Egoitza elektronikoa

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2007ko abenduaren 14koa, Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko jarduerak egiteko, entitateei 2006ko ekitaldirako emandako diru-laguntzak aldatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 5
  • Hurrenkera-zk.: 138
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2007/12/14
  • Argitaratze-data: 2008/01/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Abenduaren 17ko 298/2002 Dekretuak bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko jarduerak egiteko diru-laguntzak emateko prozedura eta irizpideak arautzen ditu (2002ko abenduaren 30eko EHAA).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2006ko martxoaren 28ko Aginduak, bestalde, aipatutako dekretuak jasotzen dituen diruz lagundutako jarduerei buruzko proiektuak aurkezteko epeak eta baldintzak argitaratu zituen 2006ko ekitaldirako (2006ko apirilaren 25eko EHAA).

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2006ko azaroaren 13ko Ebazpenaren bidez (2006ko azaroaren 30eko EHAA), bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko jarduerak egiteko, entitateei 1.983.910,81 euro emateko erabakia hartu zen. Erakunde onuradunak zeintzuk ziren eta erakunde bakoitzari zegokion diru-kopurua zehaztu ziren ebazpen horren I. eranskinean.

Halaber, aipatutako abenduaren 17ko 298/2002 Dekretuaren 17. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehen ordainketa, emandako diru-laguntza osoaren % 70, diru-laguntza onartu ondoren egingo da; eta bigarren ordainketa, diru-laguntzaren % 30, 2006ko azaroaren 13ko Ebazpenean jasotako jarduerak amaitzen direnean eta azken txostena aurkeztutakoan. Azken txosten horrek gauzatutako proiektuaren deskribapena eta jarduerak benetan egin direla frogatzen duten agiriak jaso behar ditu.

"Erandio Elizateko Udalak" eta "Donostiako Sustapena, S.A.", "Iraurgi Lantzen, S.A." eta "Asociación Hartu-emanak" entitateek aurkeztutako azken txostenak eta egindako gastuen justifikazioak aztertu ondoren, ikusi da ez dutela justifikatu 2006ko azaroaren 13ko Ebazpenaren bidez emandako diru-laguntzaren % 100.Ondorioz,

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 14a.

Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea,

IÑAKI MUJIKA AIZPURUA.

DIRU-LAGUNTZA (2007ko abenduaren 14ko Ebazpena)

(2006ko azaroaren 13ko Ebazpena)

ENTIDAD SUBVENCIÓN INICIAL SUBVENCIÓN FINAL MINORACIÓN

(Resolución de 13 de noviembre de 2006) (Resolución de 14 de diciembre de 2007)

Donostiako Sustapena, S.A. 62.000,00 58.958,00 3.042,00

Sociedad Fomento de San Sebastián, S.A.

Iraurgi Lantzen, S.A. 35.000,00 33.231,00 1.769,00

Iraurgi Lantzen, S.A.

Asociación Hartu-emanak 3.915,00 0,00 3.915,00

Asociación Hartu-emanak

Erandio Elizateko Udala 52.500,00 49.140,00 3.360,00

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Erandio

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.