Arautegia

Inprimatu

120/2010 DEKRETUA, apirilaren 20koa, Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntza-araudia onartzen duen Dekretua hirugarrenez aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 82
  • Hurrenkera-zk.: 2317
  • Xedapen-zk.: 120
  • Xedapen-data: 2010/04/20
  • Argitaratze-data: 2010/05/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Poliziaren uztailaren 17ko 4/1992 Legeak Euskal Herriko poliziaren hautespenak eta prestakuntzak eduki beharreko oinarrizko irizpide eta jarraibideen homogeneotasuna ematen du.

Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntza-araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuak, besteak beste, Euskal Herriko Poliziaren kidego guztietako eskala eta kategorietan sartzeko oinarrizko, guztientzako eta nahitaez aplikatu beharreko arauak ezartzen ditu; eta, horien artean, Euskal Herriko Polizia osatzen duten kidegoetan txanda irekiaren bidez sartzeko hautespen-prozesuetan parte hartzeko eskakizunak ezartzen ditu.

Aipatu Araudia aldatu dute maiatzaren 21eko 111/2002 Dekretuak eta otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuak.

Maiatzaren 21eko 111/2002 Dekretuaren bidez handitu zen Agente Kategorian sartzeko eskatutako adin muga.

Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntza-araudiaren azken aldaketa indarrean sartu denetik igarotako denboraren ondoren, argi geratu da, agente kategorian sartzeko, horrek zehaztutako gehieneko adina muga handia dela Euskal Herriko Polizia kidegoetan sartu nahi duten herritarrentzat.

Antzeko baldintzak daude komisario-ondoko kategorian, txanda irekian, sartzeko adin mugarekin.

Euskal Poliziaren agente eta komisario-ondoko kategorietan sartzeko gehieneko adinari dagokionez, berriz, dekretu honek sartzen duen aldaketak erantzuten dio Euskal Herriko Poliziaren kidegoetara ahalik eta herritar gehien sartzeko aukera handitzeari, baita osatzen duten pertsonen zereginak eskatzen duen gehieneko ahalmena garatzen laguntzeari ere.

Bestalde, lehiaketa sistemaren bidez nahiz lehiaketa oposizio sistemaren bidez hornitzeko lanpostuen deialdietan, egiaztatu da egun indarrean den merezimendu baremoaren araubideak hornidura sistema arruntak soilik hartzen dituela kontuan, alegia merezimendu lehiaketa eta izendapen askea, baina Lanpostuen Hornidurari buruzko Araudiaren IV. kapituluak beste sistema batzuk ere hartzen ditu kontuan lanpostu horiek hornitzeko: adibidez, lanpostuaren atxikipena aldarazteagatiko mugikortasuna, zerbitzu eginkizunak, edota lanpostuok bigarren jarduerako egoeran dauden funtzionarioek betetzea. Kontua da, egun egiten den interpretazioarekin horiek guztiak merezimendu baremotik kanpo geratzen direla, eta horrenbestez, hautagaiaren lan eskarmentuaren zati bat merezimendu baremotik kanpo geratzen dela.

Hori dela eta, hautespen eta prestakuntza araudia aldatzea erabaki dugu, hain zuzen ere lan eskarmentuari dagozkion merezimenduak baloratzerakoan legez araututako sistema guztien bidez lortutako merezimenduak kontuan hartzeko, bai hornidura sistema arruntaren bidez bai aparteko sistemaren bidez lortutakoak.

Horren ondorioz, Herrizaingoko sailburuak proposatuta, Ertzaintzako Euskal Kontseiluak eta Euskal Herriko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeak aldeko txostena eman ondoren, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko apirilaren 20an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Agente-kategorian sartzeko 18 urte izatea eta 35 urte bete gabe izatea. Hala ere, Udaltzaingoaren kidegoetan sartzeko, gehieneko adina konpentsatu daiteke Toki-administrazioan, Udaltzaingoko kidegoetan, emandako zerbitzuekin.

    Komisario-ondoko kategorian sartzeko 18 urte izatea eta 45 urte bete gabe izatea. Hala ere, Udaltzaingoaren kidegoetan sartzeko, gehieneko adina konpentsatu daiteke Toki-administrazioan, Udaltzaingoko kidegoetan, emandako zerbitzuekin.

  1. Merezimenduen baremoak aintzat hartuko du izangaiaren lanbide-historiala; horregatik, horren barruan ere baloratzen da Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoen funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartzen duen 388/1998 Dekretuaren II., III. eta IV. kapituluek aurreikusten duten hornitzeko edozein modutan lortutako lanpostuen zereginak burutzea. Orobat, merezimenduen baremoak aintzat hartuko ditu egindako espezializazio ikastaroak, lortutako tituluak eta diplomak, poliziaren eginkizunekin lotutako zientzia edo teknika aldeko lan argitaratuak eta, hala egokituz gero, aintzinatasuna.

Dekretu hau indarrean sartu baino lehen hasitako hautatze-prozesuek deitutako araudiaren menpe jarraituko dute.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko apirilaren 20a.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Her

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.