Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko martxoaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta atzerriko hezkuntza-sistema bateko ikasketak eta Espainiako eta Euskal Herriko hizkuntza eta kulturari buruzko ikasketak eskaintzen dituzten unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura eta Geografia eta Historia irakasgaiak ezartzen eta arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 78
  • Hurrenkera-zk.: 1775
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/03/12
  • Argitaratze-data: 2012/04/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuak, Espainian dauden atzerriko ikastetxeen erregimenari buruzkoak, arautu zuen atzerriko hezkuntza-sistemei dagozkien unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-mailak Espainian eskaintzen dituzten ikastetxeen erregimen juridikoa, edozein izanik ere ikastetxe horien titularraren nazionalitatea.

Ikastetxe horien baimentze- eta funtzionamendu-erregimenean kontuan hartu behar da, batetik, ikastetxeak sortzeko askatasunak eta Estatuen arteko harremanak zuzentzen dituen elkarrekikotasun-printzipioak bateragarri izan behar dutela; eta, bestetik, nazioarteko itunetan xedatu dena. Horrez gain, autonomia-erkidegoko araudian euskal herritarrek bi hizkuntza ofizialak ezagutzeko beharrari buruz ezarritakoa bete behar da. Orobat, beste eskakizun bat ere ezarri da, alegia, Espainiako eta Euskal Herriko kulturari buruzko jakintzagaiak sartzea, Geografia eta Historiako edukiak abiapuntu hartuta. Maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuan xedatutakoaren ondorioz, urteak dira Euskal Autonomia Erkidegoko atzerriko ikastetxeek bi hizkuntza ofizialak ezagutu behar direla ezarri zutela beren ikasketa-planean.

Lehen Hezkuntzarako Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura eta Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera, batetik, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia irakasgaietako curriculum berriak argitaratu eta gero, eta irakaspen horiek Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera ezarri ondoren, curriculum horiek egokitu behar dira unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuak 3.1.a artikuluan aipatutako derrigorrezko irakaskuntzaren baliokide dena emateko baimenduta dauden atzerriko ikastetxeen berariazko baldintzetara.

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden atzerriko ikastetxeen ikasketa-planean jasota dago irakasteko erabiltzen duten atzerriko hizkuntza menderatzea eta bigarren atzerriko hizkuntza era praktikoan erabiltzeko gaitasuna lortzea. Hizkuntza-helburu horien barruan sartu dira, halaber, gaztelaniari eta euskarari buruzko irakaspenak, eta helburu horiek betetzeko metodologia berritzaileak eta integratzaileak sartu behar dira, ikasleei lagun diezaien atzerriko hezkuntza-sistemetako ikasketa-planetan eta agindu honetan eskatzen den hizkuntza-gaitasuna eskuratzen. Hori dela-eta, atzerriko ikastetxe guztietarako nahitaezkoak diren euskal curriculumeko irakaspenak hizkuntzen planteamendu integratutik sartzen dira. Planteamendu horrek berekin dakar ordutegi orokor bat ezartzea Oinarrizko Hezkuntza osorako, eta ikastetxe bakoitzak autonomia nahikoa du askotariko hizkuntzak beren hizkuntza-proiektuaren arabera sartzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoan Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzeko Dekretua aldatzen duen martxoaren 30eko 97/2010 Dekretuaren bidez, urriaren 16ko 175/2007 Dekretuko 13. artikulua berridatzi zen. Berridatzitako artikulu horrek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila ahaldundu zuen, bere eskumenen arabera, baimendutako atzerriko ikastetxeetan eman behar diren Espainiako eta Euskal Herriko hizkuntza eta kulturari buruzko ikasketak zehatz zitzan.

Hori guztia dela-eta, honako hau

  1. Agindu honen xedea da Oinarrizko Hezkuntzarako Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura eta Geografia eta Historia irakasgaietako irakaspenak ezartzea eta arautzea, honako bi dekretu hauetan xedatutakoaren arabera: maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuan, Espainian dauden atzerriko ikastetxeen erregimenari buruzkoan; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortzeko eta ezartzeko Dekretuan.

