Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, Joko eta Ikuskizun zuzendariarena, azaroaren 11ko 183/2008 Dekretuan ezarritako aseguru-ziurtagirien gutxieneko edukia eta eredu normalizatuak onartzen dituena. Aipatutako dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko zezen-ikuskizunei buruzko Araudia onesten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 1164
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/01/20
  • Argitaratze-data: 2009/03/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Zezen-ikuskizunei buruzko Araudia onesten duen azaroaren 11ko 183/2008 Dekretuko 98. artikuluak EAEn egiten diren zezen-ikuskizunetan aplikatzekoa den aseguru-erregimena ezartzen du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Zezen-ikuskizunei buruzko Araudia onesten duen azaroaren 11ko 183/2008 Dekretuko 99. artikuluak ezartzen duenez, nahitaezko aseguruak kontratatu direla egiaztatzen duen ziurtagiriaren gutxieneko edukia eta formatua Joko eta Ikuskizun zuzendariaren ebazpenaren bidez ezarriko dira, eta ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Antolatzaileei nahiz administrazio-organo eskudunei zezen-ikuskizunen izapidetze administratiboa errazte aldera, egoki da asegurua egiaztatzeko ziurtagiri-eredu aplikagarriak eta horien gutxieneko edukia onartzea.

Azaldutakoaren ondorioz,

Aseguru-etxearen edo -artekaritzaren izena eta horren ordez jarduten duen pertsonarena.

Aseguru-polizaren zenbakia.

Erantzukizun zibilaren estaldurari buruzko berariazko aipamena.

Kasuan kasuko ikuskizun edo jolas-jardueraren identifikazioa.

Jolas-jarduera edo ikuskizuna non egingo den (udalerria eta lurralde historikoa).

Eguna eta ordua.

Ikuskizuna edo jolas-jarduera antolatzen duen entitatearen izena.

Ikuskizuna edo jolas-jarduera egingo den lokalaren izena, halakorik bada.

Ikuskizuna edo jolas-jarduera aseguratuta dagoela zehatz aipatuko da.

Aseguratu beharrekoa lokala bada, berori aseguratzeari buruzko berariazko aipamena.

Aseguratutako kapitalaren zenbatekoa.

Jolas-jarduerak eta ikuskizun publikoak burutzeko eska daitezkeen erantzukizun zibileko aseguruak arautzen dituen abenduaren 22ko 389/1998 Dekretuaren artikuluei buruzko erreferentzia, aseguruaren edo aseguruen minimo salbuetsiari eta estaldura-esparruari dagokienez.

Poliza 183/2008 Dekretuko zein artikulutan eta zein ataletan oinarritzen den berariaz aipatzea.

Titularrak edo legezko ordezkariak sinatuta, ziurtagiria noiz egin den.

Lehenengoa. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Herrizaingo sailburuordeari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 20a.

Joko eta Ikuskizun zuzendaria,

AITOR URIARTE UNZALU.

jaun-andreak,

aseguru-etxearen edo aseguru-artekaritzaren den aldetik,

HONAKO HAU ZIURTATZEN DU: Zezen-ikuskizun tradizionalak egitearen ondorioz sortu daitezkeen arriskuak estaltzeko, ERANTZUKIZUN ZIBILEKO ASEGURUAREN poliza hitzartu da.

Poliza-zenbakia

Aseguru-etxea

Ikuskizunaren egunak eta orduak

Udalerria:

Kalea edo zezen-plaza:

Lurralde historikoa:

Polizaren titularra:

Poliza noiz arte izango den baliozkoa: .........................ko ren arte.

Polizak, bestalde, bete egiten du zezen-ikuskizunei buruzko Araudiaren 98.4 artikuluan ezarritakoa (azaroaren 11ko 183/2008 Dekretuaren bidez onetsi da araudi hori). Polizaren kapitala hau da: euro.

Horrela jasota gera dadin eta beharrezko ondorioak izan ditzan ziurtatzen dut hori guztia, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak hala eskatuta.

  • ko ren a

    SINADURA ETA ZIGILUA

    (*)Zezen-ikuskizunei buruzko Araudiaren 98.4 artikulua, azaroaren 11ko 183/2008 Dekretuaren bidez onetsitakoa:

    Edozein toreo-ikuskizun tradizional edo bestelako zezen-ikuskizunetarako baimena lortzeko aurretiazko betebeharra izango da, ikuskizunaren enpresa-antolatzaileak erantzukizun zibileko asegurua kontratatzea, ospakizunetik eratorritako gastuak ordain ditzan, gutxienez 200.000 euroko kapitalarengatik.

