu, eginkizun orokorrez gainera:
- Sailburuari laguntza teknikoa ematea, haren esku utzi diren egitekoetan eta ordenamendu juridikoak esleitzen dizkion egitekoetan, bai eta azken horiekin zuzeneko lotura dutenetan ere.
- Sektore publikoko politikak indartzea, enplegua sortzeko.
- Eragile sozialek enpleguaren arloko topaguneetan egiten dituzten akordioak sustatzea, eta horiek garatzen laguntzea.
- Enpleguko eta lan-bitartekaritzako politika aktiboen plangintza estrategikoa, diseinua eta gidalerroak lantzea, lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 6.1.a) artikuluan ezarritako eran (18/2020 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena).
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera, esku-hartze integraleko ekintzak ezartzea, Euskadin ?enpleguari, gainbeherari eta bazterketari dagokienez? egoerarik ahulenean dauden eremuetan.
- Enpleguaren eta gizarteratzearen eremuan jarduten duten organismo publikoen eta pribatuen jarduerak sustatzea eta koordinatzea.
- Baztertzeko arrisku larrian dauden talde eta pertsona guztiak gizarteratzearekin lotura duen ekintza oro bultzatzea.
- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Politiketako Sailburuordetzarekin lankidetzan jardutea, pertsona ororen gizarteratzea helburu duten ekimenak diseinatzen eta garatzen.
- Gizarteratzearen eremuko batzorde eta foro sektorial guztien ekimenak bultzatzea, eta Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordeari, Gizarteratzeko Sail arteko Batzordeari eta Gizarteratzeko Euskal Kontseiluari babesa eta laguntza ematea.
- Gizarteratzeko Euskal Plana bultzatzea.
- Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
Saileko Sailburuordetzak guztientzako eginkizun orokorrak
Lan eta Enplegu Saileko sailburuordeei, zuzenean eta hierarkiaz sailburuaren mende jardunez,honako eskumen hauek dagozkie, oro har:
- Sailburuordetzak zuzendaritza bakoitzarentzat dituen kudeaketa publikoko politikak definitzea.
- Jaurlaritzaren estrategiaren arabera, sailak sailburuordetzari esleitutako helburu estrategikoak garatzea.
- Eragin soziala aztertzea eta sailburuordetzaren zuzendaritzen helburuetarako behar diren aldaketak edo garapenak zehaztea.
- Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
- Sailburuordetzako eta haren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzuen eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
- Jardun-politikak eta xedapen-proiektuak prestatzea eta sailburuari proposatzea, eta, aginduta dauzkan egitekoen eremuan, hari laguntza teknikoa ematea.
- Sailburuordetzaren mende dauden zerbitzuetako proiektuak proposatzea, behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak definituz, aurrekontuen aurreproiektua prestatu ahal izateko.
- Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta organismoen funtzionamendua ikuskatu eta kontrolatzea.
- Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
- Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta bere eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.
- Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumen-eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz oso astuntzat jotzen diren falten kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumen guztiak, eta, eskumen komunak direlako, oro har sailburuordeei dagozkienak.
- Bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.