  2. Agindu hau aplikagarri izango zaie maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuaren 3.1.a artikuluan aipatutako ikastetxeei (806/1993 Errege Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan beste herrialde batzuetako hezkuntza-sistemetako berezko irakaspenak Oinarrizko Hezkuntzarekin bat datozenak ematen dituzten eta Espainian dauden atzerriko ikastetxeen erregimenari buruzkoa).

  1. Ikastetxe horiek Gaztelania eta Literatura eta Euskara eta Literatura irakasgaietako curriculuma egokituko dute, Euskal Autonomia Erkidegoan irakats-arlo eta irakasgai horietako bakoitzerako indarrean dagoen curriculuma aintzat hartuta. Geografia eta Historia irakasgaiko curriculuma honako hauetatik egokituko da: Lehen Hezkuntzako Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera irakasgaiko curriculumetik; eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia irakasgaiko curriculumetik.

  2. Ikasturte berean hainbat hizkuntzek parteka ditzaketen hizkuntza-egiturei buruzko edukiak batera eman daitezke. Hala egiten denean, egitura komun horiek irakasteko hizkuntza gaztelania edo euskara ez bada, bermatu behar da ikasleek Gaztelania eta Literatura eta Euskara eta Literatura irakasgaietako irakaspenak jasoko dituztela, edo irakaspenak gaztelaniaz edo euskaraz jasoko dituztela, hurrengo artikuluan aipatutako ordu-kopuruan, gutxienez. Nolanahi ere, otsailaren 19ko 1/1993 Legeko xedapen gehigarrietatik hamargarrenean ezarritakoaren arabera, Gaztelania eta Literaturako eta Euskara eta Literaturako irakaspenak hizkuntza horietan emango dira.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Gaztelania eta Literatura eta Euskara eta Literatura irakasgaietako curriculuma emateko 2380 ordu erabili behar dira, gutxienez. Geografia eta Historia irakasgaiko curriculuma emateko, berriz, 840 ordu hartu behar dira, gutxienez.

  1. Bigarren artikuluan aipatutako irakaspenak emango dituzten irakasleek Lehen Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako eskatzen diren titulu-eskakizunak bete behar dituzte. Irakasle horiek gainerako irakasleek duten parte-hartze bera izango dute ikastetxeko organoetan.

  2. Atzerriko ikastetxeek artikulu honetan aipatutako irakasgaietako irakasleen artean aukeratu behar dute zuzendari teknikoa, irakasgai horiek koordina ditzan.

Irakasgai horiek ikastetxean emango diren gainerako irakasgaiei aplikagarri zaizkien arauen arabera ebaluatuko dira, eta ebaluazioen emaitzak dagozkien ikasketa-ziurtagirietan idatziz jasoko dira.

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden atzerriko ikastetxe baimenduetan ikasleek egingo dituzten ikasketak eta tituluak indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera baliozkotuko edo homologatuko dira.

Agindu honen aplikazio-esparruan dauden atzerriko ikastetxeetan ikuskatzeak egingo ditu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, agindu honetan ezarritakoa betetzen duten ala ez egiaztatzeko.

Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat oro har ezarritakoaren arabera egin behar da Euskara eta Literatura irakasgaia ematetik salbuesteko eskaera.

Agindu honen aplikazio-esparruan dauden atzerriko ikastetxeek, baldin agindu honetan aipatutako irakaspenak ezarri ez badituzte, pixkanaka ezarri beharko dituzte: 2012-2013 ikasturtean Lehen Hezkuntzako lehen zikloa ezarriko dute; 2013-2014 ikasturtean Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa; eta 2014-2015 ikasturtean hirugarren zikloa. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 2015-2016 ikasturtean hasiko dira ezartzen, eta 2018-2019 ikasturtean bukatuko, ikastetxe bakoitzeko hizkuntza-proiektuaren arabera.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 12a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.