Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2002ko otsailaren 26koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere Erakunde Autonomoen lanpostuak zerbitzu-eginkizunen nahiz bitarteko funtzionarioen bidez betetzeko prozedura arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 57
- Hurrenkera-zk.: 1752
- Xedapen-zk.: 2
- Xedapen-data: 2002/02/26
- Argitaratze-data: 2002/03/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Maiatzaren 2ko 74/2001 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioen 2001eko lan-baldintzak arautzeko hitzarmena onartzen duenak, bere 53. artikuluan aldatu du bete gabe dauden lanpostuak aldi baterako zerbitzu-eginkizunen bidez betetzeko era. Aldaketa aipagarrienak honako hauek ditugu: hutsik dauden lanpostu batzuk zerbitzu-eginkizunen bidez betetzeko derrigortasuna; bete gabeko lanpostuen zerrenden barruan orain onartzea aurrekontuko lanpostuak nahiz aurrekontuz kanpokoak; lan-poltsei buruzko Akordioaren arabera lanean diharduten langileen eta justu beherago dagoen Taldeko langileen partaidetza; eta azkenik hautagaiak aukeratzeko irizpide objektiboak sartzea.
Aldaketa hauen garrantziak behartu du prozedurari eta materialei dagozkien aldeak eta ikuspegiak, hain zuzen ere bere ezaugarrien ondorioz lan baldintzak arautzen dituen Dekretuan jaso ezinekoak direnak, are gehiago zehaztera. Horren ondorioz, agindu hau, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen lanpostuak zerbitzu-eginkizunen nahiz bitarteko funtzionarioen bidez betetzeko prozedura arautzen duena, onetsia izan da.
Ahalik eta prozedurarik azkarrena ezartzeko ahaleginak egin dira. Prozedura horren baitan, erakundearen eraginkortasuna hobetzeko asmoz, premiazko lanpostuen betetze beharrak bat etorri behar du hautagairik egokiena aukeratzearekin.
Aldi baterako diharduten langileek ere prozesu horretan esku hartzeko aukera kontuan hartu da euren lanbide-esperientziari probetxua ateratzeko. Hala eta guztiz ere, aukera hori ez da eragozpena izan behar lan-poltsetan deitzeko moduan dauden langileek Administraziorekin beste lotura bat izan dezaten. Hartarako, hainbat neurri eratu dira bitarteko funtzionarioen partaidetzari laguntzeko eta, era berean, aldi baterako zerbitzuak ematerakoan erakundearen egonkortasunak kalterik ez izateko.
Hautagairik egokienak aukeratzeko asmoz, hautatzeko sistema berri bat sartu da merituak baloratzean oinarritzen dena. Gainera A edo A/B taldeko 25. edo goragoko mailako lanpostuetarako berariaz baloratuko dira jarduteko eskatzen diren gaitasunak. Agindu honen bitartez zehazten dira merituak eta ebaluatzeko tresnak.
Hori dela eta, Funtzio Publikoari buruzkoa den uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1 artikuluarekin bat etorriz, eta negoziaketan langileen ordezkariekiko adostasuna lortu ondoren honako hau
Agindu honetan arautzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen lanpostuak zerbitzu-eginkizunen nahiz bitarteko langileen bitartez betetzeko prozedura.
¿ Autonomia Erkidegoko sail eta erakunde autonomo bakoitzaren eskumena da berei atxikita daudenetako lanpostuetatik hutsik daudenak aldi baterako betetzea komeni den ala ez erabakitzea.
¿ Aldi baterako Lanpostu-betetze hori derrigorrez egin behar da Agindu honek arautzen duen deialdiaren bitartez honako baldintza hauek batera azaltzen badira:
Dagokion lanpostua urtebete baino gehiago bete gabe egongo dela aurreikustea.
Lanpostuek duten lan-izendapenarekiko osagarria hauetako bat izatea:
¿ A taldekoentzat 24. maila edo goragokoa.
¿ B taldekoentzat 21. maila edo goragokoa.
¿ C taldekoentzat 18. maila edo goragokoa.
¿ D taldekoentzat 16. maila edo goragokoa.
¿ E taldekoentzat 13. maila edo goragokoa.
¿ Lehenago aipatutakoen hurrengo beheragoko maila duten lanpostuak Bizkaian edo Gipuzkoan kokatuta baldin badaude.
¿ Lanpostua atxikita duen Sailaren erabakiaren bitartez, bai Agindu honetan araututako prozeduraren arabera, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan aldi baterako lanean jardun ahal izateko Jaurlaritzaren Kontseiluak ezarritako irizpideei jarraiki langileak aukeratuz, honako hauek bete ahal izango dira:
2. b) idatz-zatian jasotako mailetako lanpostuak, betiere bete gabe sei hilabete baino gehiago eta urtebete baino gutxiago egongo direla aurreikusten bada.
Aurreko puntuan aipatutakoen beheragoko mailetako lanpostuak betiere lanpostu horiek 6 hilabete baino gehiago hutsik egotea aurreikusten bada.
¿ Salbuespen gisa, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak, zerbitzuaren jarduera egokiari zenbait gertaerak eragiten diola kontuan harturik eta arrazoituz, honako hau baimen dezake:
Hutsik dauden lanpostuak betetzeko zerbitzu-eginkizunetako deialdia baimentzea sei hilabetekoa baino motzagoa den epe batez.
2. idatz-zatian aipatutako baldintzak jasotzen dituzten lanpostuak betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan aldi baterako lanean jarduteko Jaurlaritzaren Kontseiluak ezarritako irizpideen arabera langileak hautatuz.
Ahalmen honetaz baliaturik emandako baimenak eta horien zioak langileen ordezkariei jakinaraziko zaizkie.
Prozedura honen bitartez hautatukoek hutsik uzten dituzten lanpostuak aldi baterako beteko dira Agindu honetan araututako deialdiaren bidez eta bertan ezarritako irizpideei jarraituz.
artikuluaren ondorioei dagokienez, bete gabeko lanpostuaren iraupena erabakiko da honako gertaerak kontuan hartuta eta bete gabe egotearen zioen arabera:
Lanpostu hutsak betetzea: dagokion deialdiaz hautatzeko prozeduraren bat baldin badago, sartze berriko karrerako funtzionarioek lanpostuaz jabetzeko aurreikusten den dataren arabera.
Titularraren zerbitzu-eginkizunak: Zerbitzu-eginkizunak ekarri dituen ziorako aurreikusten den iraupena.
Ezintasun iragankorra: Txosten medikuaren pronostikoaren arabera.
Lizentziak eta baimenak: baimendutako aldiaren arabera.
Zerbitzu bereziak: ordezkatu behar den funtzionarioaren izendapenean edo mandatuan aurreikusten den iraupenaren parekoa.
Senitartekoak zaintzeko eszedentziak: Ordezkatu beharreko funtzionarioak eskatutakoaren arabera.
Lanpostuak zerbitzu-eginkizunen nahiz bitarteko funtzionarioen bidez betetzeko deialdietan esku har dezakete honako hauek:
Karrerako funtzionarioek, deituriko lanpostuaren eskakizun guztiak betetzen badituzte.
Jaurlaritzaren Kontseiluen akordioei jarraituz aldi baterako lanean diharduten langileek, eta karrerako funtzionarioek, talde bereko beste kidego batekoek nahiz hurrengo beheragoko taldekoek, betiere lanpostuaren Kidegoan sartzeko eskatzen den titulazioa eta bertan jarduteko gainontzeko eskakizunak baldin badauzkate.
Ezin da aipatutako b) idatz-zatian ezarritakoari jarraituz parte hartzen duen inor aukeratu, aldi berean lanpostua betetzeko eskakizunak betetzen dituen a) idatz-zatiko hautagairik baldin badago.
Karrerako funtzionarioek zerbitzu-eginkizunetako deialdietan parte har dezakete honako baldintzak betetzen badituzte:
Jarduneko zerbitzuan egotea.
Deituriko lanposturako eskabideak aurkezteko epea amaitzen deneko eguna baino urtebete lehenago zerbitzu-eginkizunetan izendatua ez izana.
Karrerako funtzionarioa betetzen ari den edo bete duen lanpostua desagertu bada, epemuga hori ez da aplikatu behar.
Talde bereko beste kidego batekoa edo hurrengo beheragoko taldekoa baldin bada lanpostuaren Kidegoan sartzeko titulazioa eduki beharko du.
Aldi baterako lanpostuak betetzeko deialdian esku har dezake bitarteko funtzionario bezala lanean diharduten langileek, kasuan kasuko eta indarrean dagoen araudiaren arabera hautatuak izan direnek, eskaerak aurkezteko epe barruan honako baldintzak betetzen badituzte:
Gaur egun betetzen ari den lanpostuaren jabetza hartu zuenetik eta deituriko lanposturako eskabideak aurkezteko epea amaitzen deneko eguneraino gutxienez urtebete igaro bada.
Deituriko lanpostuak zabalik duen Kidegoan funtzionario lanean jardunean badago.
Deialdian parte hartzeko eskaerak berez dakar, baldin eta hautatua bada, eskatzaileak Administrazioarekin zuen harreman juridikoari uko egitea. Dena den, bere eskabideari dagokionez, beti eskubidea izango du atzera egiteko.
Zerbitzu-eginkizunetako deialdia hutsik geratuko balitz, lanpostua atxikita duen Sailak aukera bikoitza du: alde batetik, aldi baterako bete dezake lanpostua bitarteko funtzionario bat izendatuz; eta bestetik, zerbitzu-eginkizunetako deialdia atera dezake, betiere hiru hilabete igaro bada deialdia hutsik geratu zela ebatzi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Agindu honetan ezarritako jarraibideak, oro har zerbitzu-eginkizunetan aplikagarria izango dira lanpostu bati berariaz atxiki ez zaizkion betebehar bereziak egiteko.
Agindu honetan ezarritako jarraibideak ez dira aplikatu behar osasun arazoen ondorioz atxiki zaion lanpostu batean funtzionario batek,aldi baterako baldin badihardu, izan ere aldi baterako lanpostu betetze hori egingo da hartarako ezarritako jarraibideen arabera.
Lanpostua zerbitzu-eginkizunen nahiz bitarteko funtzionarioen bidez aldi baterako betetzeko deialdia egiteko erabaki arrazoitua hartu eta gero, deituriko lanpostua atxikita duen sailean edo erakunde autonomoan langileei buruzko gaietan eskumena duen organoak hasiera emango dio hartarako aurreikusita dagoen prozedurari.
Deialdiak langileen ordezkariei jakinaraziko zaizkie.
Deitutako lanpostuak eskatzen dituen gaitasunak jokabide-elkarrizketa egituratu baten bidez edo froga idatzi baten bidez baloratzea berez dakarten deialdietan, langileen ordezkariek bost eguneko epea izango dute egoki jotzen dituzten alegazioak egiteko aurkezteko. Gainerako deialdietan, alegazioak egiteko epea bi egunetakoa izango da.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Funtzio Publikoak aldeko txostenak eman ondoren, eta hala badagokio, langileen ordezkariek aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, deialdiaren iragarkiari ekingo zaio. Iragarki horrek beti jasoko du lanpostuaren izena, eta halaber lanpostu-zerrendetan ageri diren eskakizun administratiboak eta baita hautaketan balora daitezkeen osagaiak ere.
Iragarkiak argitaratuko dira sailek, lurralde ordezkaritzek eta erakunde autonomoek hartarako dauzkaten iragarki-tauletan eta halaber eskuragarri dauden baliabide telematikoetan.
Sailek hartuko dute ardura bere menpeko lan-zentro guztietan iragarkiak ezagutarazteko.
¿ Deialdietan esku hartzeko eskabideak, iragarkia argitaratzen denetik kontatzen hasita bost egun balioduneko epean, zuzendu behar zaizkie deialdia egin duen sailean edo erakunde autonomoan langileen gaiei buruz eskumendunak diren zuzendariei.
Eskabidea bezala erabil daiteke Agindu honekin batera joango den I. Eranskineko eredua, edo bestela bete daiteke baliabide telematiko eskuragarrien bidez.
Adierazten diren merituak egiaztatzeko agiriak eskaerarekin batera bidaliko bira, edo hala badagokio, eskaera hori baliabide telematikoen bitartez aurkeztu delako jasoagiriarekin. Kasu horretan agiriak aurkezteko mugaegunak zehaztuko du eskabidea epe barruan egin den ala ez.
¿ Agindu honetako 6. eta 7. artikuluetan ezarritako eskakizun orokorrak betetzen dituzten eskatzaileak onartuko dira.
¿ Kanpoan geratzen diren eskatzaileei jakinaraziko zaizkie kanpoan geratzearen zioak.
Lanpostu-zerrendek lanpostua betetzeko baldintza bezala berariazko ezagutza batzuk ezartzen baditu deialdia egiten duen sailak ezagutza horiek egiaztatzeko froga bat egiteko eskatu ahal izango du.
