Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 31koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Urretxu eta Antzuolako udal-mugarteetan (Gipuzkoa) dagoen Trekutz Parke Eolikorako administrazio-baimena eskatzeko eskumen-prozedura.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 25
  • Hurrenkera-zk.: 614
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/01/31
  • Argitaratze-data: 2022/02/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonom韆; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ogasun; Ingurumena; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Espediente-zk.: 20-GEY-2021-00017.

  1. 2021eko urriaren 26an, Cilda Energy, S.L.U. enpresak aldez aurreko administrazio-baimena eskatu zuen Urretxu eta Antzuolako udal-mugarteetan (Gipuzkoa) dagoen Trekutz Parke Eolikorako proiekturako.

  2. Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak 4. artikuluan ezartzen dituen ondorioetarako, eskaera hori jendaurrean jarri zen, egon zitekeen lehiarako eskaera baten ondorioetarako. Iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2021eko azaroaren 30ean.

  3. Arauz ezarritako epean ez da aurkeztu lehiarako baimen gehigarririk.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan, energia elektrikoa ekoizteko parke eolikoak eraikitzeko aurretiazko administrazio-baimena eskatu behar da, eta honako dekretu hauek ezartzen dute hori: Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak, 21. artikuluan; abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak (energia elektrikoko instalazioak garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta horiek baimentzeko prozedurak arautzen dituenak) 115. artikuluan, eta maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duenak).

  2. Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariak, 115/2002 Dekretu horrek ematen dizkion eskumenak baliatuz, honako hau:

Lehenengoa. Aukeratzea Cilda Energy, S.L.U. enpresak aurkeztu duen aurreproiektua Urretxu eta Antzuolako udal-mugarteetan (Gipuzkoa) dagoen Trekutz Parke Eolikorako, aurkeztu den bakarra izan delako.

Bigarrena. Cilda Energy, S.L.U. enpresak 115/2002 Dekretuak 7. artikuluan ezartzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du sei hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, aldez aurretiko administrazio-baimena izapidetzeko.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; beraz, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industriako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, horrela ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 31.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik