Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko otsailaren 17koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena. Honen bitartez, toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei diru-laguntzak emateko programa arautzen da, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babesteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 37
  • Hurrenkera-zk.: 950
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/02/17
  • Argitaratze-data: 2010/02/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 30eko Aginduak (2005eko apirilaren 25eko EHAA, 77. zenbakia) toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei diru-laguntzak emateko programaren nondik norako nagusia garatu zuen, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babesteko.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2007ko maiatzaren 29ko Aginduak, 2005eko martxoaren 30eko Agindua aldatu zuen, eta 2008ko abenduaren 9ko Aginduaren bidez 2005eko martxoaren 30eko Aginduaren bigarren aldaketa egin da.

Programa aplikatu den aldian jasotako esperientziak erakutsitakoari jarraituz, komenigarria da laguntza-programa hori bateratu eta berritzea. Horretarako, beste agindu bat emango da, eta horri esker, diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak mantendu eta eskabideak baloratzeko irizpideak eta eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak aldatu egingo dira.

Hori dela eta, honakoa

Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteko jarduerak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei emango zaizkien diru-laguntzak arautzea da agindu honen xedea. Diru-laguntzak bi modutan emateko aukera dago: diru-laguntzak banan banan ematea toki-erakundeei, edo bestela, zerbitzua partekatzen duten hainbat toki-erakunderen ordezkaritzei ematea.

Xedapen honetan araututako laguntzak emateko diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetan ezarritakoak izango dira.

Ekitaldi bakoitzeko laguntzak emateko deialdian finkatutako guztizko kopurua aldatu ere egin liteke, betiere, diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik; aldatzekotan, eskatutako laguntzak guztira zenbatekoak diren ikusi behar da, eta, baldin eta Osasun eta Kontsumo Sailak beste programa batzuk burututakoan aurrekontuko diru-kopururik ahitu gabe geratzen bada, aurrekontuetan erabilgarri dagoen diruari ere begiratu behar zaio. Kontsumo Saileko titularraren ebazpen bidez jakitera emando da inguruabar horri.

Lehiaketaren prozedura erabiliz ebatziko dira diruz lagundu daitezkeen kontzeptu guztietarako agindu honetan ezarritako laguntzak 4. artikuluan ezartzen dira kontzeptu horiek.

Honako hauek izan daitezke agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun: Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egon, eta gutxienez egunean lau orduz eta astean hogei orduz, kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulego (KIUB) bat duten toki-erakundeak eta haiek sustatutako erakundeak erakundeak bakarka, nahiz zerbitzua partekatzen duten hainbat toki-erakunderen ordezkari gisa hartuta.

Orobat, KIUB bat ez duten toki-erakundeak eta haiek sustatutako erakundeak ere onuradun izan daitezke, baldin eta aurten halakoren bat irekitzeko proiektua aurkezten badute.

Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, agindu honek arautzen dituen laguntzak emateko, ezinbestekoa izango da izapidetzen ari den itzulketa-prozedura edo zehapen-prozeduraren baten baitan ez egotea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak aurrekontu-ekitaldian egindako gastuak ordaintzeko izango dira, gastuok kontzeptu hauetatik eratorritakoak badira:

  1. Kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulegoen (KIUB) gune eta zerbitzuen funtzionamendua eta jarduerak, alegia, kontsumitzaileei eta erabiltzaileei argibideak eta prestakuntza emateko jarduerak eta gune eta zerbitzuon argitalpenak argitaratu eta zabaltzekoak.

  2. Kontsumo-ikuskaritzako jarduerak gauzatzea.

  3. Kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulegoen gune eta zerbitzuak instalatzea, eraberritzea, handitzea, hornitzea edo lekuz aldatzea.

Agindu honen bidez araututako laguntzak urtero deituko dira, eta publizitate, lehia eta objektibotasunaren printzipioei jarraituz emango. Deialdia Kontsumo Zuzendaritzako titularraren ebazpen baten bidez egingo da, non honako hauek adieraziko baitira: ekitaldi horretan diru-laguntzak emateko aurrekontuetan jarritako diru-izendapenaren zenbatekoa, diruz lagundu daitezkeen kontzeptuen arabera zehaztuta; agindu honetan ezarritako zenbatekoak KPIaren arabera eguneratzeko aukera; eskabideak aurkezteko epea eta lekua; eta eskabidea egiteko eredua jasotzeko lekuak.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko, Osasun eta Kontsumo Saileko Kontsumo Zuzendaritzari egin behar zaio eskabidea, eta deialdia egiteko ebazpenean zehaztuko diren lekuetan aurkeztu beharko da.

Eskabideak aurkezteko epea gutxienez hilabetekoa izango da, eta Kontsumo Zuzendaritzako titularraren ebazpen batez egingo den urteko deialdian ezarriko da.

  1. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira, oro har:

    1. Organo eskumendunak laguntza eskatzeko hartutako erabakiaren egiaztagiria. Zehazki zenbateko laguntza eskatzen den adierazi behar da.

    2. Udalaren idazkaritzak edo organo eskumendunak egindako ziurtagiria. Datu hauek zehaztu behar ditu: bulegoa jendearentzat zein ordutan egoten den irekita, kontsumitzaile eta erabiltzaileen galderei erantzuteko eta haien erreklamazio nahiz salaketak bideratzeko.

      Honako biztanleriari zerbitzua ematen dien udalerri edo mankomunitateak:

      000 biztanle baino gehiagokoetan gutxienez 20 orduz astean egongo dira zabalik.

      000 eta 20.000 biztanle artekoetan gutxienez 8 orduz astean egongo dira zabalik.

      000 biztanle baino gutxiagokoetan gutxienez 4 orduz astean egongo dira zabalik.

    3. Diru-laguntzaren gai diren jarduerak egiteko beste erakunde batzuei egindako eskabideei buruzko egiaztagiria, udalaren idazkaritzak edo organo eskumendunak egina.

    4. Udalaren idazkaritzak edo organo eskumendunak biztanle kopuruari buruz egindako ziurtagiria. Deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n, KIUBaren lan-eremu den udalerrian, mankomunitatean edo ingurunean zegoen biztanle kopurua adierazi behar da.

    5. Zerbitzua merkataritza-baltzu baten bitartez kudeatzen bada, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta dituela egiaztatzen duen agiria.

  2. Laguntza 4.a artikuluan aurreikusitako gastuak ordaintzeko baldin bada, aurreko paragrafoan aipatutakoaz gainera, agiri hauek aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera:

    1. Deialdiaren aurreko ekitaldian, kontsumoaren arloan KIUBak garatutako jardueren justifikazio zehatza.

    2. Funtzionamendu eta jardueren gastuen aurrekontua, behar bezala xehatua eta udalaren kontu-hartzailetzak edo organo eskumendunak ikus-onetsia.

  3. Eskatzen den laguntza 4.b artikuluan aurreikusitako gastuak ordaintzeko bada, artikulu horren 1. paragrafoan adierazitakoaz gain, honako hau ere aurkeztu beharko da eskabidearekin batera: udalaren idazkaritzak edo organo eskumendunak egindako agiria, deialdiaren aurreko urtean zenbat ikuskapen egin diren egiaztatzeko agiri publikoan jasota egon beharko dute ikuskapen horiek; zehaztu egin beharko da zein sektore ikuskatu den, zein emaitza lortu den, kontsumoaren alorreko ikuskapenak nork egin dituen eta zer kostu izan duten.

  4. Eskatzen den laguntza ekipamendu berria erosteko bada, artikulu honen 1. paragrafoan adierazitakoaz gain, honako hau ere aurkeztu beharko da eskabidearekin batera: aurrekontu xehatua, udalaren kontu-hartzailetzak edo organo eskumendunak egina.

    Ez dira diruz lagunduko 1.000 euro baino gutxiagoko gastuak.

  5. Eskatzen den laguntza kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulegoen (KIUB) gune eta zerbitzuak instalatzeko, eraberritzeko, handitzeko, hornitzeko edo lekuz aldatzeko gastuei aurre egiteko bada, artikulu honen 1. paragrafoan adierazitakoaz gain, honako hau ere aurkeztu beharko da eskabidearekin batera: organo eskumendunak proiektua onartzeko hartutako erabakiaren egiaztagiria, eta bertan, lokala jendeari zerbitzua behar bezala emateko moduan dagoela bermatu beharko da, eta horretaz gain, proiektuaren balio ekonomikoa kalkulatu beharko da.