¿ Bakarrik balora daitezke partehartzaileek alegatu eta egiaztatutako merituak, Administrazio honek dagoeneko aitortutako merituak, alegia antzinatasun, gradu, esperientzia, eta euskarari buruzkoak, ofizioz egin beharreko balorazioari uko egin gabe. Merituak baloratzeko epemuga izango da eskabideak aurkezteko azken egunarena.
Agindu hau garatzeko arauetan ezarritako baremoei jarraituz, eskatzaile bakoitzak adierazitako merituak baloratuko dira, betiere lanpostuan jarduteko eskakizunak ez badira.
¿ Informatika ikastaroei dagokienez bakarrik baloratuko dira deialdi bakoitzean espresuki zehazten direnak.
¿ Europako Batasunaren hizkuntza ofizialei buruz eta ingelesa, frantsesa eta alemanerari dagokienez, baloratuko dira Hizkuntza Eskola Ofizialaren 3. eta 4. mailak gaindituta edukitzea. Gainera, baloratuko dira maila horiek egiaztatuta izatea Administrazioak hartarako egindako probetan, hala nola, leku-aldaketarako saioetan nahiz karrerako funtzionario izateko edo lan-poltsak osatzekoetan.
Halaber, honako titulazio hauek ere baloratuko dira:
Ingeles, frantses, eta aleman filologian lizentziaturak baloratuko dira puntuaziorik handienarekin.
Hizkuntza eskola ofizialen lehenengo mailako goiko zikloetako gaitasun-agiriaren baliokidetzat joko dira honako titulazio hauek:
1) Ingelesa:
(1)Cambridge Unibertsitateko Certificate of Proficiency in English.
(2)Trinity Collegeko Passed Grade Twelve.
(3)Oxford Unibertsitateko Higher Level.
2) Frantsesa (Frantses Aliantzarena):
(1) Diplome d`Hautes Etudes Françaises.
(2) Diplome Approfondi de Langue Française (DALF).
3) Alemaniera (Goetheko Institutuarena):
(1)Grosses Deutsches Sprachdiplom (GDS).
(2)Zentrale Oberstufenprufung (ZOP).
(3)Kleines Deutsches Sprachdiplom (KDS).
Halaber, horiez gain baita baloratuko dira ere beste titulazio batzuk horien ezagutza, gai horretako adituen irizpideei jarraituz, gutxienez Hizkuntza Eskola Ofizialeko hirugarren mailaren parekoa bada.
¿ Betiere lanpostua betetzeko eskatzen den gutxienezko puntuazioa gainditzen badu, puntuaziorik handiena lortzen duen funtzionarioa hautatuko da. 5. artikuluak aipatzen duen kolektiboen arteko lehentasunari begiratuko zaio beti.
Hala ere, prozeduraren ebazpenaren ondoren lanpostuan zinez sartzeko ezintasuna duen hautagaia ez hartzeko aukera izango du Sailak, nahiz eta hautagaien artean puntuaziorik gorena izan. Horretarako Sailak erabakiaren zioa arrazoitu beharko du, eta orduan hautatua izango da puntuaziorik handiena duen hurrengoa.
¿ Lanpostuak baldin dauka derrigorrezko 4. hizkuntza-eskakizuna eta 5.a) artikuluak aipatzen duen kolektiboko eskatzaileen artean ez badago lanpostua betetzeko eskakizun guztiak dituenik, 3. hizkuntza-eskakizuna duenetako bat hautatuko da.
Aipatutako a) idatz-zatian ez badago 4. edo, hala badagokio, 3. hizkuntza-eskakizuna betetzen duen eskatzailerik, orduan hautaketa izango da aipatutako 5. artikuluaren b) idatz-zatiko eskatzaileen artean.
¿ Merituak baloratzean 5. artikuluan zehaztutako kolektibo bakoitzeko langileen arteko berdinketa gertatuko balitz, erabaki ahal izateko, baremo guztietan adierazitako hurrenkeraren arabera, meritu bakoitzean lortutako puntuazioetara joko da. Hala ere, goi mailako lanpostuetarako zerbitzu-eginkizunetan berdinketa hautsiko da 24. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Aipatutako 5.b) artikuluan jasotako langileen arteko merituak ebaluatzean berdinketa gertatuko balitz, karrerako funtzionarioari lehentasuna emango zaio bitartekoarekiko.
¿ Hautagai batek eskakizun guztiak betetzen baditu, lanpostua betetzeko eskatzen den gutxienezko puntuazioa barne, zerbitzu-eginkizunetako deialdia ezingo da bete gabetzat jo.
