Arautegia
Inprimatu136/2007 DEKRETUA, irailaren 11koa, etxe eta merkataritza erabilerako eta erabilera kolektiboko gas zerbitzuen instalazioak nola ikuskatu eta berrikusi arautzen duen dekretua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 184
- Hurrenkera-zk.: 5262
- Xedapen-zk.: 136
- Xedapen-data: 2007/09/11
- Argitaratze-data: 2007/09/24
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Lana eta enplegua
Testu legala
Etxe eta merkataritza erabilerako eta erabilera kolektiboko gas zerbitzuen instalazioak nola ikuskatu eta berrikusi arautzen duen urtarrilaren 29ko 28/2002 Dekretuak arautzen du merkataritza-, elkarte- eta etxe-erabilerako gasa hartzeko instalazioak martxan jarri edo erabili ondoko aldizkako kontrolak.
Gas-instalazioen zenbait arrisku identifikatu behar direla eta, aipatu arauak egin beharreko kontrolak zehazten ditu eta akatsak zuzentzeko jarraipen-sistema ezartzen du, agerikoa baita instalazioen kontrolik ezaren eta istripu arriskuen indizea areagotzearen arteko harreman zuzena.
Aipatu arauaren balantzea positiboa izan da argi eta garbi. Izan ere, horrelako instalazioen erabiltzaileek eta jabeek gero eta informazio hobea eta zabalagoa izan dute euren betebeharrei buruz, erabiltzaile bati baino gehiagori zerbitzua ematen dien petrolioaren gas likidotuen (PGL) edukiontzietatik hornitutako instalazio hartzaileei dagokionean. Alabaina, hutsunea somatu da instalazio hartzailee horien ikusketei dagokionean, aipatu Dekretuan jasotako araubidearen arabera zaila baitzen haien kontrola. Kontrolatzeko zailtasuna edukiontzi beretik hornitutako instalazio hartzaile bat baino gehiago izatetik dator, izan ere, enpresa hornitzaileari zaila gertatzen zitzaion erabiltzaileek egin beharreko berrikusketak kontrolatzea. Arau honek, bada, bermatu egiten ditu ikusketa horiek, enpresa banatzaileak berak egin beharko baititu. Horrela bada, aldatu beharra dago urtarrilaren 29ko 28/2002 Dekretua, honako helburu nagusiarekin: aldizkako ikusketatzat jotzeko instalazio horien egiaztatzea eta gasa banatzen duten enpresen ikusketa-lanen barruan sartzeko zeregin hori.
Bestalde, gas-erregaiak erabili eta banatzeko arautegi teknikoa eta bere jarraibide osagarriak, ICG 01 eta 11 bitartekoak, onartzen dituen uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretua indarrean sartzeak agerian utzi du urtarrilaren 29ko 28/2002 Dekretua aldatzearen beharra puntu jakin baten, 4.artikuluan, hain zuzen ere, ikusketak edo berrikusketak hartzen dituenari buruz, CO isurien neurketak egiteko gutxieneko denborari dagokionean. Eta guzti hori, Errege Dekretuak ezarritakora egokitzeko.
Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoaren irizpenarekin bat etorriz, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko irailaren 11n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
"Hustuketa bideratua duten zirkuitu irekiko aparailuak lokal itxietan badaude, edo garra ezkutuan duten aparailuak badira, (bitrozeramika-sukaldeak, frigigailuak eta abar) CO-aren isurketa neurtu beharko da, bai eta lokaleko giroan dagoen CO-aren kontzentrazioa ere. Neurketa egiteko, ateak eta leioak itxita egon beharko dira eta aparailu guztiak martxan gehinezko potentzian. Detektore egokia erabili beharko da, eta detektorea aparailutik metro batera eta lurretik 1,80 metrora egon beharko da gutxi gora-behera, eta aparailua martxan hasten denetik 5 minutura egin beharko da neurketa.
"14. artikulua.– Gas kanalizatutako instalazioen ikuskatzea.
Gasa banatzen duen enpresak ikuskatu beharko ditu kanalizazio bidezko banaketa sareetatik elikatzen diren instalazio hartzaileak, dekretu honetan xedatutakoakoaren arabera.
Era berean, erabiltzaile bati baino gehiagori zerbitzua ematen dien petrolioaren gas likidotuen (PGL) edukiontzietatik hornitutako instalazio hartzaileei dagokionean, gasa banatzen duen dena delako enpresa arduratuko da ikuskatzeaz".
"19. artikulua.– Gas enbasatuko instalazioak berrikustea.
Gasaren enpresa instalatzaile baimenduak egin beharko dituzte gas enbasatuko (botilak) instalazioen eta GLP biltegiratzeko edukiontzi finkoetako aldizkako berrikusketak".
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2007ko irailaren 11n.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
ANA AGUIRRE ZURUTUZA.
Failure of server APACHE bridge:
Cannot open TEMP post file '/tmp/_wl_proxy/_post_7714_146_1547265653_700' for POST of 3666 bytes
Build date/time: Jun 16 2006 15:14:16
Change Number: 779586
Failure of server APACHE bridge:
Internal Server failure, APACHE plugin. Cannot continue.
Build date/time: Jun 16 2006 15:14:16
Change Number: 779586