  6. Beste KIUB bat instalatzen bada, artikulu honen 1. eta 5. paragrafoetan adierazitakoaz gain, honako hau ere aurkeztu beharko da eskabidearekin batera:

    1. Beste KIUB bat sortzeko erabakia, korporazioak edo organo eskumendunak hartua.

    2. Organo eskumendunak emandako egiaztagiria non KIUBa kontsumitzaileei informazioa eta arreta emateko guneen sarean integratzeko konpromisoa jasoko baita.

    3. Laguntza eskatzen den urtean atendituko diren erreklamazio eta kontsulta eta egingo diren jarduera-kopurua.

  7. Toki-erakunde batek zerbitzua partekatzen duten erakunde batzuk ordezkatuz aurkezten badu eskabidea, toki-erakunde guzti horiei buruzko agiriak aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera.

Kontsumo Zuzendaritzari dagokio agindu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzea.

Kontsumo Zuzendaritzak aurkeztu den eskabidean akatsen bat edo zehaztasun faltaren bat ikusten badu, erakunde eskatzaileari jakinaraziko dio eta hamar (10) eguneko epea emango, akatsa zuzentzeko; halaber, jakinaraziko dio, agindutakoa bete ezean, eskabidea bertan behera utzi duela esan nahiko duela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

  1. Aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, epaimahai bat eratuko da. Hona kideak:

    Kontsumo Zuzendaritzako titularra, zeina lehendakari izango baita.

    Kontsumo Zuzendaritzako bi ordezkari; Zuzendaritzaren titularrak ebazpen-bidez izendatuko ditu zuzendaritzako teknikarien artean. Horietako bat idazkari izango da, eta hitza eta botoa eman ahal izango ditu.

    2 ordezkari, Euskal Udalen Elkarteak (EUDEL) izendatuta.

  2. Epaimahaiak, diru-laguntzen zenbatekoak finkatzeko ezarritako irizpideei jarraituz, ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Kontsumo Zuzendaritzako titularrari.

  1. Agindu honetan araututako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak dira.

  2. Erakunde onuradunek 60.000 euro jaso ditzakete gehienez ere, 4.a artikuluan aurreikusitako kontzeptuagatik.

  3. Erakunde onuradunek 20.000 euro jaso ditzakete gehienez ere, 4.b artikuluan aurreikusitako kontzeptuagatik.

  4. Erakunde onuradunek muga bat izango dute 4. artikuluan jasotako kontzeptuengatik laguntzak jasotzerakoan: ezingo dute gainditu onartutako aurrekontuaren % 70.

  5. Baldin eta diruz lagundu daitezkeen kontzeptuengatik agindu honen 4. artikuluan adierazi dira horiek sortzen diren gastuak ordaintzeko diru-laguntzaren guztirakoak artikulu honetan jasotako ehunekoak eta mugak ezarri ondoren gainditu egiten badu aurrekontuan erabiltzeko dagoen kreditua, erakunde onuradun guztiei hainbanaketa aplikatuko zaie, ondorengo artikuluan ezartzen diren balorazio-irizpideak aplikatuta lortzen den puntuazioaren proportzioan.

  6. Eskabide guztiak kontuan hartu ostean, diruz lagundu daitezkeen kontzepturen batean 4. artikuluan jaso dira horiek horretarako jarritako diru-izendapena agortu gabe geratu bada, gainerako kontzeptuetarako jarritako dotazioa handitzeko erabili ahal izango da soberan geratutakoa.

  1. Emandako diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egiteko, irizpide batzuk hartuko dira kontuan. Irizpide horiek epaimahaiak onartutako eta aurkeztutako aurrekontuari aplikatuko zaizkio, eta honako hauek izango dira:

    1. Agindu honen 4.a eta 4.c artikuluetan jasotako kontzeptuengatik sortutako gastuak:

      1. Aurreko urtean zenbat erreklamaziori eskaini zaien arreta, ondoko taularen arabera, Kontsumonet aplikazioan jasotakoak: 30 puntu.

