Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 16koa, Kulturako sailburuordearena, itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2022ko dirulaguntzak emateko osatu behar den balorazio-batzordeko kideak argitaratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 123
  • Hurrenkera-zk.: 2926
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/16
  • Argitaratze-data: 2022/06/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusita Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko maiatzaren 25eko Aginduak itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2022ko ekitaldiko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri dituela, baita deialdia egin ere.

Kontuan hartuta, agindu horren 13. artikuluan xedatzen denez, balorazio-batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela.

Ondorioz, hau

Lehenengoa. Balorazio-batzordearen osaera argitaratzea. Hauek osatuko dute batzorde hori:

Batzordeburua:

Mikel Aizpuru Murua, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Batzordekideak:

Abdona Gil Abad, Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren arduraduna.

Armando Llamosas Rubio, Kultura Ondarearen zuzendaritzako teknikaria.

Eta itsas kultur-ondarearen ikerketaren arloan entzute handia duten bi pertsona:

José Manuel Matés Luque.

Juan Antonio Apraiz Zallo.

Bigarrena. Balorazio-batzordeko idazkaria izendatzea, hitzarekin baina botorik gabe, Garazi Gomez Alegria, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek honen berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 16a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.