    Abenduaren 22ko 389/1998 Dekretua. Lehenengo xedapen gehigarria eta 2. eta 3. artikuluetako 6. atala: aseguruek ondoren zehazten den minimo salbuetsia eduki ahal izango dute: eskatu daitekeen gutxienezko zenbatekoaren 1000ko 1era arteko minimoa, baina salbuetsitako minimoa ezin daiteke sekula izan 901,52 eurotik gorakoa.

    ZEZEN-IKUSKIZUN OROKORRAK EGITEKO ASEGURUA KONTRATATU DELA EGIAZTATZEKO ZIURTAGIRIAREN EREDU NORMALIZATUA(*)

    jaun-andreak,

    aseguru-etxearen edo aseguru-artekaritzaren den aldetik,

    HONAKO HAU ZIURTATZEN DU: zezen-ikuskizun orokorrak egitearen ondorioz sortu daitezkeen arriskuak estaltzeko, ERANTZUKIZUN ZIBILEKO ASEGURU-POLIZA hitzartu da.

    Poliza-zenbakia

    Aseguru-etxea

    Ikuskizunaren egunak eta orduak

    Udalerria

    Kalea edo zezen-plaza:

    Lurralde historikoa:

    Polizaren titularra:

    Poliza noiz arte izango den baliozkoa: .........................ko ren arte.

    Polizak, bestalde, bete egiten du zezen-ikuskizunei buruzko Araudiaren 98.3 artikuluan ezarritakoa (azaroaren 11ko 183/2008 Dekretuaren bidez onetsi da araudi hori); lokalaren baimendutako gehienezko edukieraren arabera ordaindu beharreko polizaren kapitala hau da: ..................... euro.

    Horrela jasota gera dadin eta beharrezko ondorioak izan ditzan ziurtatzen dut hori guztia, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak hala eskatuta.

  • ko ren a

    SINADURA ETA ZIGILUA

    (*)Zezen-ikuskizunei buruzko Araudiaren 98. artikulua, azaroaren 11ko 183/2008 Dekretuaren bidez onetsitakoa:

    1. Zezen-plaza finkoak.

      Gehienez 1.500 laguneko baimendutako edukiera, 350.000 euro.

      501-5.000 laguneko baimendutako edukiera, 600.000 euro.

      001-10.000 laguneko baimendutako edukiera, 900.000 euro.

      001 lagunetik gorako baimendutako edukiera, 1.200.000 euro.

    2. Zezen-plaza ez finkoak edo behin-behinekoak eta zezen-plaza mugikorrak.

      Gehienez 1.500 laguneko baimendutako edukiera, 350.000 euro.

      500 lagunetik gorako baimendutako edukiera, 600.000 euro.

      1. Ikuskizuna beste instalazio eta establezimendu publiko finko batzuetan edo behin-behinekoetan egiten bada, aurreko atalean jaso gabekoak, bide publikoa barne: 350.000 euro.

      2. Edozein toreo-ikuskizun orokorretarako baimena lortzeko, aurretiazko betebeharra izango da, ikuskizunaren enpresa-antolatzaileak erantzukizun zibileko asegurua kontratatzea, ospakizunetik eratorritako arriskuak estaliko dituena, aurreko ataletan ezarritako gutxieneko kapital berdinetan.

        Abenduaren 22ko 389/1998 Dekretua. Lehenengo xedapen gehigarria eta 2. eta 3. artikuluetako 6. atala: aseguruek ondoren zehazten den minimo salbuetsia eduki ahal izango dute: eskatu daitekeen gutxienezko zenbatekoaren 1000ko 1era arteko minimoa, baina salbuetsitako minimoa ezin daiteke sekula izan 901,52 eurotik gorakoa.

        ZEZEN-PLAZETARAKO ETA ZEZEN-IKUSKIZUNAK EGITEKO BESTELAKO LOKALETARAKO ASEGURUA KONTRATATU DELA EGIAZTATZEKO ZIURTAGIRIAREN EREDU NORMALIZATUA

        jaun-andreak,

        aseguru-etxearen edo aseguru-artekaritzaren den aldetik,

        HONAKO HAU ZIURTATZEN DU: zezen-plaza finkoaren/ez finkoaren /eramangarriaren (ezabatu horietatik beharrezkoa ez dena) baldintza objektiboak direla-eta, edo aurrekoetan zerbitzuan diren langileen jarduera dela-eta, bertaratzen direnei sortzen zaizkien kalteei aurre egiteko hitzartutako ERANTZUKIZUN ZIBILEKO ASEGURUA baliozkoa da egun honetara arte: .................................., ........................................ ko .......................................... ren .....................a

        Poliza-zenbakia

        Aseguru-etxea

        Udalerria:

        Lurralde historikoa:

        Polizaren titularra:

        Polizak, bestalde, bete egiten du zezen-ikuskizunei buruzko Araudiaren 98. artikuluan ezarritakoa (azaroaren 11ko 183/2008 Dekretuaren bidez onetsi da araudi hori); lokalaren baimendutako gehienezko edukieraren arabera ordaindu beharreko polizaren kapitala hau da: ..................... euro.

        Horrela jasota gera dadin eta beharrezko ondorioak izan ditzan ziurtatzen dut hori guztia, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak hala eskatuta.

  • ko ren a

    SINADURA ETA ZIGILUA

    (*)Zezen-ikuskizunei buruzko Araudiaren 98. artikulua, azaroaren 11ko 183/2008 Dekretuaren bidez onetsitakoa:

    1. Zezen-plaza finkoak.

      Gehienez 1.500 laguneko baimendutako edukiera, 350.000 euro.

      501-5.000 laguneko baimendutako edukiera, 600.000 euro.

      001-10.000 laguneko baimendutako edukiera, 900.000 euro.

      001 lagunetik gorako baimendutako edukiera, 1.200.000 euro.

    2. Zezen-plaza ez finkoak edo behin-behinekoak eta zezen-plaza mugikorrak.

      Gehienez 1.500 laguneko baimendutako edukiera, 350.000 euro.

      500 lagunetik gorako baimendutako edukiera, 600.000 euro.

      1. Ikuskizuna beste instalazio eta establezimendu publiko finko batzuetan edo behin-behinekoetan egiten bada, aurreko atalean jaso gabekoak, bide publikoa barne: 350.000 euro. 350.000 euro.

        Abenduaren 22ko 389/1998 Dekretua. Lehenengo xedapen gehigarria eta 2. eta 3. artikuluetako 6. atala: aseguruek ondoren zehazten den minimo salbuetsia eduki ahal izango dute: eskatu daitekeen gutxienezko zenbatekoaren 1000ko 1era arteko minimoa, baina salbuetsitako minimoa ezin daiteke sekula izan 901,52 eurotik gorakoa.

        ZEZEN-IKUSKIZUNAK EGITEKO ISTRIPUEN ASEGURUA KONTRATATU DELA EGIAZTATZEKO ZIURTAGIRIAREN EREDU NORMALIZATUA

        jaun-andreak,

        aseguru-etxearen edo aseguru-artekaritzaren den aldetik,

        HONAKO HAU ZIURTATZEN DU: k (idatzi ikuskizunaren enpresa antolatzailearen izena) parte-hartzaile*, zuzendari eta bolondres-laguntzaileentzako estaldura duen ISTRIPUEN ASEGURU-POLIZA kontratatu du, honako zenbateko hau ordainduta euro (gutxieneko zenbatekoa, 100.000 euro), hala ezartzen baitu zezen-ikuskizunei buruzko Aradiaren 98.5 artikuluak (azaroaren 11ko 183/2008 Dekretuaren bidez onetsi da araudi hori). Hona hemen polizaren ezaugarriak:

        • Aseguru-polizaren zenbakia

        • Zezen-ikuskizun mota:

        • Ikuskizuna egingo den tokia, eguna eta ordua:

          SINADURA ETA ZIGILUA

        • Aseguruek ondoren zehazten den minimo salbuetsia eduki ahal izango dute: eskatu daitekeen gutxienezko zenbatekoaren 1000ko 1era arteko minimoa, baina salbuetsitako minimoa ezin daiteke sekula izan 901,52 eurotik gorakoa. Hala ezarrita dago abenduaren 22ko 389/1998 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian eta 2. eta 3. artikuluetako 6. atalean.

        • Ikuskizuneko zuzendariaz eta bolondres-laguntzaileez gain, ikuskizunean era aktiboan aritzen direnak ere parte-hartzaileak izango dira.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.