Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

237/1990 DEKRETUA, irailaren 11koa, Hauteskunde Sindikalen Jarraipen eta Artarako Batzordeak sortarazten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 193
  • Hurrenkera-zk.: 2747
  • Xedapen-zk.: 237
  • Xedapen-data: 1990/09/11
  • Argitaratze-data: 1990/09/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Lana eta enplegua

Testu legala

E.H.A.A.-aren 1990eko abuztuaren 20ko 166. alean argitaratutako Dekretu horretan zenbait huts egin denez ohartuta, bidezko zuzenketak egiten dira ondoren: Hauxe esan beharrean: Honako hau ezartzen da Euskal Autononi Elkarteko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 60. atalean, hau da, Estatistikaren Euskal Plana, ihardun horren lanabes ordenatzailea dela alegia. Urriaren 6ko 7/1989 Legez onartutako Plana horretan, Euskal Autonomi Elkarteko Estatistika Erakundeak 1989-1992 aldian garatu behar dituen estatistika ekintzak jasotzen dira. Beste hau esan behar du: Honako hau ezartzen da Euskal Autononi Elkarteko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 6. atalean, hau da, Estatistikaren Euskal Plana, ihardun horren lanabes ordenatzailea dela alegia. Urriaren 6ko 7/1989 Legez onartutako Plana horretan, Euskal Autonomi Elkarteko Estatistika Erakundeak 1989-1992 aldian garatu behar dituen estatistika ekintzak jasotzen dira.Ekainaren 13ko 1256/86 Errege Dekretuaren bidez araupetu ziren Hauteskunde Sindikaletarako Probintzia Batzordeak eta Batzorde Nagusia osatzerakoan sindikatuen ordezkariak izendatzeko erabili beharreko ordezkatze indarrik handienaren erizpidea Konstititzio Auzitrgiak gaitzetsi zuen urtarrilaren 18ko 7/ 1990 eta otsailaren 26ko 32/1990 epaietan. Auzitegiaren ustez, hauteskundeetan eskuhartzen duten sindikatur'k betetzen duten eginkizuna ez da instituzio mailako ohizko eginkizuna, eginkizun horiek Sindikatuen arteko agintepideetan eta langileek aukera aske gisa duten sindikatuen aniztasunari zor zaion begirunean artezko eragina bait dute; horregatik ez da jotzen ez bidezkoa, ez objetiboa ez eta neurrizkoa ere organu horrek dituen xede eta egitekoekiko, ordezkatze indarrik handiena duten sindikatuek soil- soilik batzorde horietan parte hartzeko aukera izatea, arau horrek gainontzeko sindikatuekiko lehentasunezko egoeran jartzen bait ditu sindikatu horiek eta, egoera hori, nabari denez, ez dago Konstituzioaren babespean eta Espainako Konstituzioaren 14 eta 28.1 atalen aurka doa. Konstituzio Auzitegiak ordezkatze indarrik haundienanaren erizpidea bakar-bakarrik erabiltzea gaitzetzi badu ere, Batzorde ezberdinetan Sindikatuei dagokien ordezkatze atalean Erakunde Sindikal guztiek ordezkariak izatea ezinezkoa dela onartu du; horregatik, nahitaezko gertatzen da batazbesteko erizpidea finkatzea, ordezkatze indarrik handienaren erizpidea baino zabalagoa izateko eta batzordekideen kopurua Batzordeen eginkortasuna murriztu gabe gehitzeko. Izan ere, Euskal Autonomi Elkartearen er rmuan % 10eko ordezkatze indarra lortu duten Erakunde Sindikal guztiei Batzorde Nagusian eskuhartzeko bidea ematea erabaki da eta, halaber, Batzorde Nagusian dauden eta dagokion Lurralde Historikoan %10eko ordezkatze indarra lortu duten Erakunde Sindikalei Lurralde Batzordeetan eskuhartzeko bidea ematea. Guzti horren ondorioz, Euskal Autonomi Elkartean ordezkatze indarrik handiena duten Erakunde Sindikalen aldezko erizpenarekin, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuaren saloz eta Jaurlaritzak 1990.eko irailaren 11n egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau XEDATCI DUT: 1. atala.