        000 biztanle arteko udalak edo mankomunitateak, 2 erreklamazioko puntu 1.

        000tik 20.000 biztanle arteko udalak edo mankomunitateak, 4 erreklamazioko puntu 1.

        001etik 50.000 biztanle arteko udalak edo mankomunitateak, 10 erreklamazioko puntu 1.

        000 biztanletik gorako udalak edo mankomunitateak, 20 erreklamazioko puntu 1.

      2. Aurreko urtean zenbat kontsultari eskaini zaien arreta, ondoko taularen arabera, Kontsumonet aplikazioan jasotakoak: 20 puntu.

        000 biztanle arteko udalak edo mankomunitateak, 5 kontsultako puntu 1.

        000tik 20.000 biztanle arteko udalak edo mankomunitateak, 10 kontsultako puntu 1.

        001etik 50.000 biztanle arteko udalak edo mankomunitateak, 20 kontsultako puntu 1.

        000 biztanletik gorako udalak edo mankomunitateak, 30 kontsultako puntu 1.

      3. Aurreko urtean kontsumoaren alorrean egindako jarduerak: 20 puntu.

        Informazio-, prestakuntza- eta heziketa-jarduerak, 5 puntu.

        Kontsumoa ikuskatzeko jarduerak, 5 puntu.

        Enpresak kontsumoko arbitraje-sistemara atxiki daitezen dagokien lurralde-eremuan sustatzeko ekintzak, 5 puntu.

        Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan eskaintzen badira jarduerak, 5 puntu gehiago emango dira.

      4. KIUBak zenbat biztanlerentzat lan egiten duen, ondoko taularen arabera:

        000 biztanle arte, 2 puntu.

        000tik 10.000 biztanle arte, 4 puntu.

        001etik 15.000 biztanle arte, 6 puntu.

        001etik 20.000 biztanle arte, 8 puntu.

        001etik 30.000 biztanle arte, 10 puntu.

        001etik 40.000 biztanle arte, 12 puntu.

        001etik 50.000 biztanle arte, 14 puntu.

        001etik 75.000 biztanle arte, 16 puntu.

        001etik 100.000 biztanle arte, 18 puntu.

        000 biztanletik gora, 20 puntu.

      5. Kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoaren jarduna udalerrien mankomunitate baterako bada, puntuak hauek izango dira: 10 puntu.

      6. KIUB berri bat sortu eta instalatzen den kasuan, eskatzaileak eskaera-urteari dagozkionez egiten dituen aurreikuspenen arabera baloratuko dira paragrafo honetako 1. et 2. puntuak.

    2. Agindu honen 4.b artikuluan jasotako kontzeptuengatik sortutako gastuak:

      1. Kontsumoari buruz zenbat ikuskapen egin diren; aurreko urtean egindakoak eta agiri publikoan jasotakoak izan beharko dute: 40 puntu.

      2. Zenbat kontsumo-sektore ikuskatu diren, agindu honen eranskinean dagoen zerrendaren arabera: 10 puntu.

      3. Kontsumoari buruzko ikuskapenak egiten zenbat lagun ibili diren eta horren kostua: 30 puntu.

      4. Bulegoak zenbat biztanlerentzat lan egiten duen: 20 puntu.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira beste instituzio publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Izan ere, horrelakorik gertatuz gero, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da gehienez jarrita dagoen mugaraino.

  1. Kontsumo Zuzendaritzako titularrak, epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamena aintzat hartuta, aurkeztutako eskabideak ebatziko ditu. Ebazpen hori erakunde esleipendunei jakinaraziko zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  2. Laguntza emateko ebazpena arrazoitua izango da, eta bertan honako hauek adieraziko dira: laguntzaren xedea eta zenbatekoa, laguntza ordaintzeko modua eta epeak, justifikatzeko modua eta emandako laguntzen zenbatekoa zein xedapenen babesean eman den. Halaber, 30/1992 Legearen 89. eta 54.2 artikuluetan xedatutakoari jarraiki, diru-laguntza eman zaien eskatzaileen zerrendaz gain, diru-laguntza ukatu zaien gainerako eskatzaileen zerrenda emango da, ezesteko arrazoiak adierazita.

