Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arautegia

Inprimatu

224/2012 DEKRETUA, urriaren 23koa, Vitoria-Gasteizko barruti judizialari dagozkion Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 5013
  • Xedapen-zk.: 224
  • Xedapen-data: 2012/10/23
  • Argitaratze-data: 2012/11/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; EAEko udalak; Justizia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lanpostuen zerrendak Justizia Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, onartu egin behar dira, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521., 522. eta 523. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521. artikuluak dioenez, onartzen diren lanpostu-zerrenden bidez antolatuko dira langileak, bulego judizialen egitura osatzen duten unitateetan sartuz. Lanpostu-zerrendak agerikoak izango dira.

Lege organiko horren 522. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, arlo horretan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoek hasierako onarpena emango diete beren jarduera-eremuko bulego judizialetako lanpostu-zerrendei, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren aldeko txostena jaso ondoren eta ordezkaritza handiena duten sindikatuekin negoziatu eta gero.

Lege horren 523. artikuluaren bigarren atalak dioenez, nolanahi ere lanpostuen hasierako zerrendetan egiten diren aldaketetan jaso beharko dira lege horrek langileen berbanaketa eta berrantolaketaren arloan biltzen dituen printzipioak.

Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 12. artikuluan eta Justizia Administrazioko Hizkuntza Normalizaziorako ekainaren 29ko 174/2010 Dekretuan xedatutakoa betez, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak Vitoria-Gasteizko barruti judizialari dagozkion Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrenda prestatu du.

Hori dela eta, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, hala jasota baitago Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4. artikuluan, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko urriaren 23an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Vitoria-Gasteizko barruti judizialari dagozkion Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak onartzea, dekretu honen eranskinean jasota daudenak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 23an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (8)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.