Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko uztailaren 24koa, Segurtasuneko sailburuarena, Autobabes-Planak egiteko gaitutako pertsonal teknikarien akreditazioa nola lortu eta berriztu arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 158
  • Hurrenkera-zk.: 3621
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/07/24
  • Argitaratze-data: 2025/08/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuaren bidez zeina otsailaren 12ko 21/2019 Dekretuak aldatu baitzuen zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dira, larrialdiei aurre egiteko. Dekretu horretan zehazten da nolako jardueretan behar diren autobabes-planak eta zer baldintza bete behar diren plan horiek egiteko. Baldintza horien artean, hau dago: dena delako jarduerak dituen arriskuei aurre egiteko, autobabesarekin zerikusia duten alderdiei buruzko irizpena emateko gaitua dagoen teknikari batek idatzita eta sinatuta egon behar du planak.

Aurreikuspen hori betetzeko, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak agindu bat eman zuen 2024ko maiatzaren 16an. Agindu hartan, mekanismo bat arautu zen aldez aurretik akreditatu ahal izateko autobabes-planak egingo dituzten teknikariak.

Lortutako esperientzia oinarri hartuta, ohartarazi da akreditazioa eskuratzeko eta berrikuntza lortzeko prozedura berrikusi behar dela tramitazioa errazteko eta gaitasun egokia duten teknikariak izateko. Izan ere, autobabes-planak baliagarri eta fidagarriak izatea erabakigarria da arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko jarduketetan, bai eta pertsonen bizitza eta osotasun fisikoa babestu beharra dagoen larrialdiko eta babes zibileko egoeren hasierako jarduketetan ere. Hori dela eta, ezinbestekoa da halako planak egiten dituztenek gaikuntza eta trebakuntza profesional egokia izatea.

Berrikuspen horretan, besteak beste, ezartzen da Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzako titularrak deialdia egingo duela egiaztapen- eta berritze-azterketa egiteko; deialdia ebazteko epea sei hilabetera luzatuko dela, eta ezarriko dela teknikari gaituaren akreditazioa galtzeko arriskua egongo dela baldin eta berritze-azterketa gainditzen ez bada, eta akreditazio hori ezin izango dela berriz eskatu urtebeteko aldi batean. Akreditatzeko eta berritzeko prozedura bizkortze aldera, ezabatu egin dira 2024ko maiatzaren 16ko Aginduan Ebaluazio Batzordeari buruz jasotako aurreikuspenak.

Bestalde, eskatzaileen eskaera erraztu nahi da, xehetasunez bereizita zein diren prozedurak: akreditazioa, berritzea, azterketa eta etengabeko prestakuntza.

Hori guztia kontuan izanik,

Agindu honen xedea da: finkatzea nola akreditatu eta berritu otsailaren azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuaren arabera landu beharreko autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariak (277/2010 Dekretuaren bidez, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dira larrialdiei aurre egiteko; dekretu hori, berriz, 21/2019 Dekretuak aldatu zuen).

  1. Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikari akreditazioa bi modutan lortu daiteke: zuzenean, berariazko titulazioa lortu dela egiaztatuz, edota agindu honen 7. artikuluan aipatzen den azterketa gaindituz.

  2. Honako hauek lortu ahal izango dute zuzeneko akreditazioa, azterketa egin beharrik gabe:

    1. Autobabes-planak edo babes zibileko planak egiteko berariazko gaitasuna edo kualifikazioa ematen duen unibertsitateko titulazio ofiziala dutenek.

      a) apartatuan jasotzen ez den unibertsitate-titulazio ofiziala duten pertsonek; betiere, titulazio horretaz gain, goi-mailako prestakuntza-ikastaro bat ere gainditzen badute, autobabeserako planak egiteko diseinatua Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen zuzendaritzaren aginduei jarraituz. Ikastaro hori Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian bertan egin ahal izango da, edo hark onartutako erakunde edo entitateetan.

