Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1996ko irailaren 16koa, Osasun sailburuarena, zona farmazeutikoak bateratzeko prozedura ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 189
  • Hurrenkera-zk.: 4526
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1996/09/16
  • Argitaratze-data: 1996/10/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

"...Dekretu honetako 3. ataleko 2. puntuan"

Uztailaren 16ko 181/1996 Dekretuak, jendea atenditzeko farmazi bulegoen ordutegia zehazten duenak, zona farmazeutikoak bateratzeko posibilitatea ematen du, atentzio farmazeutikoa ematerakoan. Bateratzeko posibilitate horrek balio du larunbatetako arratsaldeko jornadarako, eguerdiko atsedenaldirako, arratsaldeko itxieraren eta urgentziako ordutegia irekitzearen bitarteko aldirako, jaiegunetarako eta urgentziako ordutegietarako. Dena dela, zona farmazeutikoak, bateratu ahal izateko, aipatutako Dekretuan ezartzen diren baldintzak bete behar dira eta Osasun-agintaritzaren baimena izan behar da.

Ondorioz, eta 181/1996 Dekretuak, jendea atenditzeko farmazi bulegoen ordutegia zehazten duenak, bere 19.3 atalean, ematen duen gaikuntzarekin bat etorririk,

  1. atala.- 1.- Zona farmazeutikoak bateratzeko eskaerak, dagokion botikarien elkargo ofizialak formulatu behar ditu, irailaren 1a baino lehen.

  2. Botikarien elkargo ofizial bereko eremu geografikoari ez dagozkion zona farmazeutikoak bateratu nahi direnean, inplikatuta dauden elkargoek egingo dute eskaera.

  1. atala.- 1.- Eskaerarekin batera bidali behar da bai jendea atenditzeko farmazi bulegoen ordutegia zehazten duen 181/96 Dekretuaren 18.1 ataleko a), b) eta c) idazatietan aipatutako dokumentazioa, baita egokitzat jotzen den bestelako dokumentzio osagarria ere.

  1. Era berean, kreditatu behar da bateratze-eskaerak ukitutako zona farmazeutikoetan dauden farmazi bulegoetako botikari titular guztiek bateratze-proposamenari buruzko alegazioak egin ahal izan dituztela.

  2. atala.- 1.- 181/1996 Dekretuaren 18.1 ataleko c) idazatiak aipatzen duen denbora-kreditazioa egiteko, dagokion botikarien elkargoak egokitzat jotzen duen prozedura erabiliko da.

  1. Osasun Sailak bidezko jotzen duen beste edozein jarduera egin dezake, botikarien elkargo ofizialak bidalitako datuak egiaztatzeko.

  1. atala.- 181/1996 Dekretuaren 18.2 atalean aurrikusitako salbuespena dela-eta, bateratze-eskaerak zona farmazeutiko baten zati bat hartzen duenean, botikarien elkargo ofizialak kreditatu behar du, batetik, aipatutako ataleko 1. idazatiak dioen dokumentazioa, eta bestetik, zona farmazeutiko osoa ez den esparru geografikoa erabiltzeak atentzio farmazeutikoaren kalitatezko hobakuntza dakarrela, eta gainera, ukitutako zona farmazeutikoetako pertsonei ez diela inongo kasuan arazorik sortuko.

  2. atala.- 1.- Botikarien elkargo ofizialek emandako dokumentazioa lehen mailako atentzioko osasun eskualdeetako kudeatzaileei bidaliko zaie. Urgentzia medikoen atentzioari dagokionez, 10 eguneko epea dute kudeatzaileok eskatutako bateratzeagatik gerta daitezkeen ondorioei buruzko txostena bidaltzeko, 181/1996 Dekretuaren 18.1 ataleko e) idazatian ezarritakoari jarraituz.

  1. Era berean, Osasun Administrazioak elkargoek bidalitako dokumentazioa pasatuko die bateratzeak ukitutako udalei, eta udal horiek 10 eguneko epea dute egokitzat jotzen dituzten oharrak egiteko.

  1. atala.- Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariari dagokio zona farmazeutikoak bateratzeko baimen-eskaerei buruzko ebazpenak ematea.

  2. atala.- Emandako baimenak urtebete egongo dira indarrean, eta automatikoki luzatuko dira epe berdinetan, salbu eta urte bakoitzeko uztailaren 1a baino lehen borikarien elkargo ofizialek edo Osasun Administrazioak berak indarrean egote hori aldatu behar dela justifikatzen badu.

    Aurkeztutako justifikazioaren ondorioz baimena luzatzen ez bada, zona farmazeutikoak bateratzeko eskaera berria formulatu beharkoda, hala badagokio, agindu honetan aurrikusten den moduan.

    ALDI BATERAKO XEDAPENA

    1997 urterako zona farmazeutikoak bateratzeko eskaerak, ordutegi-proposamenarekin batera formulatuko dira eta 181/1996 Dekretuan horretarako ezarri diren epeen barruan.

    1997 urteko aldibaterako tramitazioan, ez da beharrezkoa izango kasu guztietan bidaltzea, ez Lehen Mailako Atentzioko Eskualdeko kudeatzaileak bidali behar duen txostena, ez bateratzeak ukitutako udal guztiei bidaltzen zaien gaztigua.

    1997 urterako baimenduko diren zona farmazeutikoen bateratzeak ez dira automatikoki hurrengo urteetarako luzatuko; beraz, 1988 eta hurrengo urteetarako eskaerak, agindu honetan aurrikusten den arabera tramitatu beharko dira.

Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko irailaren 16a.

Osasun sailburua,

IÑAKI AZKUNA URRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.