Arautegia

Inprimatu

315/1994 DEKRETUA, uztailaren 19koa, Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntzaaraudia onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 157
  • Hurrenkera-zk.: 2952
  • Xedapen-zk.: 315
  • Xedapen-data: 1994/07/19
  • Argitaratze-data: 1994/08/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herrizaingoa

Testu legala

Uztailaren 17ko 4/1992 Legeak, Euskal Herriko Poliziari buruzkoak, Euskal Herriko Poliziaren hautespenak eta prestakuntzak nolakoa izan behar duen finkatzeko irizpideak eta oinarrizko jarraibideak ezartzen ditu, horietan oinarritzen baita polizia oso, demokratiko, zibil eta eraginkorra sendotzea. Legeak finkatzen duen punturik garrantzitsuenetakoa honako hau da: Euskal Herriko polizi kidego guztien arteko homogeneizazioa. Horretarako, sarbide, prestakuntza eta estatutuari buruzko guztientzako araubidea ezartzen du, profesionaltasuna, homogenotasuna eta Euskal Herriko Polizia osatzen duten kidego guztietako funtzionarioen arteko mugikortasuna ziurtatzeko asmoz. Asmo berarekin, Legeak Euskal Herriko Polizi Ikastegiari agintzen dio -ikastegia erakunde autonomiadun gisa egituratzen du legeak- Euskal Herriko polizi kidego guztietan sartu aurretiko prestakuntzaikastaroak eta praktikaaldiak antolatzea eta garatzea, bai eta prestakuntzari buruzko hainbat egiteko garrantzitsu ere. Legeak finkatu nahi duen homogenotasunhatsapen horrek, nahitaez, Legearen araudigarapena eskatzen du hautespen eta prestakuntzari dagokionean, eta sarbiderako baldintza, eduki, egitura eta ihardunbidea ezartzen ditu, bai eta prestakuntzak oinarrizko zein irizpidetan oinarritu behar duen ere. Ildo horretatik, dekretu honek Euskal Herriko Poliziaren kidego guztietako eskala eta kategorietan sartzeko oinarrizko, guztientzako eta nahitaez aplikatu beharreko arauak ezartzen ditu. Hortaz, sartzeko baldintzak, azterketa, merezimendu eta azterketamerezimenduen bidezko lehiaketetako hautespensistemen eta sartu aurretiko prestakuntzaikastaroen eta praktikaaldien oinarrizko jarraibideak ezartzen ditu. Bigarren, prestakuntzaren oinarrizko arauak zehazten ditu, eta horren bi alderdiak bereizten ditu: birziklapena eta espezializazioa. Azkenik, Euskal Herriko Polizi Ikastegiak eskaintzen dituen ikastaroetako zenbait irakasgai baliozkotu ahal izateko arauak eta ihardunbidea ezartzen ditu. Irakasgai horiek beste ikastegi ofizial batzuetan aldez aurretik gainditu dituztela egiaztatzen dutenei baliozkotuko zaizkie. Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, Ertzaintzako Kontseiluak eta Udaltzaingoen KoordinazioBatzordeaktxostena egin ondoren, eta Jaurlaritza Kontseiluak 1994ko uztailaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:I. Idazpurua: Arau Orokorrak. 1. atala.- Araudi honen xedea Euskal Herriko Polizia osatzen duten kidegoen hautespena eta prestakuntza arautzea da. 2. atala.- Araudi hau Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta Euskal Herriko tokierakundeen menpeko polizi kidegoei ezarriko zaie.II. Idazpurua: Hautespena.I. Atalburua: Xedapen Orokorrak. 3. atala.- Euskal Herriko Polizia osatzen duten kidegoetako eskala eta kategorietan sartzeko hautespena azterketa, merezimendu eta azterketamerezimendu bidezko lehiaketetako sistemen bitartez egingo da, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 56. atalean eta 4. xedapen gehigarrian ezarritako baldintzetan. Hautespen-sistema horiek prestakuntzaikastaroekin eta praktikaaldiekin osatuko dira, eta horiek haustepenprozesuko beste aldi bat izango dira. 4. atala.- Euskal Herriko Polizia osatzen duten kidegoetako eskala eta kategorietan txanda irekiaren bidez sartzeko hautespenprozesuetan parte hartzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira: a) Espainiarra izatea. b) Agentekategorian sartzeko 18 urte izatea eta 30 urte bete gabe izatea edo komisarioondoko kategorian sartzeko 40 urte bete gabe izatea. c) Gutxieneko garaiera: gizonezkoek 1,70 eta emakumezkoek 1,65. d) Dagokion eskalan sartzeko eskatutako titulazio akademikoaren jabe izatea. e) Dekretu honen eraskinean agertzen den medikuntzako bazterketetan sartuta ez egotea. f) Maltzurkeriazko delituagatik zigorrik jaso ez izana, Herri-administrazioko zerbitzutik egotzitakoa ez izatea, eta herriiharduerarako gaitasun-gabetua ez egotea. Hala ere, zigorbidezko eta administrazioko arauen arabera, birgaiketaeskubidea aplikatu ahal izango da; beti ere, birgaiketa hori bidezko agiri ofizialen bidez egiaztatzen badu izangaiak. g) Hutsegite larria edo oso larria egin izanagatik Euskal Herriko Polizi kidegoren batean sartzeko hautespenprozesutikbaztertutakoa ez izatea, non eta baztertzea aitortu zen egunetik zigorraren iraungipenepea adinako aldia ez den igaro. h) Deialdi bakoitzean zehazten den motako eta epearen barruko gidabaimenaren jabe izatea. 5. atala.- Euskal Herriko Polizia osatzen duten kidegoetako eskala eta kategorietan barnesustapen bidez sartzeko hautespenprozesuetan parte hartu ahal izateko, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 59. atalean ezarritako baldintzak bete beharko dira. 6. atala.- 4 h) atalean aurrikusitakoa alde batera utzita, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dituzte izangaiek hautespenprozesuan parte hartzeko eskatutako baldintzak, baldintza horiek egiaztatu behar dituzten ihardunbidealdia kontuan hartu gabe.II. Atalburua: Hautespensistemak. 7. atala.- 1.