    1. Larrialdien Koordinazioko eta Babes Zibileko goi-mailako titulazioa (Goi Mailako Lanbide Heziketa) duten pertsonek.

      a) apartatuan jasotzen ez den unibertsitate-titulazio ofiziala duten pertsonek; betiere, titulazio horretaz gain, Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikari-titulu bat badute (Prebentzio Zerbitzuen Araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera).

  3. Honako hauek ere lortu ahal izango dute akreditazioa, baldin aldez aurretik horretarako aurreikusitako azterketa bat gainditzen badute agindu honetako 7. artikuluan ezarritakoari jarraituz:

    1. Agindu honen eranskinean jasotako unibertsitate-titulu ofiziala duten pertsonek.

    2. Larrialdien eta Babes Zibilaren arloko unibertsitate-titulu propioak lortu dituzten pertsonek.

  1. Inork interesik badu autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariaren akreditazioa lortzeko edo berritzeko, eskaera bat aurkeztu beharko du babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen Zuzendaritzan, Administrazio Publikoko Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen legerian aurreikusten diren moduetako edozeinetan.

    Akreditazioa berritzeko, eskaera bat aurkeztu beharko da indarraldia amaitu baino hilabete lehenago.

  2. Eskaerarekin batera, interesdunak bere gaitasun teknikoa justifikatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko ditu, eta, edozein kasutan, akreditazioa eskuratzeko beharrezkoa den titulazioa duela egiaztatu beharko du. Akreditazioa emateko behar den informazioa edo dokumentazioa egiazkoa izan ezean, eskaera baliogabea izango da ondorio guztietarako.

  3. Akreditatzeko eta berritzeko eskaerak tramitatzeko, prozedura elektroniko bat prestatuko da Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoan.

  1. Eskaera jaso ondoren, egiaztatuko da ea eskatzaileak betetzen dituen agindu honetan aurreikusitako baldintzak autobabes-planak egiteko teknikari gaitu akreditazioa lortzeko edo berritzeko.

  2. Eskaerak ez baditu betetzen legez ezarritako baldintzak, eskatzaileari hamar eguneko epea emango zaio akatsa zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko; gainera, jakinaraziko zaio ezen, hori egin ezean, ulertuko dela eskaerari uko egin diola, Larrialdien eta babes zibilaren arloko Zuzendaritzako titularrak ebazpena eman eta gero.

  3. Era berean, eskatzaileari eskatu ahal izango zaio eskaeraren terminoak borondatez aldatzeko edo hobetzeko, edo dokumentazio gehiago aurkezteko; horretarako ere, hamar egun balioduneko epea emango zaio.

  1. Babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen zuzendariari dagokio aurkeztutako eskaerei buruzko ebazpena ematea.

  2. Eskaerak ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da, eskaera eta dagokion dokumentazioa aurkeztu diren egunetik aurrera. Interesdunari eskatu bazaio dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, epe hori bertan behera geratuko da, errekerimenduaren jakinarazpena egiten denetik harik eta hartzaileak bete beharrekoa bete arte edo, hala dagokio, horretarako emandako epea agortu arte.

  3. Ebazteko muga-eguna igarota ebazpena espresuki eman eta jakinarazi ezean, eskaera onartutzat joko da, administrazio-isiltasuna dela eta.

  1. Agindu honen xede den akreditazioak bost urteko baliozkotasuna izango du jaulkipen-datatik aurrera. Behin epe hori igarota, iraungi egingo da.

  2. Egiaztapena berritzeko, horretarako aurreikusitako azterketa bat gainditu beharko da, agindu honen 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  3. Berritze-eskaera ezarritako epean aurkeztu ezean, pertsonek galdu egingo dute autobabes-planak egiteko gaitutako teknikari akreditazioa, eta ezingo dute berriz eskatu urtebeteko epean.

  1. Babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen zuzendaritzak azterketa-deialdiak argitaratuko ditu honako hauek egiteko:

    1. Agindu honen 2.3 artikuluan jasota dauden eskakizunak betetzen dituzten autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariak akreditatzeko.

