Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2017ko otsailaren 22koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena; horren bidez aldatu egiten da 2005eko abenduaren 21eko Agindua, lanpostuen Balorazio Batzordeko kideak izendatzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 48
- Hurrenkera-zk.: 1262
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2017/02/22
- Argitaratze-data: 2017/03/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Apirilaren 12ko 80/2005 Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Erakunde Autonomoetako lanpostuen Balorazio Batzordea eratu zen, Ogasun eta Ekonomia Saileko Funtzio Publikoaren Sailburuordetzara atxikitako organo gisa. Balorazio Batzordearen helburua da baloratzeko eskatzen zaizkion lanpostuak aztertzea, eta lanpostu bakoitzari balio bat ematea horietako bakoitzak duen erakunde-egituraren barruan.
Dekretu horren 5. eta 6. artikuluan kontuan hartuta, honako hau
Ordezko presidentea den aldetik, eta administrazioaren ordezkari gisa, Izaskun Urien Azpitarte andrea izendatzen da (Estefanía Gordoa Ríos andrearen ordezko moduan).
Ordezko kidea den aldetik, eta IVAPen ordezkari gisa, Imanol Uriguen Garaizabal jauna izendatzen da (Joseba Pérez-Heredia Arbigano jaunaren ordezko moduan).
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 22a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: AGINDUA, 2013ko irailalren 26koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Lanpostuak Balioesteko Batzordea osatuko duten kideak izendatzen dituen 2006ko abenduaren 21eko Agindua aldatzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2021eko urtarrilaren 19koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Lanpostuen Balorazio Batzordeko kideen ordezkari batzuk, titularrak eta ordezkoak, kargutik kendu eta izendatzen dituena.
- Ikus: 80/2005 DEKRETUA, apirilaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta bere Erakunde Autonomoetako lanpostuen balorazio batzordea sortzeko dena.