Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Arautegia

Inprimatu

30/1990 DEKRETUA, otsailaren 6koa, Gazteentzako Argibide-zerbitzuen aitorpen ofiziala araupetzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 31
  • Hurrenkera-zk.: 424
  • Xedapen-zk.: 30
  • Xedapen-data: 1990/02/06
  • Argitaratze-data: 1990/02/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Euskal Herriko Autonomi Estatutuko 10.39 atalak, Elkartearen Garapen, Emakume Baldintza, Haur eta Gazte Politika eta Hirugarren Adinaren gaineko alorrean bakarreango aginpidea aitortzen dio Autonomi Elkarteari. 7. atalaren c) idazatiko 2. puntuan ezarritakoaren arabera, Lurralde Historikoek alor hauetan egiteratze-aginpidea aitorturik daukate. Lege bereko 7. atalaren a) idazatiko 13. puntutik Lurralde Historikorako interesgarri diren kultur erakundeak sortu eta mantenitzeko aginpidea dutela ateratzen da. Irailaren 26ko 3.089/1980 Dekretuaren bidez, lehen aipaturiko aginpideaz baliatzeari atxikituriko administrazio-zerbitzuah, lanarigoa eta gauzazko baliabideak eskualdatu zitzaizkion Euskal Autonomi Elkarteari. Geroztik, Gazteriaren esparruari buruzko eskurantza-eremua Kultura eta Turismo Sailera atxikia geratu zen, Jaurlaritzaren eginkizunak eta iharduketa-arloak erabakitzeari buruzko martxoaren 11 ko 27/1987 Dekretuaren ondorioz. Aipaturiko Sailak jakin badaki nolako garrantzia duen gazteentzako argibide zabal, objetibo eta eguneratua izateak. Behar horren ondorioz, herri-agintearen eta norbanako ekimenaren iharduera dela medio, gazteei argibide berezia emateko zerbitzu batzu sortu dira Autonomi Elkartean. Epe erdira, Autonomi Elkartean benetazko informazio-sareak sortzea aurrikusia dago. Nahiz eta lurralde-esparrua desberdina izan, helburua bakarra da: gazteriaren eskeari erantzutea. Hori dela eta, onarpen ofizialak izaera publikoko onura eta informazio-sareetara heltzeko modua izateko titulu bezala araupetzea bidezkoa dela uste da. Onarpen hori nahibadakoa izango da Gazteentzako Argibide-Zerbitzuen titularrentzat, eta aipaturiko abantailak eskuratzeko eta onartutako Zerbitzuak ezaguarazteko ezaugarria erabiltzeko aukera emango du. Kultura eta Turismo Sailburuak proposaturik, 1990.eko otsailaren 6an Jaurlatitza Batzordeak egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. Atala.- Autonomi Elkarteko Administrazioak eta Lurralde Historikoetako Administrazioek beren onespena eman diezaien Autonorni Elkartean dauden gazteentzako argibide-zerbitzuek bete behar dituzten gutxienezko baldintzak araupetzea eta alor horretan iharduteko ahalmena duten Erakundeek lor dezaten argibideak aipaturiko Zerbitzuek jasoko dituztela ziurta dezaten legezko bide batzu ezartzea da Dekretu honen helburua. 2. Atala.- Dekretu honen ondorioetarako, zuzenzuzenean gazteei argibideak emateko iharduerak burutzea helburutzat eduki dezaten norbanakoek edo lege-nortasundunek, publikoak edo pribatuak izan, bultzatutako zerbitzuak Gazteentzako Argibide-Zerbitzutzat hartuko dira. 3. Atala.- Gazteentzako Argibide-Zerbitzuak honela sailkatzen dira: a) Gazteentzako Argibide-Bulegoak. b) Gazteentzako Argibide-Lekuak. 4. Atala.- Beren Lurralde Historikoan onartutako Gazteentzako Argibide-Zerbitzu desberdinen argibide, dokumentazio eta informatika. eginkizunak koordinatzearren, Gazteentzako Argibiderako Lurralde Egoitzak sortu ahal izango dituzte Lurralde Historikoetako ihardute-sail aginpidedunek. 