- Hauteskunde Sindikalen Jarraipen eta Artarako Batzordeak sortarazten dira honen bidez, Batzorde horiek Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikita egongo direnak. Batzorde horien osakera eta iharduera Dekretu honetan oharternandakoaren arauerakoa izango da. 2. atala.- Batzorde Nagusiaz. 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Lurraldea izango da Hauteskunde Sindikalen Jarraipen eta Artarako Batzordeen ihardutze eremua. 2.- Osakera: Hauteskunde Sindikalen Jarraipen eta Artarako Batzordearen osakera honako hau izango da: Lehendakari bat, Lan eta Gizarte Segurantzako Administrazioko Sailburuordea izango dena, Lehendakariorde bat, Lan Zuzendaria izango dena, eta bi ordezkari, Euskal Autonomi Elkartearen eremuan langileen ordezkariak aukeratzeko enpresetan egindako azken hauteskundeetan ordezkatze indarraren ehuneko hamarra lortu duen Erakunde Sindikal bakoitzeko. Lehendakariak Idazkari bat izendatuko du, berha egiteko bidea izango duena baina ez botorik ematekoa. 3.- Eginkizunak: Honako hauek izango dira Batzorde Nagusiaren eginkizunak: hauteskunde sindikalen jarraipen eta artaren eginkizunak antolakidetzea, emaitzak zabaltzeko eritpideak finkatzea eta adierazitako eginkizunekiko beharrezko eritzitako erabakiak hartzea. 3. atala.- Lurralde Batzordeez. 1.- Euskal Autonomi Elkartea osatzen duen Lurralde bakoitzari dagokion lurraldea izango da Hauteskunde Sindikalen Jarraipen eta Artarako Lurralde Batzordeen ihardutze eremua. 2.- Osakera: Laneko Lurralde Ordezkariak izango dira Lurralde Batzordeetako lehendakariak, era Batzorde horietan, halaber, aurreko atalean adierazitako Erakunde Sindikal bakoitzeko bi ordezkari egongo dira, hots, Euskal Autonomi Elkartearen eremuan langileen ordezkariak aukeratzeko enpresetan egindako azken hauteskundeetan ordezkatze indarraren ehuneko hamarra lorru duen Erakunde Sindikal bakoitzeko. Lehendakariak Idazkari bat izendatuko du, berba egiteko bidea izango duena baina ez botorik ematekoa. 3.- Eginkizunak: Honako hauek izango dira Lurralde Batzordeen eginkizunak: Dagokion Lurraldean egindako hauteskundeen jarraipen eta arta egitea, arlo pribatuan zein publikoan, eta hauteskunde aktak sendestea, emaitzak orohar eta arloka zenbatu ahal izateko. 4. atala.- Batzorde Nagusia hilabean behin bilduko da eta, Lurralde Batzordeak astean behin bilduko dira gutxienez, bilkurak hauteskunde garaian baino ez dira egingo eta Lehendakariak egingo du horietarako deialdia. Nolanahi ere, batzordekideen gehiengoak zioak azalduz eskarzen baldin badute ohizkoez besreko bilkurak egin ahal izango dituzte Batzordeek. 5. atala.- Hauteskunde emaitzak sendesterakoan sinesgarritasun haundiena bermatzeko xedez, Lan era Gizarte Segurantza Sailak sei ikuskari izendaruko ditu: Bizkairako hiru, Gipuzkoarako bi eta Arabarako bat. XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehenengoa.- Dekretu honen bidez sortutako Batzordeen aldibaterako indarraldia aurtengo hauteskunde sindikaletarako aldi kontagarriak dirauen bitartekoa izango da, Dekretu honetan aitortutako eginkizunak akitu artekoa. Bigarrena.- Baimena ematen zaio Lan eta Gizarte S(·gurantza Sailburuari Dekretu hau garatu eta ezartzeko beharrezko diren xedapen guztiak emateko. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonean hartuko du indarra Dekretu honek. Gasteiz, 1990.eko irailak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.