- Hautespena azterketa bidezko lehiaketaren bitartez egingo da, edo azterketa eta merezimenduen bidezko lehiaketaren bitartez, garatu beharreko egitekoen izaera dela eta, merezimendu edo esperientziamailajakin batzuk balioestea egoki gertatzen denean. 2.- Salbuespen gisa, hautespena merezimenduen bidezko lehiaketaren bitartez gauzatu ahal izango da merezimendu jakinak eta esperientziamaila zehatzak dituzten langileek, edo ezagupenproba objektiboen bidez egiazta ez daitezkeen baldintzak dituztenek bete beharreko eskalarako eta kategoriarako edo, hala badagokio, lanpostuetarako sarrera denean. 1.ª Saila: Azterketa Bidezko Lehiaketa. 8. atala.- Azterketa bidezko lehiaketa gaitasunprobak egitea da, teorikoak zein praktikoak, izangaien gaitasuna zehazteko eta izangaien arteko lehenespenhurrenkera finkatzeko. 9. atala.- Honako hautespenproba guztiak edo batzuk izango ditu azterketa bidezko lehiaketak, deialdi bakoitzean ezartzen den hurrenkeran: a) Polizi egitekoarekin zerikusia duten gaiei buruz epaimahaiak proposatuko dituen ezagupenproba bat edo batzuk, ahozkoak edo idatzizkoak. Gai horiek deialdi bakoitzari dagokion egitarauean agertuko dira. Ezagupenprobetan, halaber, kasu praktiko bat edo batzuk, ahoz edo idatziz, garatzea ere eskatu ahal izango da. Proba horietan egitaraueko gaiak elkarren artean erlazionatu beharko dira. Egitarauen edukia, bestalde, eskatutako ikasketatitulura eta garatu beharreko egitekoek eskatzen duten lanbideespezializazioaren mailara egokituko da. b) Polizi lanpostu eta egiteko bakoitzerako izangaiek dituzten gaitasun eta jarrerak zehaztera zuzendutako proba psikoteknikoak. Proba horien artean honako hauek sartu ahal izango dira: test psikologikoak, elkarrizketa pertsonalak, taldedinamikak eta bestelakoak. Proba horiek, beti ere, hautespenprozesuaren objektibotasuna eta bidezkotasuna eta merezimendu- eta gaitasunhatsapenetaraegokitzen dela ziurtatzeko moduan egingo dira. c) Gorputzgaitasuneko probak, besteak beste, izangaiaren honako baldintza hauek egiaztatzeko: indarra, bizkortasuna, malgutasuna, arintasuna eta iraumena. 10. atala.- 1.- Deialdiaren oinarrietan beste izaera bat eman ezean, azterketa bidezko lehiaketaren proba guztiak derrigorrezkoak eta baztertzeindarrekoak izango dira. Bai ezagutza teorikoak neurtzeko probak edo ariketak eta bai kasu praktikoak ere, beti izango dira derrigorrezkoak eta behartzeindarrekoak 2.- Derrigorrezko eta baztertzeindarreko probak gainditu ahal izateko, deialdiren oinarrietan zehazten den gutxieneko puntuazioa lortu beharko du izangaiak proba bakoitzean. Gutxieneko puntuazio hori ez da inoiz gehieneko puntuazioaren erdia baino txikiagoa izango. 11. atala.- Azterketa bidezko lehiaketaren guztizko puntuazioa ariketa edo proba bakoitzean lortutako puntuazioen batuketa izango da. Puntuazio horri, hala badagokio, euskara jakitea merezimendu gisa balioestetik lortzen dena gehituko zaio, eta horrek izangaien lehenespenhurrenkera zehaztuko du. 2.ª Saila: Lehiaketa. 12. atala.- Lehiaketa hori, hain zuzen, izangaiek aurkeztu eta egiaztatutako merezimenduak ezarritako balio-taularen arabera balioestea da, izangai horien gaitasuna zehazteko eta horien lehenespenhurrenkera finakatzeko. 13. atala.- 1.- Merezimenduen balio-taulak izangaien lanbidehistoriala izango du kontuan eta, bereziki, Hautespen-sistema arrunten bidez lortutako lanpostuetan egindako zerbitzualdiak eta polizi laneko sariak. Kontuan hartuko dira, halaber, egindako espezializazioikastaroak, eskuratutako tituluak eta diplomak, polizi eginkizunarekin lotutako zientzia eta teknika arloan argitaratutako lanak eta, hala badagokio, antzinatasuna. 2.- Merezimendu gisa kontuan hartu behar diren alderdiak, merezimendu bakoitzari ematen zaion balioespena eta gainerakoekin gorde behar duten proportzioa, merezimendu horiek izangaien gaitasuna finkatzeko duten egokitasunaren arabera zehaztuko dira, kategoriaren egiteko zehatzak eta kategoria hori betetzeak eskatzen duen lanbideperfila kontuan izanda. 3.- Ezingo dira merezimendutzat jo deialdian parte hartzeko eskatutako betekizun eta baldintzak. 14. atala.- 1.- Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunaren aurretik lortutako merezimenduak bakarrik balioetsi ahal izango dira, baldin eta eskabideorrianjasoarazi eta deialdian ezarritako epearen barruan egiaztatu badira. 2.- Deialdiak beste epe bat aurrikusi ezean, eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik egiaztatu beharko dira merezimenduak. 15. atala.- Deialdiaren oinarriek merezimendu bidezko lehiaketa gainditu ahal izateko gutxieneko puntuazioa ezarriko dute. Gutxieneko puntuazio hori ez da inoiz gehieneko puntuazioaren erdia baino txikiagoa izango. 16. atala.- Merezimendu bidezko lehiaketaren guztizko puntuazioa merezimendu bakoitzagatik lortutako puntuazioen batuketa izango da. Puntuazio horri, hala badagokio, euskara jakitea merezimendu gisa balioestetik lortzen dena gehituko zaio, eta horrek izangaien lehenespenhurrenkera zehaztuko du. 3.ª Saila: Azterketa eta Merezimendu Bidezko Lehiaketa 17. atala.- 1.- Lehiaketa hori azterketa eta merezimendu bidezko lehiaketak bata bestearen atzetik egitea da, izangaien gaitasuna zehazteko eta izangaien lehenespenhurrenkerafinkatzeko. 2.- Azterketa bidezko lehiaketa aldia atalburu honetakoI. sailean jasotako oharpenei atxikiko zaie. 3.- Merezimendu bidezko lehiaketa aldia atalburu honetako II. sailean jasotako oharpenei atxikiko zaie, ondorengo ataletan jasotako zehaztapenekin. 18. atala.