Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko urriaren 2koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, indargabetuta uzten duena Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2010eko otsailaren 17ko Agindua, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babesteko toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei diru-laguntzak emateko programa arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 197
  • Hurrenkera-zk.: 4980
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/10/02
  • Argitaratze-data: 2018/10/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2010eko otsailaren 17ko Aginduaren bidez, toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei diru-laguntzak emateko programa arautu zen, haien bidez kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babesteko. Harrezkero, urtero egin izan da laguntza horien deialdia, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpenen bidez eta aipatutako aginduak ezarritakoari jarraituz.

Agindu hori indarrean jarri zen egunetik izan diren aldaketek arau-aldaketek nahiz gizartean eta ekonomian izandako aldaketek ondorio hau ekarri dute: dagoeneko ez dira betetzen agindua onartzea eragin zuten baldintzak. Hori dela-eta, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak aldatu egin nahi ditu kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babesteko asmoz toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei diru-laguntzak emateko deialdien oinarriak.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren egitura eta antolaketari buruzko uztailaren 12ko 159/2011 Dekretuak xedapen gehigarrian adierazten du 2011ko irailaren 1ean hasiko zela Kontsumobideren jarduera. Erakunde autonomo gisa jarduten hasita zegoela, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 51.2 artikuluak ezarri zuen Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomoetako zuzendariek eskumena dutela arauak onartu eta bakoitzak bere esparruko laguntzak eta diru-laguntzak emateko.

Erregulazio berria Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen baten bidez eman beharra dagoenez, ebazpen hori onartzeko, beharrezkoa da aurrena Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2010eko otsailaren 17ko Agindua indargabetzea. Hori dela-eta, honako hau

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babesteko helburuz toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei diru-laguntzak emateko programa arautzen duen Osasun eta Kontsumoko sailburuaren otsailaren 17ko Aginduaren babesean izapidetu diren laguntza-espediente administratiboak agindu horren mende egongo dira, behin betiko artxibatzen diren arte.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 2a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.