Egoitza elektronikoa

Arautegia

Inprimatu

148/2000 DEKRETUA, uztailaren 28koa, aldez aurretiko fiskalizazioa behar duten espedienteei dagozkien gastu mota bakoitzeko zenbatekoak finkatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 176
  • Hurrenkera-zk.: 3928
  • Xedapen-zk.: 148
  • Xedapen-data: 2000/07/28
  • Argitaratze-data: 2000/09/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legearen 22.1 a) 3.a) artikuluak zera ezartzen du, gastu mota bakoitzerako arauz zehazten diren zenbatekoak gainditzen dituzten espedienteek aldez aurretiko fiskalizazioa behar dutela. Ondorioz, urtarrilaren 24ko 66/1995 Dekretua onartu zen eta Dekretu horrek arautu du, orain arte, gai hori.

Hala ere, alde batetik zenbateko horiek eguneratu behar dira eta, bestetik, Dekretua indarrean egon den bitartean izandako esperientziaren ondorioz, zenbait aldaketa egin behar dira. Beraz, komenigarria da arau berri bat onartzea, beti ere, indargabetzen denaren eskema errespetatuta, oro har.

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko uztailaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legearen 22.1.a).3.) artikuluan aipatutako gastu mota bakoitzeko zenbatekoa finkatzea da dekretu honen xedea, hortik gorako zenbatekoetan derrigorrezkoa baita aldez aurretiko fiskalizazioa egitea.

  2. – Aurreko lerroaldean aipatutako ondorioetarako, jarraian zehazten diren gastuak ez daude Dekretu honetan xedatutakoaren menpe eta, beraz, horietan aldez aurretiko fiskalizazioa egin beharko da beti, zenbatekoa dena dela:

    22.1.a) artikuluko 1. eta 2. zenbakietan adierazitako gastuak.

    1. Zenbateko zehaztugabea duten gastuak eta hiru aurrekontu-ekitaldi jarraitarako edo gehiagorako sarrera eta gastu konpromisoa daukatenak.

  3. – Era beran, Dekretu honetan xedatutakotik kanpo geldituko dira aipatutako 22.1.a) artikuluaren 3. zenbakiko azken puntuan adierazitako gastuak ere. Izan ere, horien zenbatekoak edozein izanda ere, aldez aurretiko fiskalizaziotik kanpo geldituko dira, kontratu txikietan 3.2. artikuluan ezarritakoa aplikatzearen kalterik gabe.

  4. – Ohiko transferentziak eta kapitalaren transferentziak aldez aurretiko fiskalizazioaren menpe ez daudela ulertu behar da, horien zenbatekoa edozein izanda ere.

  1. – Aurreko artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aldez aurretiko fiskalizazioa jaso beharko dute jarraian aipatzen diren gastu motak, bakoitzak bertan adierazitako zenbatekoak gainditzen baditu:

    Obrak kontratatzeko espedienteak, hasierako aurrekontua 250.000 eurotik (41.596.500 PTA) goragokoa bada, eta 100.000 eurotik gorako (16.638.600 PTA) hasierako aurrekontua duen beste edozein edozein administrazio kontratu esleitzeko espedienteak.

    Prozedura negoziatuaren bitartez izapidetutako administrazio-kontratuen espedienteak, hasierako aurrekontua dena dela, salbu eta prozedura hori zenbatekoan oinarrituta justifikatzen bada edo ondasun eta zerbitzu homologatuak eskuratzeko delako erabiltzen bada, kasu horietan aurreko idatz-zatian esandakoa beteko baita.

    Kontratuen aldaketak, baldin eta baldintza hauek betetzen badira:

    • Aldatu den administrazio-kontratuaren esleipen-zenbatekoa 250.000 eurotik (41.596.500 PTA) gorakoa izatea obra-kontratuen kasuan edo 100.000 eurotik (16.638.600 PTA) gorakoa gainontzeko administrazio-kontratuetan.

    • Aldaketa kontratuaren esleipen-zenbatekoaren %25etik gorakoa bada, bai gora bai behera, berez edo aurretik egindako beste aldaketa batzuei erantsita.

      Kontratu ebazpen eta lagapenak, kontratuaren aurrekontua 250.000 eurotik (41.596.500 PTA) gorakoa bada obra-kontratuen kasuan edo 100.000 eurotik (16.638.600 PTA) gorakoa gainontzeko administrazio-kontratuetan.

      Kontratu pribatuak egitea edo berritzea, espedientearen zenbatekoa 25.000 eurotik (4.159.650 PTA) gorakoa bada.

      Lehiaketa bidez emandako laguntzak eta dirulaguntzak, prozedura horretan emandako zenbatekoa 300.000 eurotik (49.915.800 PTA) gorakoa bada. Deialdi publikoen bitartez emandako gainontzeko dirulaguntzek bakarrik beharko dute aldez aurreko fiskalizazioa baldin eta, banaka hartuta, 100.000 eurotik (16.638.600 PTA) gorakoak badira.

      000 eurotik (4.159.650 PTA) gorako edozein kalte-ordain. Epigrafe honen barruan sartzen dira, halaber, arauzko entrega bakarrak eta laguntza sanitario, farmazeutiko eta ortoprotesikoetako gastuak itzultzeko izapidetzen diren espedienteak.

      000 eurotik (4.159.650 PTA) gorako edozein motatako mailegu edo aurrerakin.

      Administrazio-errekurtsoak, ofiziozko berrikusketak egiteko prozedurak edo egintza zibilak zein lan egintzak burutu aurreko erreklamazioak ebazten dituzten egintzak, beti ere, horien objektuak aldez aurreko fiskalizazioa behar badu.

      Aurreko epigrafeetan jasota ez dauden gastuak, baldin eta, Dekretu honetako 3.1 artikuluan zehazten den irizpideari jarraituz, 25.000 eurotik (4.159.650 PTA) gorakoak badira.

  1. – Aurreko artikuluan aipatutako zenbatekoak kalkulatu ahal izateko, bildu egingo dira, ekonomi ekitaldi bati dagokionez, batera konprometi daitezkeen prestazioak, gertakariak, eragiketak edo egintzak. Hartara, bada, ezingo dira zatitu aldez aurretiko fiskalizazioa ekiditeko.

  2. – Zenbatekoak banaka hartuta aldez aurretiko fiskalizazioa beharko ez luketen baina aurreko puntuko irizpidea aplikatuz behar duten gastu-konpromiso gehiago onartuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko 14/1994 Legearen 24.4 artikuluan zehazten den txostena aurkeztu beharko da.

Kudeaketa zentralizatuko eraikinetan dauden administrazio-unitateetarako ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko erabiltzen den araubide juridikoaren menpe dauden funtzionamendu-gastuak, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak izapidetuak, Dekretu honetan xedatutakoaren menpe egongo dira aldez aurretiko fiskalizazioari dagokionez, eta horien ordainketa kontu delegatuen bitartez egingo da.

Indarrik gabe uzten dira Dekretu honen aurka doazen maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak eta, zehazki, aldez aurretiko fiskalizazioa behar duten espedienteei dagozkien gastu mota bakoitzeko zenbatekoak finkatzen dituen urtarrilaren 24ko 66/1995 Dekretua.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko uztailaren 28an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.