  3. Ebazpena hartzeko eta hori erakunde eskatzaileei jakinarazteko epea 6 hilabetekoa izango da gehienez ere, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

  4. Laguntza emateko ebazpena erakunde onuradunei banan-banan jakinaraziko zaie, eta horretaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da laguntza zein erakunderi eman zaion eta zenbatekoa izan den laguntza hori. Izan ere, hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluan.

  5. Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea amaituko. Beraz, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasun eta Kontsumo Sailaren titularrari, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako moduan eta epean (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena, 4/1999 Legearen bidez aldatua).

  6. Ebazpena emateko epea amaitu, eta laguntza eskatu duten erakundeei ezer jakinarazi ez bazaie, eskatutako laguntza ezetsi egin dela esan nahiko du, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan agindutakoarekin bat etorriz (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena, 4/1999 Legeaz aldatua).

  1. Esleitutako diru-laguntzak honela ordainduko dira:

    Emandako laguntzaren % 75 aldeko ebazpena hartzen den unean.

    Gainerako % 25, gastua justifikatu ondoren eta ebazpenean jarritako baldintzak bete ondoren.

  2. Toki-erakunde batek zerbitzua partekatzen duten beste leku erakunde batzuk ordezkatuz aurkezten badu eskabidea, erakunde eskatzaileari ordainduko zaio. Izan ere, erakunde horrek banatu beharko du laguntza beste erakundeen artean, euren arteko hitzarmenaren arabera.

  1. Emandako dirulaguntza justifikatzeko, erakunde onuradunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte deialdiaren hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen:

    1. Laguntza informazioa eta prestakuntza emateko jarduerak egiteko eta funtzionamendu-gastuetarako eman baldin bada, guztira egindako gastuei buruzko egiaztagiria, organo eskumendunak egina.

    2. Laguntza kontsumoari buruzko ikuskapenak egiteko eman baldin bada, guztira egindako gastuei buruzko egiaztagiria, organo eskumendunak egina.

    3. Laguntza ekipamendua erosteko eman baldin bada: guztira egindako gastuei buruzko egiaztagiria, organo eskumendunak egina; erositako ondasun higikorren inbentarioari eta horiek beti kontsumitzaileak babesteko helburuetarako erabiltzeari buruzko egiaztagiria; eta, azkenik, egindako gastuaren faktura.

    4. Laguntza KIUB bat instalatzeko, aldatzeko, handitzeko edo lekuz aldatzeko gastuak ordaintzeko baldin bada, guztira egindako gastuaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, organo eskumendunak egina.

    5. Edozein kasutan ere, laguntza ematen den urtean KIUBak egindako jarduerei buruzko azken memoria.

    6. Gainera, zerbitzua merkataritza-baltzu baten bitartez kudeatzen bada, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta dituela egiaztatzen duen agiria.

  2. Toki-erakunde batek zerbitzua partekatzen duten erakunde batzuk ordezkatuz aurkezten badu eskabidea, toki-erakunde guztiei buruzko agiriak aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera.

  3. Gastuak justifikatzerakoan diru-laguntza emateko onartutako eta aurkeztutako aurrekontutik % 15etik gorako eta % 25eko edo % 25etik beherako desbideraketa dagoela ikusten bada, ebazpen bat hartuko da emandako diru-laguntza gutxitzeko; izan ere, horrela, benetan gastatutako diru-zenbatekoari aplikatuko zaion ehunekoa eta diru-laguntza kalkulatzeko aurrekontuari aplikatu zitzaiona berbera izango da.

    Desbideraketa % 25etik gorakoa bada, galdu egingo da diru-laguntza jasotzeko eskubidea, agindu honen 17. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Diru-laguntza emateko arrazoi izan ziren helburu guztiak bete direla egiaztatzen denean, ordea, ez da eskubide hori galduko. Izan ere, horrelakorik gertatuz gero, diru-laguntzaren zenbatekoa aurreko paragrafoan jarritako moduan gutxituko da.

  4. Diru-laguntza jaso duen erakundeak itzuli egin beharko du behar baino gehiago jasotakoa, jakinarazpenaren egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Agindu honen bidez araututako diru-laguntzen onuradunek betekizun hauek konplitu behar dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartu beharko dute. Izan ere, diru-laguntza eman zaiela jakinarazteko agiria jaso eta hamar eguneko epean, erakunde onuradunek, beren-beregi eta idatziz, laguntzari uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu dutela esan nahiko du.

  2. Diru-laguntza zertarako eman den, horretarako erabili beharko dute, eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak diru-laguntzen inguruko egitekoak dituztenez eskatzen dieten beste agiri eman beharko diete.

  3. Kontsumitzaileen elkarteen bulegoetan Kontsumonet informazio-aplikazioaren bitartez jasotako kontsulta eta erreklamazio guztiak kudeatu beharko dituzte. Kontsumitzaileei informazioa eta arreta emateko guneen sarean dauden zentro guztien jarduerak biltzen ditu Kontsumonet informatika-aplikazioak.

  4. Agindu honen bidez laguntzen diren jarduerei buruzko ekintzek, argitalpenek, azterlanek eta inkestek Kontsumo Zuzendaritzaren on-iritzia eduki beharko dute nahitaez. Hori-dela eta, horiek noiz gauzatu, argitaratu edo hedatuko diren behar besteko aurrerapenaz jakinarazi beharko zaie komunikabideei.

  5. Diruz lagundutako jarduerak hedatu, zabaldu edo argitaratzen direnean, beren-beregi erakutsi beharko da Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailaren babesa. Horretarako, beharrezkoa izango da aurreko idatz-zatian ezarritako agindua beteta izatea.

  6. Toki-erakundeak ikuskapen-jarduerengatik laguntzak jaso baditu, Kontsumo Zuzendaritzaren alerta-sarean eta ikuskapen-kanpainetan lagundu beharko du diruz lagundutako erakundeak.

  1. Diru-laguntzaren onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53. artikuluan, honako Agindu honetan eta ezar daitezkeen gainontzeko arauetan, edo, hala badagokio, ebazpenean finkatutako baldintzaren bat betetzen ez badu, eskumeneko organoak, ez-betetze espedientea eginda eta interesdunari entzunaldia eskaini ondoren, dagokion ebazpena emanda, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat joko du, eta jasota dituen zenbatekoak, baita legez dagozkion interesak ere, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusira itzultzeko betebeharra aginduko du, burutu daitezkeen gainontzeko ekintzen kaltetan izan gabe; hori horrela izango da bi lege-testu hauek oinarri hartuta: batetik, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren berme eta sarreren erregimen orokorra arautzen baitu, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina, lehen aipatutako bera. Itzulitako kopuruak sarrera publikotzat joko dira legezko ondorio guztietarako.

Izapideak telematikoki egiteko prozeduraren bat garatzen bada, Herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean eta adminsitrazio-prozeduretan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen Eusko Jaurlaritzaren 232/2007 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, agindu honetan zehaztutako laguntzak prozedura horren bitartez izapidetu ahal izango dira.

Agindu honen xedapen indargabetzailean agindutakoa gorabehera, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 30eko Aginduaren babesean emandako laguntzek agindu horretan ezarritakoa izango dute araubide, bai eta laguntzak emateko urteko deialdiaren ebazpenean ezarritakoa ere. Agindu horren bidez, bestalde, toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei diru-laguntzak emateko programa arautu zen kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babesteko.

Agindu hau indarrean jartzen denean, indargabetuta geratuko da Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 30eko Agindua. Agindu horren bidez, toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei diru-laguntzak emateko programa garatu zen, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babesteko. Halaber, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babestearren, toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei diru-laguntzak emateko programa garatzen duen Aginduari aldaketak egiteko 2007ko maiatzaren 29ko Agindua, lehen aldaketari dagokionez, eta 2008ko abenduaren 9ko Agindua bigarrenari dagokionez, indargabetuta geratzen dira.

Lehenengoa. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.

Bigarrena. Agindu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian. Hilabete biko epea emango da hori egiteko, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 17a.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (8)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.