Egoitza elektronikoa

Arautegia

Inprimatu

148/2000 DEKRETUA, uztailaren 28koa, aldez aurretiko fiskalizazioa behar duten espedienteei dagozkien gastu mota bakoitzeko zenbatekoak finkatzen dituena (hutsen zuzenketa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 209
  • Hurrenkera-zk.: 4782
  • Xedapen-zk.: 148
  • Xedapen-data: 2000/07/28
  • Argitaratze-data: 2000/10/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Aldez aurretiko fiskalizazioa behar duten espedienteei dagozkien gastu mota bakoitzeko zenbatekoak finkatzen dituen uztailaren 28ko 148/2000 Dekretua 2000ko irailaren 13an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (176 zk.), eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dekretu horretako 2. artikulua berriro argitaratuko da.

  1. – Aurreko artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aldez aurretiko fiskalizazioa jaso beharko dute jarraian aipatzen diren gastu motak, bakoitzak bertan adierazitako zenbatekoak gainditzen baditu:

    1. Obrak kontratatzeko espedienteak, hasierako aurrekontua 250.000 eurotik (41.596.500 PTA) goragokoa bada, eta 100.000 eurotik gorako (16.638.600 PTA) hasierako aurrekontua duen beste edozein edozein administrazio kontratu esleitzeko espedienteak.

    2. Prozedura negoziatuaren bitartez izapidetutako administrazio-kontratuen espedienteak, hasierako aurrekontua dena dela, salbu eta prozedura hori zenbatekoan oinarrituta justifikatzen bada edo ondasun eta zerbitzu homologatuak eskuratzeko delako erabiltzen bada, kasu horietan aurreko idatz-zatian esandakoa beteko baita.

    3. Kontratuen aldaketak, baldin eta baldintza hauek betetzen badira:

      • Aldatu den administrazio-kontratuaren esleipen-zenbatekoa 250.000 eurotik (41.596.500 PTA) gorakoa izatea obra-kontratuen kasuan edo 100.000 eurotik (16.638.600 PTA) gorakoa gainontzeko administrazio-kontratuetan.

      • Aldaketa kontratuaren esleipen-zenbatekoaren %25etik gorakoa bada, bai gora bai behera, berez edo aurretik egindako beste aldaketa batzuei erantsita.

    4. Kontratu ebazpen eta lagapenak, kontratuaren aurrekontua 250.000 eurotik (41.596.500 PTA) gorakoa bada obra-kontratuen kasuan edo 100.000 eurotik (16.638.600 PTA) gorakoa gainontzeko administrazio-kontratuetan.

    5. Kontratu pribatuak egitea edo berritzea, espedientearen zenbatekoa 25.000 eurotik (4.159.650 PTA) gorakoa bada.

    6. Lehiaketa bidez emandako laguntzak eta dirulaguntzak, prozedura horretan emandako zenbatekoa 300.000 eurotik (49.915.800 PTA) gorakoa bada. Deialdi publikoen bitartez emandako gainontzeko dirulaguntzek bakarrik beharko dute aldez aurreko fiskalizazioa baldin eta, banaka hartuta, 100.000 eurotik (16.638.600 PTA) gorakoak badira.

      25.000 eurotik (4.159.650 PTA) gorako edozein kalte-ordain. Epigrafe honen barruan sartzen dira, halaber, arauzko entrega bakarrak eta laguntza sanitario, farmazeutiko eta ortoprotesikoetako gastuak itzultzeko izapidetzen diren espedienteak.

      25.000 eurotik (4.159.650 PTA) gorako edozein motatako mailegu edo aurrerakin.

      1. Administrazio-errekurtsoak, ofiziozko berrikusketak egiteko prozedurak edo egintza zibilak zein lan egintzak burutu aurreko erreklamazioak ebazten dituzten egintzak, beti ere, horien objektuak aldez aurreko fiskalizazioa behar badu.

        1. Aurreko epigrafeetan jasota ez dauden gastuak, baldin eta, Dekretu honetako 3.1 artikuluan zehazten den irizpideari jarraituz, 25.000 eurotik (4.159.650 PTA) gorakoak badira.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.