    2. Autobabes-planak egiteko gaituta dauden teknikari akreditazioak berritzeko.

Babes zibilaren eta larrialdien arloko zuzendaritza eskudunaren titularrak honako kasu hauetan, interesdunari entzun ondoren, ebatziko du baliorik gabe uzten duela autobabes-planak egiteko akreditazioa gaitutako teknikari akreditatu gisa emateko ebazpena:

  1. Egiaztatzen denean galdu egin direla akreditazioa lortzeko edo berritzeko ebazpena eragin zuten baldintzak.

  2. Interesdunak lortzen ez duenean 9. artikuluan aipatzen den etengabeko prestakuntza.

  3. Akreditazioa berritzeko eskaera ez denean eskatzen epe barruan duenean.

  4. Akreditazioa indarrean egon arren, titularrak berritzea eskatzen duenean baina ez duenean gainditzen azterketa.

  1. Autobabes-planak egiteko akreditazioa duten teknikarien ezagutzak eguneratzeko, babes zibilaren eta larrialdien arloan eskumena duen zuzendaritzak etengabeko prestakuntzako ikastaroak antolatuko ditu. Ikastaro horiek online edo aurrez aurrekoak izan ahal izango dira.

  2. Babes zibilaren eta larrialdien arloan eskumena duen zuzendaritzak zehaztuko du zer prestakuntza eduki beharko den akreditazioa mantentzeko eta akreditazioak balioa ez galtzeko.

Agindu honen eranskinaren edukia aldatu ahal izango da babes zibilaren eta larrialdien arloan eskumena duen Zuzendaritzako titularraren ebazpen bidez. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Gaur egun indarrean dauden akreditazioak egokitu egin beharko dira agindu honetan aurreikusitakoari.

Agindu hau indarrean jartzen denean izapidetzen ari diren espedienteak ebazteko, kontuan izango da zer xedatzen den agindu honetan.

Indargabetuta geratzen da lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2024ko maiatzaren 16ko Agindua, autobabes-planak egiteko gaitutako teknikari akreditazioa lortzea eta berritzea arautzen duena.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 24a.

Segurtasuneko sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Agindu honen 7. artikuluan aipatzen diren Autobabeserako Planak egiteko gaitutako teknikari akreditazioa lortzeko azterketara sartzeko titulazio ofizialak honako azterketa-eremu hauetan sartzen dira:

051101 Biologia.

051201 Biokimika.

051901 Biomedikuntza.

052101 Ingurumen-zientziak.

053101 Kimika.

053203 Geologia.

053301 Fisika.

071101 Industria Kimikaren Ingeniaritza.

071201 Ingurumen-ingeniaritza.

071302 Ingeniaritza Elektrikoa.

071401 Konputagailuen Ingeniaritza.

071402 Soinuaren eta Irudiaren Ingeniaritza.

071403 Telekomunikazio-ingeniaritza.

071404 Industria Elektronika eta Automatikaren Ingeniaritza.

071405 Ingeniaritza Elektronikoa.

071502 Industria-teknologietako Ingeniaritza.

071503 Ingeniaritza Mekanikoa.

071603 Ontzigintzako eta Ozeanoko Ingeniaritza.

072101 Elikagaien Zientzia eta Teknologia.

072103 Elikagaietako Ingeniaritza.

072301 Ehun-ingeniaritza.

072401 Meatze eta Energia Ingeniaritza.

073101 Arkitektura.

073102 Ingeniaritza Geomatikoa, Topografia eta Kartografia.

073202 Ingeniaritza Zibila.

081102 Nekazaritzako eta Nekazaritzako Elikagaietako Ingeniaritza.

081103 Nekazaritzako, Nekazaritza eta Abeltzaintzako eta Landa-inguruneko Ingeniaritza.

081201 Baratzezaintza eta Lorezaintzako Ingeniaritza.

082101 Baso- eta Mendi- Ingeniaritza.

084101 Albaitaritza.

091201 Medikuntza.

091301 Erizaintza.

091601 Farmazia.

092301 Gizarte-lana.

104101 Nautika eta Itsas-garraioa.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.