Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Energia berriztagarrien proiektuen ingurumen-ebaluazioa egiteko jarraibide teknikoak

Energia eolikoko eta fotovoltaikoko proiektuak ezartzeko ingurumen‑inpaktuaren azterketek, 2013ko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5.3.c) eta 35. artikuluetan eta VI. eranskinean ezarritako edukiez gain, honako dokumentu honetan jasotako irizpideetara egokitu beharko dute: Energia eoliko eta fotovoltaikoaren garapena eta horren bateragarritasuna EAEko natura-ondarearen kontserbazioarekin.

Azterlanek hegazti-faunaren eta kiropteroen analisi espezifikoak jaso beharko dituzte, eta urteko ziklo oso bat hartuko dute.

Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egin behar zaien planta fotovoltaikoen kasuan, hegazti-faunaren eta kiropteroen ingurumen-dokumentuak eta eragiketa aurreko azterlanak honako jarraibide hauek bete beharko dituzte: Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua behar duten planta fotovoltaikoen proiektuetarako jarraibideak

Ingurumen‑ebaluazioko prozedura guztietan, energia berriztagarrien proiektuei lotutako informazio geografikoa modu normalizatuan biltzeko eta Eusko Jaurlaritzaren sistema kartografikoarekin bat etorriz, proiektu horien datu georreferentziatuek jarraibide hauek bete beharko dituzte.

Informazioa honako datu‑egituretan aurkeztu beharko da:

Azken aldaketako data: