Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko irailalren 26koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Lanpostuak Balioesteko Batzordea osatuko duten kideak izendatzen dituen 2006ko abenduaren 21eko Agindua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 204
  • Hurrenkera-zk.: 4564
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/09/26
  • Argitaratze-data: 2013/10/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako lanpostuen Balorazio Batzordea sortzen du apirilaren 12ko 80/2005 Dekretuak. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Funtzio Publikoaren Sailburuordetzari atxikita egongo da batzorde hori, eta helburutzat honako hauek ditu: destino osagarria eta osagarri espezifikoa baloratzeko proposamena egitea, hain zuzen ere Administrazioak lanpostu eta dotazioei esleitutako eginkizun eta atazen analisia eginaz; eta exekuziorako behar diren baldintzak eta betebeharrak finkatzea, lanpostu bakoitza berari dagokion antolaera-egituraren barruan sailkatze aldera.

Dekretu horretako 5. eta 6. artikuluak aintzat hartuz, honako hau

Administrazioaren ordezkaritzan:

Presidentea:

Juan M.ª Barasorda Goicoechea, (M.ª Luisa Cuesta Arandillaren ordez).

Ordezkoa: Estefania Gordoa Rios, (Javier Gil Fernandezen ordez).

Batzordekideak:

Fulgencio Aledo Amoros, (Santiago Martinez Martinez de Lizarduyren ordez).

Ordezkoa: Joseba Perez de Heredia Arbigano, (Fulgencio Aledo Amorosen ordez).

Lide Murua Markaida, (José Luis Arruti Reyren ordez).

Nerea Barrenetxea Errasti, (Luis María Rousse Arroitaren ordez).

Langileen ordezkari:

Batzordekidea:

Ana Rosa Najera Campuzano, (Txaro Hueda Diez de Tuestaren ordez).

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 26a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.