Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

80/2010 DEKRETUA, martxoaren 9koa, enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren Programa garatzen duen dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 1514
  • Xedapen-zk.: 80
  • Xedapen-data: 2010/03/09
  • Argitaratze-data: 2010/03/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Otsailaren 9ko 41/2010 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legearen Zazpigarren Xedapen Gehigarrian jasotako enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren programa onetsi zen. Horrela bada, baimena eman zen finantzaketa eskuratzeko laguntzen berariazko programa bat ezartzeko, gehienez 600 milioi euroko zuzkidurarekin, izenburuan aipatutako agente ekonomikoen zirkulatzaile-beharrizanei erantzuteko, batez ere.

Dekretu horren aldi berean, Administrazio Zentralak sektore pribaturako hainbat finantzaketa-lerro antolatu ditu Kreditu Ofizialeko Institutuaren bitartez, eta horien artean dago «Finantzaketa % 100 KOIrena - Arriskua % 100 kreditu-erakundeena» azpilerroa, «KOI-2010eko likidezia» finantzaketa-lerroaren barruan. Bada, 41/2010 Dekretuaren helburu berberak ditu eta, gainera, maileguak gauzatzeko fondoak ematen dizkie horri atxikitako finantza-erakundeei.

Azpilerro horrek, hala ere, 41/2010 Dekretuaren 10. artikuluan araututakoak ez diren beste baldintza batzuk ezartzen ditu maileguetarako eta, ondorioz, arau honekin, izaera osagarria eman nahi zaie finantzaketa-lerro biei, otsailaren 9ko 41/2010 Dekretuaren 10. artikulu hori egokituz.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2010eko martxoaren 9an egindako bilkuran eztabaidatu ondoren, hauxe

Beste atal bat gehituko zaio otsailaren 9ko 41/2010 Dekretuaren 10. artikuluari («Maileguen ezaugarriak»), 6. atala, hain zuzen ere:

  1. Finantzaketa-programa honetan laguntzen duten finantza-erakundeek, KOI-2010 lerroetarako finantzaketa-baldintza orokorren kontratu markoa eta KOI-2010eko likidezia finantzaketa-lerroaren baldintza berezien kontratua sinatu badituzte Kreditu Ofizialeko Institutuarekin, Finantzaketa % 100 KOIrena - Arriskua % 100 kreditu-erakundeena azpilerroaren arabera jasotako finantzaketa aplikatu ahal izango diote programa honi.

    Horrelakoetan, azpilerro horren babesean gauzatuko diren maileguen baldintzak bertan xedatutakoaren araberakoak izango dira. Hala eta guztiz ere, maileguek nahitaez bete beharko dituzte honako inguruabar hauek:

    Epea 3 urtekoa izango da, urte bateko gabealdiarekin.

    Maileguen interes-tasa KOIren lagapen-tasa finkoa izango da, Finantzaketa % 100 KOIrena - Arriskua % 100 kreditu-erakundeena azpilerroan definitutakoaren arabera, gehi % 0,90eko diferentziala gehienez.

    Elkarrekiko berme-baltzu laguntzaile batek abalatuko ditu maileguak, eta eskatzaileek dekretu honetako gainerako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

Ekonomia eta Ogasun Sailak dekretu honetan xedatutakoaren arabera egokituko du enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren programa antolatzeko 2010eko martxoaren 1ean hainbat finantza-erakunderekin sinatutako lankidetza-hitzarmena.

Lehenengoa. Ekonomia eta Ogasuneko sailburua ahaldundu da dekretu hau garatzeko beharrezko xedapenak emateko.

Bigarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean egongo da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko martxoaren 9an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Gaiarekin lotutako edukiak

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.