- Merezimendu bidezko lehiaketa aldiaren balioespena (aldi horrek ez du baztertzeindarrik izango), ez da azterketa bidezko lehiaketa aldian lor daitekeen puntuazioaren %45 baino gehiago izango; bestalde, horretan lortutako puntuazioa ezingo da erabili azterketa bidezko lehiaketako ariketak gainditzeko edo ariketa horietan lortutako kalifikazioak aldatzeko. 19. atala.- Azterketa eta merezimenduen bidezko lehiaketaren puntuazioa ihardunbide horren bi aldietan lortutakoaren batuketa izango da. Puntuazio horri, hala badagokio, euskara jakitea merezimendu gisa balioestetik lortzen dena gehituko zaio, eta horrek izangaien lehenespenhurrenkera zehaztuko du. 4.ª Saila: Guztientzako Xedapenak. 20. atala.- 1.- Euskal Herriko Polizia osatzen duten kidegoetan sartzeko deialdien edukia, euskarazko hizkuntzagaitasunekomailei eta hizkuntza hori jakiteari eman behar zaion balioespenari dagokienez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko V. Idazpuruan ezarritako oharpenei atxikiko zaie. 2.- Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko proben edukia eta modua Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ezarritako aginduei atxikiko zaizkie. 21. atala.- 1.- Sarbideko hautespenprozesuen xedea, lanpostuzerrendaren arabera, polizi arlo jakin batzuetako berariazko prestakuntza eskatzen duten lanpostuak betetzea denean, hautespenprozesu horiek, dagokion eskala edo kategorian sartzeko eskatzen diren baldintzez gain, espezialitateko ikastaroetan sartzeko baldintzak eta berariazko probak ere gehitu ahal izango dituzte. 2.- Deialdi horien arabera sartzen diren funtzionarioak, lehen lantoki gisa, deialdi horiek eragin dituzten lanpostu hutsei atxikiko zaizkie. Hala ere, gorabehera horrek ez die inolako kalterik ekarriko aurrerantzean bete ahal izango dituzten lanpostuetarako. 22. atala.- 1.- Hautespen-sistema osatzen duten probak zein merezimenduak burutzea eta balioestea epaimahaiei dagokie. Epaimahai horiek iharduteko askatasun osoa izango dute, ihardunbidearen objektibotasunaren erantzule izango dira eta deialdiaren oinarriak betetzen direla ziurtatuko dute. 2.- Epaimahaiek, deialdiaren oinarrietan aurrikusten ez diren alderdiei dagokienez, hautespensistema burutzeko beharrezko jotzen dituzten neurriak hartu, eta oinarri horiek ulertu eta ezartzerakoan sortzen diren arazo guztiak erabaki ahal izango dituzte. 23. atala.- 1.- Epaimahaien osaera deialdiaren oinarrietan zehaztuko da, eta espezialitatehatsapena beteko da. Horren arabera, bozkatzeko eskubidea duten epaimahaikide guztiek sartzeko eskatzen den ikasketamaila bereko edo maila handiagoko titulazioaren jabe izan beharko dute eta epaimahaikideetatik erdiak, gutxienez, ezagupen-arlo bereko titulazioa. 2.- Udaltzainak hautatzeko epaimahaietan, nolanahi ere, Euskal Herriko Polizi Ikastegiak izendatutako ordezkari bat agertuko da. 3.- Euskarazko ezagupenak balioesteko probetan, lehenengo azpiatalean aurrikusitakoaren arabera epaimahaikide direnez gain, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak izendatutako ordezkari bat ere epaimahaikide izango da. 4.- Epaimahaikide titularrak izendatzen direnean, horien ordezkoak ere izendatuko dira. 5.- Epaimahaiek beren lanetarako aholkulari adituak ekar ditzakete, haustepensistema osatzen duten proba guztietarako edo batzuetarako. Euren espezialitateetako aholkularitza eta lankidetza teknikoa eman baino ez dute egingo aholkulari horiek. 24. atala.- Epaimahaikideak izendatzeko kontuan hartutako baldintzak epaimahaia osatu ondoren aldatuz gero, ez da epaimahaiaren indarra aldatuko. Hala eta guztiz ere, sortzen diren gorabeheren arabera, izendapenari eusteak epaimahaiaren ihardunari kalte egin badiezaioke, izendapena egiteko aginpidea duen organoak izendapen hori baliogabetu eta dagokion epaimahaikideaordezkatu ahal izango du. Baliogabetzea zein ordezkatzea tokian-tokiko aldizkari ofizialean argitaratuko dira. 25. atala.- Guztientzako administrazioihardunbideko arauetan aurrikusitako gorabeheratako bat gertatzen bada, epaimahahikideek ez dute epaimahaian parte hartuko, eta horien izendapena egiteko aginpidea duen organoari jakinaraziko diote; bestalde, izangaiek ere arbuiatu ahal izango dituzte kide horiek. 26. atala.- Epaimahaien osaera eta iharduera guztientzako administrazio-ihardunbideko arauetan kide anitzeko organoei buruz ezarritako arauei atxikiko zaizkie. 27. atala.- 1.- Epaimahaien erabakiek behartzeindarra izango dute praktikako funtzionarioen izendapena egin behar duen organoarentzat. Hala ere, organo horrek, baliogabetzea eragin dezakeen araugabekeriaren bat antzemanez gero, erabakia berraztertu egin dezake, guztientzako administrazioihardunbidea arautzen duten arauen arabera. 2.- Epaimahaiek ezingo dituzte deialdian ateratako lanpostuak baino izangai gehiago hautatu, eta muga hori hausten duten proposamenak erabat deusez izango dira.III. Atalburua: Prestakuntza-ikastaroak eta Praktikaaldiak.aldiak. 28. atala.- Euskal Herriko Polizia osatzen duten kidegoetako eskala eta kategorietan sartzeko hautespensistemakprestakuntzaikastaroekin eta praktikaaldiekin osatuko dira, eta horiek hautespenprozesuaren beste aldi bat izango dira. 29. atala.- 1.- Euskal Herriko Polizi Ikastegiko zuzendariak, Ertzaintzaren kasuan, edo deialdia egin duen organoak, udaltzaingoen kasuan, azterketa, merezimendu edo azterketa eta merezimenduen bidezko lehiaketa aldia gainditzen duten izangaiak praktikako funtzionario izendatuko ditu. Egoera horretan izango dira prestakuntza-ikastaroa hasten denetik karrerako funtzionario izendatu arte, edo hautespenprozesutik baztertzen dituzten arte. 2.- Praktikako funtzionario diren bitartean, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 54.2 atalean adierazitako ordainsariak jasoko dituzte. 3.- Kidego bereko beste kategoria batekoak diren praktikako funtzionarioei kategoria horretan zuten lanpostuko baimena emango zaie. Baimen hori ordaindutakoa izango da, 4/1992 Legeko 54.2 atalean ohartemandako ordainsariak jasotzea aukeratzen ez badute. 30. atala.- 1.- Prestakuntza-ikastaroak eta praktikaaldiak,banaka hartuta, derrigorrezkoak eta baztertzeindarrekoakizango dira, eta izangaiak horietan parte hartzen ez badu edo gainditzen ez baditu, hautespenprozesutik berehala baztertu eta dagokion eskala edo kategorian sartzeko izan zitzakeen eskubide guztiak galduko ditu. Baztertzeaitorpena prestakuntzaikasta9842EHAA - 1994ko abuztuak 19, ostirala N.º roa eta praktika-aldia antolatu eta gauzatzeaz arduratzen den organoak egingo du. 2.- Aurreko azpiatalean ezarritakoa alde batera utzita, halabeharrezko arrazoiren bat tarteko dela, ikastaroan edo praktika-aldian parte hartu ez edo amaieraraino iristen ez diren izangaiek hurrengo ikastaroetan edo praktikaaldietan parte hartu ahal izango dute, ordurako desagertu badira eragozpena sortu duten gorabeherak. Horretarako arrazoirik badagoen erabakitzea ikastaroa eta praktikak antolatu eta gauzatzeaa arduratzen den organoari dagokio, horrek hartu beharko baitu egoki den erabakia. 31. atala.- 1.- Prestakuntza-ikastaroak eta praktikaaldiakantolatzea eta gauzatzea, bai eta horien azken balioespena egitea ere, Euskal Herriko Polizi Ikastegiari dagokio. Hala ere, Ikastegiak hala eskatzen duten tokierakundeen prestakuntzaikastegien esku utzi dezake ikastaro eta praktikaaldi horiek antolatu eta gauzatzea. 2.- Ebaluazioan honako hauek izango dira kontuan: a) Prestakuntzaikastaroaren ikasketa-planetan adierazitako helburuak zenbateraino lortu diren. b) Lortu nahi duen kategoriari dagozkion egitekoak gauzatzeko izangaiak erakutsitako egokitasuna. 32. atala.- 1.- Ikastegiko Kontseilu Araupetzaileak, bertako zuzendariaren proposamenez, Euskal Herriko Polizia osatzen duten kidegoetako eskala eta kategorietan sartu aurretiko Prestakuntza-ikastaroak arautuko dituzten IKASKETA-PLANAK erabakiko ditu. Plan horietan, eskala edo kategoria bakoitzeko izangaiek izango dituzten irakasgaiak, egitarauak, eskolaldiak, lanak, mintegiak edo praktikak zehaztuko dira. 2.- ikasketa-planetan aurrikusitako irakasgaiak gainditu diren erabakitzeko, planeko irakasgai bakoitzean lortutako ezagupenak eta hartutako trebetasunak neurtuko dira. 3.- Dena dela, ikasketa-planetan eta deialdien oinarrietan baztertzeindarrekotzat jotako irakasgaiak gainditzen ez dituzten ikasleak ez-gai aitortuko dira. 33. atala.- 1.- Lanbideegokitasuna honako aldi hauetan neurtuko da: a) Prestakutzaikastaroan, txanda irekiaren bidez sartzen denean bakarrik, polizi lanbidea gauzatzeko norberegaitasunaren balioespena (aurretik hautespensisteman egindakoa) egiaztatu eta osatu egingo da. b) praktika-aldian, txanda irekiko sarreran zein barnesustapenekoan,lanak burutzeari lotutako lanbideeraginkortasuna balioetsiko da. 2.- Lanbideegokitasuna balioesteko eraginkortasun frogatuko neurgailuak erabiliko dira, lortutako datuen subjektibotasuna ahalik eta gehien gutxituko dutenak hain zuzen: neurtu beharreko kontzeptuak argi eta garbizehaztuko dira, eta zalantzarik gabe beha daitezkeen eta zehatz azaldutako jokabideekin alderatuz balioetsiko dira. 34. atala.- 1.- Ikastaroaren eta praktiken arduradunak diren prestakuntzaikastegiek emandako kalifikazioek behartzeindarrekoak izango dira karrerako funtzionario izendatzea dagokien Administrazioko organoentzat; dena den Administrazioak berraztertu ahal izango ditu, administrazioihardunbidea arautzen duten arauen arabera. 2.- Kalifikazio horiek prestakuntzaikastegiko iragarkioholeanjarriko dira ikusgai eta organo aginpidedunari bidaliko zaizkio karrerako funtzionarioen izendapenak egin ditzan. 35. atala.- hautespen-prozesuko behin-betiko sailkapenaren hurrenkera azterketa, merezimendu edo azterketa eta merezimenduen bidezko lehiaketetan lortutako kalifikazioak, prestakuntzaikastarokoak eta praktikaaldikoak batuz egingo da, deialdian bertan zehaztuko den moduan. IV. Atalburua: Guztientzako xedapenak. 36. atala.- 1.- Txanda irekiaren bidez sartu nahi duten izangaiek zigorbidezko edo administraziobidezko ihardunbideren bat hasita badute edo hastekoa bazaie, eta ihardunbidearen ondorioz maltzurkeriazko delituagatiko zigorra, Herri-Administrazioetako kidegoren bateko zerbitzutik egoztea edo herrieginkizunak burutzeko gaitasun gabetzea etorriz gero, izangaia ez da hautespen-prozesuan onartuko, ez horretan jarraituko, ezta dagokion kategorian sartuko ere, delako ihardunbidean esandako zigorrik edo egozpenik gertatzen bada. 2.- Barnesustapenaren bidez sartu nahi duten izangaiek disziplinaespedientea hasita badute edo hastekoa bazie, ez dira hautespen-prozesuan onartuko, ez horretan jarraituko, ezta dagokion kategorian sartuko ere, disziplinaespedientean hutsegite larri edo oso larriengatiko zigorrik jartzen bazaie. 37. atala.- Ikastaroak edo praktikaaldiak dirauen bitartean edo horiek bukatzerakoan, behar adina medikuazterketaegin ahal izango zaizkie izangaiei, eraskinean agertzen den medikuntzako bazterketen taulan jarritakoa betetzen duten egiaztatzeko. Medikuepaimahaiak izangaia hautespenprozesutik baztertzeko proposatu ahal izango du, baztertzeko arrazoirik badago eta gaixotasunaren edo akats fisikoaren larritasunaren arabera; izendapena egiteko aginpidea duen organoak hartu beharko du erabakia. 38. atala.- 1.- Praktikako funtzionarioak dagokien polizi prestakuntzako ikastegiaren araudian ezarritako disziplinako araubidearen menpe egongo dira eta, irakaskuntzako disziplinahutsegiteaz kanpoko egintza bada, Euskal Herriko Poliziaren kidegoetako disziplinako araubidearen menpe. 2.- Dena dela, haustespenprozesutik baztertzeko arrazoia izango da aurreko azpiatalean adierazitako bi arauetako batean larritzat edo oso larritzat jotzen den Arau-haustea egiteagatik zigorra jasotzea.V. Atalburua: HautespenIhardunbidea. 39. atala.- 1.- Hautespenihardunbideak kasuan kasuko deialdiaren oinarriek arautuko dituzte. Oinarri horiek 4/1992 Legean eta dekretu honetan ezarritakoari lotuko zaizkio. 2.- Hautespenprozesuetako deialdia, deialdiaren oinarriekin batera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo, tokierakundeei dagokienean, tokiantokiko lurralde historikoko aldizkarian argitaratuko dira. 3.- Deialdiaren oinarriek, gutxienez, honako puntu hauek jaso beharko dituzte: a) Deialdiaren gai diren lanpostuak, honako hauek adieraziz: kidegoa, eskala eta kategoria, eta titulaziotaldea. b) Azterketasariak aurrikusten direnean, zenbateakoa eta ordaintzeko era. c) Izangaiek izan behar dituzten baldintzak eta horiek egiaztatzeko modua. d) Eskabideak aurkeztu behar diren administrazioko bulegoak eta eskabideak aurkezteko eredu arautua. e) Eskabideak aurkezteko epea eta, behar izanez gero, merezimenduak egiaztatzekoa. Eskabideak aurkezteko epea, deialdiaren azken iragarpen ofiziala egiten denetik hasita, gutxienez hamabost lanegunekoa, eta, gehienez, hogeita hamarrekoa izango da. f) Erabiliko den Hautespen-sistema, probak, egitarauak eta, hala badagokio, merezimenduen zerrenda eta balioespena egiteko irizpideak eta arauak. g) Eskatuko diren Hizkuntza-eskakizunak betetzen diren ala ez hautespenprozesuaren zein alditan egiaztatuko den. h) Epaimahaien osaera, horien iragarpenak eta erabakiak non argitaratuko diren, argitalpen hori tokiantokiko aldizkari ofizialetan egingo bada, eta baita epaimahaiei zuzendutako idazkiak zein egoitzatan aurkeztu behar diren ere. i) prestakuntza-ikastaroa eta praktikaaldiaren ezaugarriak zehaztea. Udaltzaingoei dagokienez, Euskal Herriko Polizi Ikastegiak ezarritako aginduei atxikiko zaizkie ezaugarri horiek. 4.- Deialdiek bete behar den lanpostukopurua zehaztuko dute, eskatzen diren hizkuntzaeskakizunak adieraziko dituzte eta, hala badagokio, baita barnesustapenerako gordetzen den lanpostukopurua ere. 5.- herri-administrazio bakoitzeko organo aginpidedunek, nork bere barrutian, ondorengo deialdietan ezarriko diren oinarri orokorrak onartu ahal izango dituzte. Oinarri horiek argitaratuta egonez gero, deialdiek ez dute aipatu beharko oinarri horietan jasotako testua, nahikoa izango baita horiek aipatzea eta noiz eta zein aldizkari ofizialetan argitaratu ziren adieraztea. 40. atala.- 1.- Deialdiaren oinarriek behartzeindarra izango dute administrazioarentzat, hautespensistema epaitu behar duten epaimahaientzat eta hautespenprozesuan parte hartzen duten izangaientzat. 2.- Deialdia eta oinarriak argitaratu ondoren, guztientzako administrazioihardunbideak arautzen duena betetzen den neurrian bakarrik aldatu ahal izango dira. Deitutako lanpostu hutsen kopuruari dagozkion aldaketak badira, edo idazkera zein egitezko hutsen zuzenketak, ez da eskabideak aurkezteko beste epe bat jarri beharrik izango. 41. atala.- Deialdiak eta oinarriak, eta horietatik, epaimahaien ihardunetik eta prestakuntzaikastaroaz eta praktikaaldiaz arduratzen den prestakuntzaikastegitik datozen administrazio-egintza guztiak aurkatu ahal izango dituzte doakienek, guztientzako administrazioihardunbideaarautzen duen araubidean aurrikusitako kasuetan eta moduan. 42. atala.- 1.- hautespen-prozesuan parte hartzeko Eskabide-orriak deialdia egiten duen organoari bidaliko zaizkio eta, horretarako ezartzen den epearen barruan, deialdiaren oinarrietan zehazten diren administraziobulegoetan aurkeztu beharko dira, edo guztientzako administrazioihardunbidea arautzen duen araubidean aurrikusitako moduren bat erabiliz bidali beharko dira. 2.- Deialdiaren oinarrietan azterketasariak ezartzen direnean, sari horiek ordaindu izana egiaztu beharko da eskabidea aurkezten denean. 43. atala.- 1.- hautespen-prozesuan onartzeko eta parte hartzeko, nahikoa izango da izangaiek beren eskabideorrianeskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela adieraztea. Baldintza horiek, beti ere, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako bete beharko dira. 2.- Aurreko atalean ezarritakoa alde batera utzita, ihardunbidearen edozein alditan onartu eta baztertuen zerrenda onartzeko aginpidea duen organoak jakiten badu izangaietako batek ez duela betetzen deialdian parte hartzeko baldintzarik, doakionari entzun ondoren, hautespenprozesutik baztertu egingo du izangai hori. 44. atala.- 1.- Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, onartutako eta baztertutako izangaien behinbehineko zerrenda onartuko du deialdia egiten duen organoak. Zerrenda hori deialdia argitaratu den aldizkari ofizial berean argitaratuko da. 2.- Behin-behineko zerrendan, izangaiak baztertzeko izan diren arrazoiak adieraziko dira, eta hamar laneguneko epea emango da erreklamazioak aurkezteko eta eskabideek izan ditzaketen hutsak zuzentzeko. 3.- Aurkeztutako erreklamazioak onartutako eta baztertutako izangaien Behin-behineko zerrendari behinbetikotasuna ematen dion erabakian bertan onartuedo ezetsiko dira. behin-betiko zerrenda hori atal honetako lehenengo azpiatalean aurrikusitako moduan argitaratuko da. 45. atala.