Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 31koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez ordeztu eta argitaratzen baita segurtasun industrialari buruzko ekainaren 30eko 81/2020 Dekretuan aipatutako instalazio termikoak martxan jartzeko eta aldatzeko erantzukizunpeko adierazpenaren eredua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 48
  • Hurrenkera-zk.: 1110
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/01/31
  • Argitaratze-data: 2022/03/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Uztailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (137. zenbakia) argitaratu zen 81/2020 Dekretua, ekainaren 30ekoa, segurtasun industrialari buruzkoa. Xedapen horren 5. artikuluaren bigarren apartatuan aurreikusten denez, Zuzendaritza eskudunak argitaratuko ditu 8. eta 9. artikuluetan, hurrenez hurren, aurreikusitako erantzukizunpeko adierazpenen eta komunikazioen ereduak.

Eredu horien edukia eta egitura, aipatutako 5., 8. eta 9. artikuluetan ez ezik, 81/2020 Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarrian ere arautzen dira, eta, ondorio horietarako, honako hau aurreikusten da lehenengo apartatuan:

Gaiaren arabera eskumena duen Zuzendaritzako titularraren ebazpen bidez onartutako erantzukizunpeko adierazpenen eta komunikazioen ereduek eduki eta egitura bat aurkeztu beharko dute, eta, horren bidez, gutxienez, honako hauei buruzko datuak jaso beharko dira: instalazioaren titularrari eta jarduerari buruzkoak, agente laguntzaile jarduleari buruzkoak, ordezkaritza-ahalmena gauzatzeari buruzkoak, erantzukizunpeko adierazpenean edo jakinarazpenean aipatzen den instalazioaren edo jardueraren alderdi teknikoei buruzkoak, eta gainerako erregelamendu-aurreikuspenei buruzkoak.

Zazpigarren Xedapen Gehigarriak berak 3. apartatuan agintzen duenarekin bat etorrita, agindu horien arabera egindako eta onartutako ereduak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Eraikinen instalazio termikoak abian jartzeari eta aldatzeari buruzko ereduaren egokitzapen batzuk egin dira. Eredu hori Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2020ko azaroaren 6ko Ebazpenean argitaratu zen, zeinaren bidez segurtasun industrialari buruzko ekainaren 30eko 81/2020 Dekretuan aipatutako erantzukizunpeko adierazpenen eta komunikazioen ereduak onartu eta argitaratzen baitira. Eredu horiek, aurreko paragrafoan azaldutakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrela, aipatutako aurreikuspenetan ezarritakoaren esparruan, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 13.1 artikuluak organo honi esleitzen dizkion eskumenak erabiliz, segurtasun industrialari buruzko ekainaren 30eko 81/2020 Dekretuaren 5.2 artikuluari dagokionez, hau

Lehenengoa. Ebazpen honen eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpenaren eredua onartzea, eta horien aurka doan beste edozein eredu indarrik gabe uztea. Ebazpen honen bidez onartutako ereduak I.1 eranskina ordezten du aldatutako ebazpenean.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hirugarrena. Ebazpen honen bidez onartutako erantzukizunpeko adierazpenaren eredua Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratzeko agintzea.

Laugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 31.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URKIAGA URKIZA.

(Ikus .PDF)