¿ Hautapen-proposamenaren alde edo, hala dagokionean, zerbitzu eginkizunak hutsik geratuko direlako deklarazioaren alde, Funtzio Publikoak eman beharko du bere oniritzia.
¿ Hamar eguneko epean eta Ebazpenaren bitartez, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, hautatzen den funtzionarioa lanpostuari atxikiko zaio deitutako lanpostuan aldi baterako jardun dezan. Ebazpen horrek izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak funtzionarioa bere lanpostura benetan sartzen denetik aurrera.
¿ Parte hartzen duten guztiei jakinaraziko zaizkie prozeduraren ebazpena eta norberak lorturiko puntuazioa.
¿ Bai antolaketa-zergatiak direla eta, bai legezko arrazoiak, bai epaiak gauzatzetik eratorritako zioak direla eta, zerbitzu-eginkizunen bidez betetzeko asmoz deitua izan den lanpostu bati karrerako funtzionario bat aldi baterako esleitzea beharrezkoa bada, Funtzio Publikoaren Zuzendariaren ebazpenaren bidez indarrik gabe utzi liteke deialdia, betiere egiten bada 16.5 artikuluak aipatzen duen txostena eman aurretik.
¿ Hautatua karrerako funtzionarioa bada, deialdia egin duen sailean edo erakunde autonomoan langileei buruzko gaietan eskumena duen Zuzendariak eginiko Ebazpenaren bitartez, zerbitzu-eginkizunetan lanpostuari atxikiko zaio bertan jardun dezan.
¿ Hautatua bitarteko funtzionarioa bada, Administrazioarekin zuen harreman juridikotik kendu ondoren, Funtzio Publikoaren Zuzendariaren Ebazpenaren bidez, bitarteko funtzionario izendatuko da deitutako lanpostuan lanean jardun dezan.
¿ Zerbitzu-eginkizunek iraungo dute indarrean Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa den uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 54.5 artikuluan ezarritako balditzeei jarraiki, baina amaitu aurretik edonoiz zuhurtziaz baliogabe daiteke.
¿ Prozedura honen bidez hautatu den bitarteko funtzionarioa kendu daiteke, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa den 6/1989 Legearen 92.1 artikuluan jasotako zioen ondorioz, lanpostuan jardutetik.
Ebaluatzeko batzorde batek baloratuko ditu merituak. Hartarako deialdia egin duen Saileko edo Erakundeko Zerbitzu Zuzendariak izendatuko du aipatutako ebaluatzeko batzordea, eta horren kideak honako hauek izango dira:
Burua: Lanpostua atxikia duen zuzendaritzaren ordezkari bat.
Kidea: Funtzio Publikoaren Sailburuordetzak izendatutako ordezkari bat.
Idazkaria: Deialdia egin duen Sail edo Erakundean langileen gaietan eskumena duen Zuzendaritzaren ordezkari bat. Idazkariak jardungo du hitza eta botoa dituela.
Prozedurari hasiera emateko akordioa hartu ondoren, Sailak ebaluatzeko batzordeari dei egingo dio, eta honek, deitutako lanpostua aztertu eta gero, baloratu behar diren jakintza-arloak zehaztu eta lanposturako eskakizunak ezarriko ditu. Halaber, hautagaiek gainditu beharreko probak edo egitasmoak, zer-nolako ezaugarri eduki beharko duen erabakiko du, hala dagokionean.
artikuluan xedatutakoaz gain, deialdiaren iragarkian honako hauek sartuko dira: ebaluatzeko batzordeko kideen izen-izendapena; jakintza-arloak; lanpostuan jarduteko xedea eta egitekoak eta, hala badagokio, proba edo egitasmoaren ezaugarriak, edukia eta baloratzeko irizpideak adierazi behar direlarik. Halaber, aipatu beharko da elkarrizketarako aurreikusitako eguna.
Berez jokabide-elkarrizketa egituratua eskatzen duten lanpostuen deialdietan, hautagaiei jakinaraziko zaie zein ordutan egingo den proba hori.
Berez egitasmo bat aurkezteko eskatzen duten deialdietan zehaztuko da aurkezpenaren epea zein den, eta hala badagokio, Baloratzeko Batzordearen aurrean egitasmo hori defenditzeko aurreikusten den eguna. Batzordeak proba bat egitea erabaki badu deialdian ezarriko da eguna.