- 1.- Ezartzen den hautespensistema azterketa bidezko edo azterketa eta merezimendu bidezko lehiaketa bada, deialdiaren azken iragarpen ofiziala argitaratzen denetik hasi eta bi hilabete igaro arte ezingo dira probak hasi. 2.- Lehenengo azterketa noiz, zein ordutan eta non egingo den, gutxienez zazpi egun lehenago iragarriko da tokian-tokiko aldizkari ofizialean. Gainerakoak noiz eta non egingo diren, gutxienez hirurogeita hamabi ordu lehenago argitaratuko dira, baina kasu horretan ez da derrigorrezkoa aldizkari ofizialean argitaratzea. 46. atala.- Epaimahaiek, egoki jotzen dutenean eta deialdiaren oinarrietan horretarako eragozpenik ez badago, azterketak herri bakoitzean egitea erabaki ahal izango dute, edo azterketa bat baino gehiago ekitaldi bakarrean eta aldi berean egitea. 47. atala.- Azterketen eta merezimeduen kalifikazioak deialdiaren oinarrietan horretarako ezartzen den tokian argitaratuko dira, epaimahaiak egoki jotzen dituen beste toki batzuen kaltetan gabe. 48. atala.- 1.- Hautespen-sistema osatzen duten azterketen zein merezimeduen kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak hautatutako izangaien zerrenda onartuko du. Zerrenda hori, hain zuzen, hautespensistema gainditu izanik sailkapenhurrenkeraren lehenespenari jarraituz, deitutako lanpostukopuruan sartzen direnek osatuko dute. 2.- Sailkapenhurrenkera eta hautatutakoen zerrenda argitara emango ditu epaimahaiak, eta praktikako funtzionarioen izendapena egiteko aginpidea duen organoari bidaliko dizkio. 49. atala.- 1.- Hautatutako izangaiek, zerrenda argitaratu eta ondorengo hamabost eguneko epean, deialdian parte hartzeko eskatutako baldintzak eta betekizunak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Doakionaren eskariz, eta horretarako bidezko arrazoirik badago, izendapena egiteko aginpidea duen organoak epe hori luzatu ahal izango du. Epe horrek ez ditu hamar egun baino gehiago izango. 2.- Aurreko azpiatalean adierazitako epearen barruan, eta halabeharrezko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenek, edo agiri horiek aztertuta eskatutako baldintza edo betekizunen bat ez dutela ikusten bada, ez dute izendapenik jaso ahal izango. Ondorioz, eraginik gabe geratuko dira horien iharduera guztiak, eta izendapena lortzeko izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, behin-betiko sailkapenhurrenkerako lehenespenari jarraituz, horien lekua hartuko dute baliogabetze horren ondorioz, deitutako lanpostukopuruan sartzen diren izangaiek, eskatutako baldintza eta betekizunak betetzen dituztela egiaztatu ondoren. 3.- hautespen-prozesuan parte hartzeko eskatutako baldintza eta betekizunak egiaztatzen dituzten fotokopiak jatorrizko agiriekin alderatuko dituzte agiri horiek jasotzeaz arduratzen diren administraziounitateetako arduradunek. Gainera, berariaz adieraziko dute alderatze hori egiaztatu dela eta bi agiriak bat datozela. 50. atala.- Praktikako funtzionarioen izendapena lortzen duten izangaiek prestakuntza-ikastaroa eta praktikaaldiari hasiera emateko erabakitzen den egunean bertaratuko dira horietara. Egun horren berri, izendapenarekin batera, tokian-tokiko aldizkari ofizialean emango da. 51. atala.- 1.- praktika-aldia bukatu eta ondorengo bi hilabeteetan, organo aginpidedunak aldi hori gainditzen duten izangaiak karrerako funtzionario izendatuko ditu. Izendapen hori tokian-tokiko aldizkari ofizialean argitaratuko da. 2.- Izendatutako izangaiek, izendapena argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, gehienez hamar eguneko epean jabetu beharko dute lanpostuaz. Hala egiten ez badute, eta tartean halabeharrezko arrazoirik ez badago, eraginik gabe geratuko dira horien iharduera guztiak eta karrerako funtzionario izateko izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.III. Idazpurua: Prestakuntza. 52. atala.- 1.- Euskal Herriko Polizia osatzen duten kidegoetako funtzionarioek beren egitekoak egoki betetzea bermatuko duen etengabeko lanbideprestakuntza eta gaikuntza izango dute. 2.- Euskal Herriko Polizi Ikastegiak Euskal Herriko Polizia osatzen duten kidegoetako kideek dituzten Prestakuntza-beharrak neurtuko ditu. 3.- Euskal Herriko Polizi Ikastegiko Kontseilu Araupetzaileak, zuzendariaren proposamenez, Euskal Herriko Polizia osatzen duten kidegoetako funtzionarioentzako prestakuntzaikastaroen ikasketaplanak onartuko ditu. Ikastaro horiek bi alderdi izango dituzte: espezializazioa eta birziklapena. 4.- Ikastaroaren edukiak hala eskatzen duenean, eta ikasketa planean berariaz aurrikusita agertzen denean, Prestakuntza-ikastaroak praktikaaldi batekin osatu ahal izango dira. Praktikaaldi horiek derrigorrezkoak eta baztertzeindarrekoak izango dira. 53. atala.- 1.- Birziklapenikastaroek funtzionarioen gaikuntzamaila eguneratuta edukitzea izango dute helburu eta, batez ere, funtsezko bilakaera jasan duten gaiak irakastea. Ikastaro horiek ikastaroen edukiarekin zerikusia duten lanpostuak dituzten funtzionarioentzat izango dira. Beste ikastaro batzuk, edukia dela eta, orokorrak eta aldizkakoak izango dira Euskal Herriko Poliziaren funtzionario guztientzat. 2.- Euskal Herriko Polizi Ikastegiko Kontseilu Araupetzaileak, zuzendariaren proposamenez, Euskal Herriko Polizia osatzen duten kidegoetako funtzionarioentzat orokorrak eta aldizkakoak izango diren birziklapeniharduerenikasketaplanak onartuko ditu. 3.- Ezartzen diren derrigorrezko birziklapenikastaroak nahitaez egin beharko dituzte ikastaro horietara joateko deialdia jasotzen duten funtzionarioek, eta ikastaro horietan lortutako errendimendua bakoitzaren espedientean jasoaraziko da. 4.- Birziklapenikastaroa ez gainditu izanak lanposturako gaikuntzaeza agerian jartzen duenean, 4/1992 Legeko 70.4 atalean ezarritakoaren arabera, lanpostutik kendu ahal izango da funtzionarioa. 54. atala.- 1.- Espezializazioikastaroek, lanpostuzerrendan hala aurrikusita dagoenean, lanpostu jakin batzuk betetzeko beharrezkoa den polizi arlo jakin batzuetako prestakuntza lortzea izango dute helburutzat. 2.- espezializazio-ikastaroak gainditu izanak ez du berez lanpostu jakin bati atxikitzeko eskubiderik emango. Hala eta guztiz ere, deialdian berariaz aurrikusita agertzen denean, ikastaro hori gainditzen duten funtzionarioek, egiten den lehenengo deialdian, lehentasunez eskatu beharko dituzte lortu duten prestakuntza eta ezagupenak eskatzen dituzten lanpostu huts guztiak. Deialdi horiek 4/1992 Legeko 65. atalean jasotako sistema arruntaren bidez edo 72. ataleko aparteko sistemaren bidez egingo dira, eta horietarako eskabiderik egiten ez badute, lanpostu horietako edozein atxiki edo izendatu ahal izango zaie derrigorrez. Azkeneko kasu horretan, ez dute inolako diruordainik jasotzeko eskubiderik izango. 55. atala.- 1.- Espezializazioikastaroetan parte hartu behar duten funtzionarioak, jendaurreko deialdia egin ondoren, azterketa, merezimendu edo azterketa eta merezimenduen bidezko lehiaketen bidez hautatuko dira, dekretu honetako 7.2 atalean ezarritako moduan. 2.- Deialdia Ertzaintzaren Albistarian argitaratuko da, edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, deialdia udaltzaingoko kidegoetako funtzionarioentzat egiten denean. 3.- Egitekoen espezialitateak hala eskatzen duenean, prestakuntzaikastaroetako ikasketa-planetan espezialitate horretarako ezartzen den medikuntzako bazterketen berariazko taulan agertzen diren baztertzearrazoirik ez izatea eskatu ahal izango da deialdian, ikastaroan sartu aurretiko baldintza gisa. 4.- Ikastaroaren deialdiak lanpostukopurua zehaztuko du. Lanpostukopuru hori dagokion kidegoko egituran dauden espezialitate horretako lanpostu hutsen kopuruaren arabera ezarriko da. Kopuru horri, zerbitzua egokia ziurtatzeko bidezko gertatzen denean, erreserbako hainbateko bat gehituko zaio. 56. atala.- Funtzionarioek, espezialitate jakin bateko ikastaroetan, gehienez hiru deialditan parte hartu ahal izango dute. Deialdi bat agortutzat joko da, eta, beraz, zenbatu egingo da funtzionarioa deialdi horretan parte hartzeko onartzen denean, non eta ikastaroan parte ez hartzea edo hori ez bukatzea norberari lepora dakiokeen arrazoiren batengatik ez bada, arrazoi egiaztatua hain zuzen. Arrazoi hori askatasunez epaituko du deialdia egiten duen organoak. 57. atala.- 1.- Euskal Herriko Poliziari buruzko Legeko 59.2 atalak aipatzen dituen gaikuntzaikastaroak hiru izango dira -barne-sustapenaren bidez sartzeko eskatzen diren titulazioei dagozkienak hurrenez hurren-, eta honako eskala hauetatik egingo dira: a) D taldeko eskalatik C taldekora; b) C taldeko eskalatik B taldekora eta; c) B taldeko eskalatik A taldekora. 2.- Aurreko azpiatalean zehaztutako gaikuntzaikastaroak barnesustapen bidezko izangaien prestakuntza osatzeko egokituko dira, titulazio bakoitzari dagozkion gaitasun orokorrak lortu arte, eta polizi lanpostu bakoitzari dagozkion egitekoak hobeto burutzera zuzenduko dira. Ikastaro horien eduki orokorrak eta balioesteko egoki diren erak eta moduak Herrizaingo sailburuaren Aginduaren bidez arautuko dira. IV. Idazpurua: Baliozkotzeak. 58. atala.- 1.- Euskal Herriko Polizi Ikastegiak, berak ematen dituen ikastaroetan, zenbait irakasgai ematetik salbuetsi ahal izango ditu irakasgai horiek ikastetxe ofizialetan gainditu dituztela egiaztatzen dutenak. 2.- Baliozkotzea Ikastegiak egingo du, bere kabuz, ikastegian eman diren irakasgaietan edo ikastegiak aurretik baliozkotu dituenetan. 3.- Gainerako kasuetan, doakionaren eskariz egingo da baliozkotzea. Baliozkotzeeskaerari baliozkotu beharreko irakasgaia ikasi den ikastetxearen egiaztagiri ofiziala erantsiko zaio, bai eta irakasgai horren egitarau ofiziala ere behar bezala zigilatua. 4.- Ikastegiko zuzendariak emango ditu baliozkotzeak, Ikastegiko Prestakuntza Sailak txostena egin ondoren, baldin eta aurreko azpiatalean adierazitako agirietatik bi egitarauen edukia, ezagupenmaila eta ikastordukopurua funtsean parekoak direla ondorioztatzen bada. XEDAPEN GEHIGARRIA Ofiziale eta ofizialeondoko kategorietan txanda irekiaren bidez sartzeko, 4/1992 Legeko 4. xedapen gehigarrian agindutakoaren arabera, hemezortzi urte beteta eta hogeita hamar urte bete gabe eduki beharko dira. ALDI BATERAKO XEDAPENAK Lehena.- 4/1992 Legeko 5. aldi baterako xedapenean ezarritakoaren kalterik gabe, eta Ertzaintzako lanpostuzerrenda onartzen ez den arte, euskara jakitea Ertzaintzako eskala eta kategorietan sartu aurretik egiten den prestakuntzaikastaroaren parte izango da, bestelako irakasgai bat bailitzan. Bigarrena.- Dekretu hau indarrean jarri aurretik hasitako hautespenprozesuak deialdia egiteko erabili zen araubideari jarraiki arautuko dira. Hirugarrena.- Euskal Herriko Polizi Ikastegiko barnearaubidekoaraudia argitaratu arte, gaur egun indarrean dagoena ezarriko da, dekretu honetan ezarritakoarekin bat datorrenean. AZKEN XEDAPENAK Lehena.- Herrizaingo sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu honetan ezarritakoa garatzeko beharrezko xedapenak eman ditzan. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldikarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau. Vitoria-Gasteizen, 1994ko uztailak 19. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Herrizaingo sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.ERASKINA Medikuntzako bazterketen taula. Lehenengo zatia: «Antropometria». 1.- Gorputzmasari dagokionez, 30eko edo 30etik gorako indizea gainditzen dutenak baztertu egingo dira. Indize hori honako formula honen arabera lortuko da: G.M.I.= Pisua (Kgtan). Garaiera2(mtan). Pisua barnejantzitan neurtuko da. Bigarren zatia: «Medikuazterketa». A.- Bazterketa Orokorra. 1.- Medikuepaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa betetzeko mugak jartzen dituzten gaixotasun, sindrome eta gorputzakatsak izatea. Era berean, alterazio horiek baztertzeko arrazoitzat jo ahal izango dira hautespenprozesuaren edozein alditan agertzen direla ere. 2.- Inguruabarreko baztertzetzat joko dira, azterketa egiterakoan bazterketataulan sartuta egon arren, bidezko tratamendu medikukirurgikoaren bidez zuzen daitezkeen gaixotasun eta lesio aktiboak. Kasu horietan, medikuepaimahaiak beste epe bat ezarri ahal izango du, ikasturtea hasi aurretik, izangaiaren osasunegoera egiaztatzeko. Hori egin ondoren, inguruabarreko bartertzearrazoiak desagertu diren ziurtatuko du. B.- Ikusmena. 3.- Zuzenketarik gabeko begizolitasuna: ez da ikusmem arruntaren 6/10 baino txikiagoa izango begi bakoitzean. 4.- Ikusmeneremuaren murrizketa aipagarriak. 5.- Koloreak ikusteko alterazioa. 6.- Medikuepaimahaiaren iritziz, ikusmena nabarmen eragozten duten bestelako oftalmologi prozesuak. C.- Entzumena. 7.- Elkarrizketafrekuentzian, gutxienez belarri batean, entzumenzolitasuna %25etik gora galdu izana. 8.- Bertigosindromea. 9.- Medikuepaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa betetzea eragozten duten bestelako otorrinolaringologi prozesuak. D.- Nerbiosistema. 10.- Medikuepaimahaiaren iritziz, polizi egitekoarekin bateraezina den hitztoteltasuna. 11.- Epilepsia zein gaixotasun horren aurrekariak. Fitxatu gabeko konbultsioak. Edozein etiologiako dardara. 12.- Mugimenduurritasuna. 13.- Medikuepaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa burutzea eragozten duten bestelako neurologi prozesuak. E.- Gogamenegoera. 14.- Toxikapen exogenoa adierazten duten sintomak zein zantzu kliniko biologikoak (gernuan legez kanpoko drogametabolitoak antzematea). Toxikomaniak. Alkoholismoa. 15.- Jokabide moldagabeak dakartzaten nortasunalterazioak, polizi egitekoa betetzeak dituen arriskuekin bateraezinak direnak. 16.- Medikuepaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa betetzea eragozten duten psikiatri prozesuak. F.- Lokomozioaparatua. 17.- Polizi egitekoa normal betetzeko beharrezko den edozein giltzadurako muga funtzionala. 18.- Polizi egitekoa betetzea mugatzen duten bizkarrezurreko akatsak. 19.- Medikuepaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa betetzea eragozten duen lokomozioaparatuko beste edozein prozesu. G.- Bihotz- eta zirkulaziosistema. 20.- Bihotzeko gutxiegitasuna. Bihotzeko gutxiegitasunera jo dezaketen bihotzeko gaixotasunak. 21.- Bihotzarritmia larriak. 22.- Sendagai bidezko tratamendua eskatzen duen arteri hipertentsioa. 23.- Polizi egitekoa betetzea mugatzen duten gorputzadarretako bena- eta linfazirkulazioaren asaldura kronikoa. 24.- Medikuepaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa normal burutzea mugatzen duten bihotz- eta zirkulazioaparatukobestelako alterazioak. H.- Giltzurrunsistema. 25.- Giltzurrungutxiegitasuna. Giltzurrungutxiegitasunera jo dezaketen giltzurrunetako gaixotasunak. 26.- Medikuepaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa normal burutzea eragozten duten bestelako giltzurrunprozesuak.I.- Arnassistema. 27.- Arnasfuntzioan ondorio iraunkorrak edo noizbehinakoak dituzten arnasgaixotasunak. 28.- Medikuepaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa burutzea mugatzen duen bronkioetako asma. 29.- Berezko pneumotoraxa (behin baino gehiagotan), gerora kirurgiaren bidez zuzendu ez bada behintzat. 30.- Tuberkolosi aktiboa, tratamenduan egon arren. 31.- Medikuepaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa betetzea mugatzen duen bestelako edozein arnaspatologia. J.- Liseriaparatua. 32.- Edozein eboluzioegoeratan dauden hepatopatiak. 33.- Esteetako hanturagaixotasun kronikoak. 34.- Liserihodiaren edozein tarteko erauzketak, polizi egitekoarekin bateragarria den egoera klinikoa sortarazten duten apendizektomiak izan ezik. 35.-Mediku-epaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa betetzea mugatzen duen bestelako edozein liseriprozesu. K.- Dermatologia. 36.- Orbain erretraktilak edo muga funtzionala sortarazten duen beste edozein lesio. 37.- Medikuepaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa betetzea mugatu edo eragozten duten bestelako dermatologi alterazioak. L.- Hematologia. 38.- Odoleko eta organo hematopoietikoetako gaixotasunak, kronikoak edo eboluzio progresiboa dutenak, medikuepaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa burutzearekin bateraezintasuna sortzen dutenak. M.- Bestelako patologiak. 39.- Diabetes Mellitus. 40.- Neoplasi prozesuak. 41.- Inmunologi gaixotasunak. 42.- Eritasun infektokutsagarriak. 43.- Medikuepaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa betetzea eragozten duen bestelako edozein patologiprozesu.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (9)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.