Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Elkarrekin erabaki, hobeki kudeatzeko. Naturagune babestuak herritarren parthartzearen bidez planifikatzeko eskuliburua

Xehetasunak

Azken urteetan, Natura 2000 sarea ezarri eta garatzeko prozesuek edo Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana berrikusteak, bereziki eta besteak beste, esperientzia osoa onak eskaini dizkigute partaidetza sozialeko prozesuri dagokienez. Prozesu horiei esker hobeto hurbildu ahal izan gara herritarrengana, eta prozesuetan parte hartu duten pertsonei gure zeregina eta betebeharra ezagutarazi. Halaber, honako xede hauek lortu dira: ardurez eta interesez hobeto jabetu, akatsetatik ikasi eta hobetzen ikastea.

Partaidetza sozialeko prozesuok ez dira sekula errazak izaten eta herritarrek, administrazioek eta gizarte erakundeek asko dugu ikasteke, partaidetza sozialeko prozesu horiek daukaten potentzial guztia lor dezaten. Azkenik, partaidetzak balio behar du erabaki hobeak hartzeko, erabaki eragingarriagoak hartzeko, gizartearen babes handiagoa dutenak, errealitatea hitzartutako norabidean aldatu eta transformatzeko.

Eskuliburu honek inguruabar oso desberdinetan eta talde oso heterogeneoekin metatutako esperientziaren zati handia jasotzen du. Eskuliburua bereziki dago zuzenduta bereziki babestutako eremuen eta orokorrean, ingurumen plangintzaren hitzartutako kudeaketa hobetzeko proposamen adostuak egiten dituztenei laguntzera.