Arautegia

Inprimatu

62/1996 DEKRETUA, martxoaren.26koa, Consejo Asesor de Patrimonio Arqueológico de Euskadi/Euskadiko Arkeologi Ondarearen Aholku Batzordea eratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 67
  • Hurrenkera-zk.: 1762
  • Xedapen-zk.: 62
  • Xedapen-data: 1996/03/26
  • Argitaratze-data: 1996/04/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Erasota gelditu dadin izenpetzen dugu ziurtagiri hau, Madrilen, 1996ko otsailaren 29an. Bitariko Batzordeko idazkariak: Izpta.: Rosa Rodríguez Pascual eta Mikel Legarda Uriarte.

Euskal Kultura Ondarearen Legeak, hau da, uztailaren 3ko 7/1990 Legeak, kultura ondarearen arlo desberdinei buruzko aholkua emateko organo aholku emaileak sortu ahal izango direla ohartematen du 6. atalean. Horietako bat da hain zuzen ere ondare arkeologikoa, Legeak berak araubide berezia emanez onartzen duen moduan.

Aipatutako legean Euskadiko arkeologi ondarea babestu eta zaintzeari begira ohartemandako aitorpen eta jarduerak erraztu asmoz, Arkeologi Ondarearen inguruko gaietarako ogano aholku emaile bat eratzeari egoki iritzi zaio.

Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko martxoaren 26an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.- 1. Euskadiko Arkeologi Ondarearen Aholku Batzordea eratzea, Euskadiko arkeologi ondarea zaindu eta babesteko gaien inguruan Eusko Jaurlaritzari aholkuak emateko organo gisa.

  2. Batzorde hori Kultura, Gazteria eta Kirol Sailordetzari atxikiko zaio eta ondoko ataletan ezarritako osaera, egiteko, eta bilera nahiz funtzionamendu araubidea izango ditu.

  1. atala.- 1. Honela osatuko da Euskadiko Arkeologi Ondarearen Aholku Batzordea:

    1. Batzordeburua: Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea.

    2. Batzordeburuordea: Kultura Ondarearen zuzendaria. Bera izango da gainera batzordeburuaren ordezko bakante, ausentzia, gaisotasuna edo bestelako legezko arrazoirik dagoenean.

    3. Bokalak:

      • Hiru Lurralde Historikoetako Foru Aldundi bakoitzeko ordezkari bana, haiek proposatutakoak.

      • Ondare Zuzendaritzak proposatutako kideak, hiru gutxienez eta bost gehienez, batzordearen idazkariak proposatutakoak.

        1. Egoki iritziz gero, Euskadiko Arkeologi Ondarearen Aholku Batzordeak gai honetan adituak direnei laguntza eskatu ahal izango diete. Hitz egiteko eskubidea bai baina botoa ematekoa ez dute izango.

        2. atala.- 1. Euskadiko Arkeologi Ondarearen Aholku Batzordeko bokalen izendapena Kultura sailburuak egingo du agindu bidez.

        1. Bokalak bi urtetarako aukeratuko dira, gero ere berriz aukeratu ahal izango direlarik.

        2. Bokal kargua ezingo zaio inori ordezkotzan utzi. Eta beren izenean bokalen bat duten Entitateen ordezkari gisa aritzen den pertsona fisikoa ordezkatu behar izanez gero, bai hark karguari uko egin diolako, bai zesatu dutelako edo bai bestelako arrazoien bat dagoelako, entitate horrek, ordezkapena egingo duen pertsonaren proposamena egingo du 15 eguneko epean, hartara, kultura sailburuak hasieran zegoen bokalari gelditzen zitzaion epealdirako izenda dezan.

        3. atala.- 1. Batzordeak ohizko bilerak eta bilera bereziak egin ahal izango ditu, lehen eta bigarren deialdian.

          1. Batzordeak gutxienez bi ohizko bilera egingo ditu urtean.

          2. Batzordeburuak egoki jotzen dituen hainbeste bilera berezi egingo ditu batzordeak urtean, aztertu beharreko gaien arabera, bai berak hala irizten diolako edo baita batzordeko kideen erdiak gutxienez hala eskatu diotelako. Horrela gertatuz gero, eskaera hori egitea ekarri zuten gaiak bileran aztertu beharreko gaien zerrendan sartuko dira arauz.

            1. Bileran aztertu beharreko gaien zerrenda deialdian agertuko da, eta baita lehenengo deialdira bertaratutakoen artean quorum-ik ez egotea gertatuz gero, lehenengoa baino ordu bete beranduago bigarren deialdia egingo dela ere. Deialdia idazkariak egingo du, batzordeburuak hala aginduta, bilera eguna baino hamar egun lehenago, gutxienez, bilera ohizkoa baldina bada, eta berrogeita zortzi ordu lehenago, gutxienez, berezia baldin bada.

            2. Batzordea behar bezala eratua egoteko, lehen deialdian batzordekideen gehiengo osoa bildu beharko da eta, bigarrenean, berriz, gutxienez hiru batzordekide. Dena dela ere, bi kasu horietan, batzordeburuak edo haren ordezkoak bertan egon beharko du.

              Aurreko lerroaldian adierazitako bertaratze quorum-ez gain, batzordea behar bezala eratua egoteko, idazkariak ere bertan egon beharko du.

            3. Erabakiak bildutako batzordekideen botoen gehiengo osoz hartuko dira eta, berdinketa gertatuz gero, batzordeburuaren kalitatezko botoak erabakiko du. Ezingo da beste norbaiten ordez botorik eman.

            4. Gai zerrendan agertzen ez den gairik ezin izango da eztabaidatu, ez eta hari buruzko erabakirik hartu ere, batzordekide guztiak bertan egonik gaia presazkoa dela haien gehiengo osoz erabakitzen ez bada behintzat.

        4. atala.- Batzordeak zeregin hauek izango ditu:

        1. Legeriak arkeologi ondareari dagokionean egoki irizten dituen txostenak egitea.

        2. Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legean arkeologi ondareari dagokionean ohartemandako erregelamenduen garapenari buruzko txostenak egitea.

        3. Arkeologi ondareari buruzko irizpenak ematea eta jarduera orokorrak eta bereziak proposatzea.

        1. atala.- 1. Euskadiko Arkeologi Ondarearen Aholku Batzordeak nahi hainbat lantalde osatu ahal izango ditu berari dagozkion zereginak bete ahal izateko.

        1. Lantalde horien osaera eta egitekoak Batzordeak berak ezarriko ditu ohizko bilera batean.

        1. atala.- Batzordekideek indemnizazioak jasotzeko eskubidea izango dute bertako partaide izateagatik dituzten gastuei aurre egin ahal izateko eta, horretarako, otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan eta horren inguruko xedapen osagarri eta garapenekoetan ezarritako zenbatekoak aplikatuko dira.

          GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

          Lehena.- Euskadiko Arkeologi Ondarearen Aholku Batzordea bi hilebeteko epean eratuko da, dekretu hau indarrean jartzen den egunetik kontatzen hasita.

Lehena.- Dekretu honetan ezarri gabeko kasuetarako Herri Administrazioko Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legean, azaroaren 26koan, organo kolegiatuentzat ezarritakoa aplikatuko da.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko martxoaren 26an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.