Egin beharreko elkarrizketan, proban edo egitasmoan baloratuko dira lanpostuan egoki jarduteko behar diren gaitasunak. Egindako elkarrizketa eta probak ezarritako baremoaren arabera balioetsiko dira.
Deialdian bitarteko funtzionariorik aurkezten ez bada, edo aurkeztu badira ere ipinitako elkarrizketa edo froga gainditzen ez badute, batzordeak bere hautaketa egin beharko du, kapitulu honetan ezarritako prozedurari jarraituz, baldintzak betetzen dituzten lan-poltsetako hautagaien artean.
Ezarritako baremoaren arabera balorazio-aldia amaitu ondoren ebaluatzeko batzordeak elkarrizketan, edo hartarako izandako proban eskatzen zen %50eko puntuazioa lortu dutenen artean hautagai bat proposatuko dio organo deitzaileari.
Berdinketarik bada, lehenbizi merituetan lortutako puntuazioari begiratuko zaio, agindu hau garatzeko instrukzioan adierazitako hurrenkeraren arabera.
Eskakizunak edota gutxienezko puntuazioa betetzen dituzten eskatzailerik ez baldin badago, ebaluatzeko batzordeak deialdia bete gabetzat jotzea proposatuko du.
2 artikuluak aipatzen duen uko egiteak ez du ondoriorik ekarriko bitarteko funtzionarioa dagokion lan-poltsan irauteari dagokionez.
2 artikuluan jasotakoa betetzen bada, bitarteko funtzionarioa berriz ere sartuko da, dagokion lekuan, aldi baterako lan-poltsetan.
Bakarra.¿ 2000 urteko Lanpostu-eskaintza Publikotik eratorritako baztertzeko saioak barne sustapenean gainditu dituzten karrerako funtzionarioak.
2000 urteko Lanpostu-eskaintza publikotik eratorritako baztertzeko saioetan hautatuak izan direnak karrerako funtzionario izendatzen ez diren artean, 5.b) artikuluak aipatutako pertsonen artean merituak baloratzerakoan berdinketarik baldin bada, beti izango dute lehentasuna prozesu horietan behin-behinean argitaratutako zerrendetan gainditu dutela aitortutako barne sustapeneko txandako karrerako funtzionarioek, betiere txanda horretan eskaintzen zen lanpostu kopuru barruan baldin badaude.
Bakarra.¿ Agindu honen garapena.
Funtzio Publikoaren sailburuordeari ematen zaio ahalmena Agindu hau eraginkorra izan dadin beharrezkoak izan litezkeen xehetasun osagarriak garatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 26a.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
Deitutako lanpostuaren xehetasunak
Datos del Puesto convocado
Lanpostuaren izena
Denominación
Maila Kodea Dotazioa
Nivel Código Dotación
Saila / Erakundea
Departamento / Organismo
Adm. egituraren atala
Centro Orgánico
Lantokia
Centro de Destino
Eskatzailearen datuak1
Datos de la persona solicitante1
Abizenak
Apellidos
Izena NAN
Nombre D.N.I.
Kidegoa
Cuerpo
Jakinarazpenetarako helbidea
Domicilio a efecto de notificaciones
ADIERAZITAKO MERITUAK2
MÉRITOS QUE SE ALEGAN2
Antzinatasuna3
Antigüedad3
Gradu4
Grado4
Prestakuntza5
Formación5
a. Titulu ofizialak6
a. Títulos oficiales6
b. Hobekuntza-ikastaroak7
b. Cursos de perfeccionamiento7
Ikastaroaren izena Ordu kopurua
Denominación del curso Número horas
c. Irakaskuntza8
c. Docencia8
Ikastaroaren izena Ordu kopurua
Denominación del curso Número horas
d. Ikerlanak9
d. Actividad investigadora9
Ikastaroaren izena Mota
Denominación Modalidad
Esperientzia10
Experiencia10
Lanpostuaren izena Kidegoa Hasiera eguna Amaiera eguna
Denominación del puesto Grupo Fecha inicio Fecha finalización
Euskara11
Euskera11
Hizkuntzak12
Idiomas12
Hizkuntza HEO maila/ titulu/ hautatzeko prozesua
Idioma Curso EOI/ título/ proceso selectivo
Eransten den dokumentazioa13
Documentación que se adjunta13
Dokumentu Erantsi da? Dokumentu kopurua
Documento ¿Se adjunta? Nº de Documentos
Hirurtekoen ziurtagiriak
Certificados de trienios
Graduaren ziurtagiria
Certificados de grado
Titulu ofizialen kopiak
Copias de títulos oficiales
Hobekuntza-ikastaroen ziurtagiriak
Certificados de Cursos de perfeccionamiento
Irakaskuntzan aritu deako ziurtagiriak
Certificados de docencia
Ikerlanetan aritu delako ziurtagiriak
Certificados de actividad investigadora
Emandako zerbitzualdien ziurtagiriak
Certificados de servicios prestados
Euskara ziurtagiriak/tituluak
Certificados/títulos de euskera
Hizkuntza ziurtagiriak/tituluak
Certificados/títulos de idiomas
Eskaera-orri honi kontuan hartzeko merituen ziurtagiriak, frogagiriak, fotokopiak eta abar eransten zaizkio.
Izenpetzaileak deialdian onartzeko eskatzen du eta eskaera-orri honetan azaldutako datuak egia direla aitortzen du.
A la presente solicitud se acompañan las certificaciones, justificantes, fotocopias, etc. de los méritos evaluables.
La personal abajo firmante solicita ser admitida a la convocatoria y declara ser ciertos los datos consignados en esta solicitud.
(e)ko ren a
a de de
Sinadura
Firma
LANGILEEN ARLOKO ARDURA DUEN ZUZENDARI JAUNA/ANDREA............................................................................ SAILA14.-
ILMO/A. SR./A DIRECTOR/A COMPETENTE EN MATERIA DE PERSONAL.DEPARTAMENTO DE ..................................................14.-
ESKAERA-ORRIA BETETZEKO JARRAIBIDEAK
¿ Eskatzailearen datuak.
Kidegoa: Irakaskuntza eta Osakidetzako langileentzako bakarrik. Dagokion kidegoa edo estatutua adieraziko du.
Jakinarazpenetarako helbidea: oro har, hautagaiei euren lanpostuetan bertan jakinaraziko zaie deialdiaren emaitza. Administrazio Orokorraren egoitzetan euren lana betetzen ez duten langileek bakarrik bete beharko dute derrigorrez lauki hau.
¿ Adierazitako merituak.
Adierazitako meritu guztien agiriak erantsiko dira.
Hobetutako merituak eskaerak aurkezteko mugaeguna arte bakarrik aurkeztu ahal izango dira.
¿ Antzinatasuna.
EAEko Administrazio Orokorrak aitortutako antzinatasuna ofizioz baloratuko da.
Bakarrik EAEko Administrazio Orokorrak aitortzen ez duen antzinatasuna adierazi beharko da. Honelakoetan, eskaerarekin batera emandako zerbitzualdien jatorrizko ziurtagiria aurkeztuko da.
¿ Gradu.
EAEko Administrazio Orokorrak aitortutako norbere gradua ofizioz baloratuko da.
Bakarrik adieraziko da EAEko Administrazio Orokorrak baliozkotzen ez duen beste herri administrazioak aitortutako antzinatasuna. Honelakoetan, eskaerarekin batera graduaren aitorpenaren jatorrizko ziurtagiria aurkeztuko da.
¿ Prestakuntza.
Deitutako lanpostuaren zereginekin zerikusirik duen berariazko prestakuntza bakarrik adieraziko da meritu bezala.
¿ Titulu ofizialak.
Bakarrik hautagaiek diharduten kidego/estatutuan sartzeko eskatzen ez diren titulazioak alegatuko dira.
Meritu bezala alegatutako maila goreneko titulazioa lortzeko beharrezkoak diren beste batzuk ez dira alegatuko.
Eskaerarekin batera alegatutako tituluaren kopia konpultsatua aurkeztuko da.
Unibertsitatetako berezko masterrak, diplomak eta tituluak direnean, tituluaren kopiarekin batera ikastaroaren eduki nagusia osatzen duten gaien aurkibide idatzia aurkeztuko da.
¿ Hobekuntza-ikastaroak.
Informatika-ikastaroak ez dira alegatuko, deialdi bakoitzean, hala badagokio, espresuki zehazten direnak salbu.
Ez dira alegatuko azkeneko hamar (10) urte baino lehenago, eskaerak aurkezteko mugaeguna kontatzen hasita, bukatutako hobekuntza-ikastaroak.
Eskaerarekin batera, ikastaroaren ziurtagiriaren kopia konpultsatua aurkeztuko da. Agiri horretan azaldu behar dira ikastaroa bukatu den eguna eta horren iraupena.
¿ Irakaskuntza.
A eta B kidegoetara irekiak diren lanpostuetarako deialdian parte hartzen dutenentzako bakarrik.
Eskaerarekin batera, ikastaroaren ziurtagiriaren kopia konpultsatua aurkeztuko da. Agiri horretan, ikastaroa bukatu den eguna, horren iraupena eta emandako ikastaroaren eduki nagusia osatzen duten gaien aurkibide idatzia azaldu behar dira.
¿ Ikerlanak.
A eta B kidegoetara irekiak diren lanpostuetarako deialdian parte hartzen dutenentzako bakarrik.
Ez dira alegatuko azkeneko hamar (10) urte baino lehenago, eskaerak aurkezteko mugaeguna kontatzen hasita, bukatutako atal honi dagozkion lanak.
Mota: ondorengo hauetako aukera bat adieraziko da:
Biltzarretan, mintegietan edota jardunaldietan izandako komunikazioak.
Biltzarretan, mintegietan edota jardunaldietan parte hartzea.
Biltzarretan, mintegietan edota jardunaldietan izandako ponentziak.
Aldizkarietan edo bestelako argitalpenetan idatzitako artikuluak.
Herri administrazioek lagundutako ikerketa egitasmoetan parte hartzea.
Eskaerarekin batera, egiaztatzeko ziurtagiriaren kopia konpultsatua eta ikerlanean aztertutako gaiak baloratzeko lagunduko duten dokumentuak aurkeztuko dira.
¿ EAEko Administrazio Orokorretik kanpoko lanpostuetan esperientzia.
EAEko Administrazio Orokorreko lanpostuetan izandako esperientzia ofizioz baloratuko da.
Bakarrik EAEko Administrazio Orokorrekoak ez diren lanpostuetan izandako esperientzia, eskaerak aurkezteko mugaegunetik kontatzen hasita azkeneko bost (5) urtetakoa, adierazi beharko da. Honelakoetan, eskaerarekin batera emandako zerbitzualdien jatorrizko ziurtagiria aurkeztuko da.
¿ Euskara.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak egiaztatutako edo homologatutako hizkuntza eskakizunak ofizioz baloratuko dira.
Bakarrik Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak homologatu ez dituenean alegatuko da ondorengo ikastaroak gainditu nahiz tituluen edo egiaztagirien jabe izana:
Hezkuntzako 1. HE.
Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskararen 4. maila.
Hezkuntzako 2. HE.
EGA eta baliokide diren egiaztagiri eta diploma.
¿ Hizkuntzak.
A, B, C eta D kidegoetara irekiak diren lanpostuetarako deialdian parte hartzen dutenentzako bakarrik.
Alegatuko da bai Hizkuntza Eskola Ofizialeko ingeles, frantses edo/eta aleman hizkuntzen 3. eta 4. mailak gaindituta izatea bai baliokideak diren edo maila horien antzeko ezagupena duten tituluak edukitzea. Honelakoetan, eskaerarekin batera, Hizkuntza Eskola Ofizialeko jatorrizko ziurtagiria edo/eta tituluaren kopia konpultsatua aurkeztuko da.
Baita ere, maila horiek EAEko Administrazio Orokorrak antolatutako norgehiagoketan (lehiaketak, EPE, lan-poltsetarako deialdiak) egiaztatu badira alegatu ahal izango dira. Honelakoetan, adieraziko da hura egiaztatzeko zein izan zen baztertzeko prozesua.
¿ Eransten den dokumentazioa.
Igortzen den dokumentazio mota X batekin adieraziko da, kasu bakoitzari dagokion dokumentu kopurua adieraziz.
¿ Eskaera-orria, deitutako lanpostua atxikita dagoen saileko langileen arloko ardura duen zuzendariari igorriko zaio.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Garatzen du: 74/2001 DEKRETUA, maiatzaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioen 2001eko lan-baldintzak arautzeko hitzarmena onartzen duena.
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2006ko maiatzaren 30ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen lanpostuak zerbitzu-eginkizunen bitartez betetzeko prozedura arautzen duena.
- Garatutakoa: EBAZPENA, 2002ko otsailaren 26koa, Funtzio Publikoaren sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere Erakunde Autonomoen lanpostuak zerbitzu-eginkizunen nahiz bitarteko funtzionarioen bidez betetzeko prozeduran jarraitu