5. Atala.- Gazteentzako Argibide-Bulegoek haientzat interesgarri izan daitezkeen argibideak sortu eta lantzen dituzte, ohizko denbora batean guzti hori gazteen esku jartzeko. 6. Atala.- Gazteentzako Argibide Bulegoek, gutxienez, honako eginkizun hauek bete beharko dituzte: a) Beren iharduketa-lurraldearen esparruan sor dadin eta gazteentzako interesgarria izan dadin argibideak bilatu eta erabiltzea. b) Argibideak zabaltzea. c) Jendeari zuzeneko arreta eskaintzea. 7. Atala.- Gazteentzako Argibide-Lekuak honako hauek dira: ihardutze-egituraz edo kontratu bidez atxikirik dauden Gazteentzako Argibide-Bulego batek eman dien argibide-materiala, dena edo gehiena, gazteen eskura jartzen duten Zerbitzuak. 8. Atala.- Gazteentzako Argibide-Bulegoek, gutxienez, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: a) Soilik zeregin horretarako erabiltzeko lokal bat izatea. b) Jendeari arreta eskaintzeko ordutegia gutxienéz asteko 20 ordukoa izatea. c) Bete ditzan zerbitzuen eta baliatzaile kopuruaren araberakoa izan beharko du lanari-zerrenda. Lanarigoak gutxienez Goi Batxilergoa egina izan beharko du. 9. Atala.- Gazteentzako Argibide-Lekuek, gutxienez, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: a) Egoitz berean beste zeregin batzuetarako erabili daitezen lokaleez gain, zeregin zehatz honetarako erabiltzeko lokal bat izatea, dagokion materiala gordetzeko eta jendeari arreta eskaintzeko balioko duena. b) Jendeari arreta eskaintzeko ordutegia gutxienez asteko 6 ordukoa izatea. c) Bete ditzan zerbitzuen eta baliatzaile kopuruaren araberakoa izan beharko du lanari-zerrenda. 10. Atala.- Onartutako Gazteentzako ArgibideZerbitzuek, egoitz nagusia duten lekutik kanpo ere izan ditzakete beste lokal batzuek, baliatzaileek kontsultak egiteko behar adina leku izan beharko dutelarik. 11. Atala.- Onartutako Gazteentzako ArgibideZerbitzuek, argibide edo dokumentazio zerbitzuaz gain beste batzuek ere bete ditzakete, baldin eta hauek iharduera nagusiaren gehigarri edo osagarri badira. Aipaturiko Zerbitzuen bitartez ezingo da beste iharduerarik burutu, indarrean dagoen legediak hori egiteko beste baldintza batzu bete beharra dagoela ezar baleza. 12. Atala.- 1. Gazteentzako Argibide-Zerbitzu bakoitzak izen berezia edukiko du, onartutako beste edozeinek duenarengandik desberdina, eta izen arrunta ere adierazi beharko da, gazteentzako argibide-Bulegoa edo Lekua denaren arabera. 2. Onartutako Gazteentzako Argibide-Zerbitzu guztietan agerian jarri beharko da horretarako Kultura eta Turismo Sailak erabakiko duen ezaguarazteko anagrama, hala nola, Zerbitzu hauek nazioarte mailan ezaguarazten dituen logotipoa ere. 13. Atala.- 1. Onartuak izan nahi dezaten Bazteentzako argibide-zerbitzuen titularrak diren norbanako edo elkarteek zerbitzua ofizialki onartua izateko eskabide bat egin beharko dute zerbitzua egon dadin Lurralde Historikoari dagokion Foru Aldundiko ihardute-sail aginpidedunaren aurrean edo Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Saileko Gazteria eta Gizarte-Ekintzarako Zuzendaritzaren aurrean, bere Lurralde Ordezkaritzen bitartez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituztelarik: a) Eskabidea egin duen norbanako edo elkartearen nortasuna egiaztatzen dutenak b) Argibide-Bulegoak eta Argibide-Tokiak bereziz, Dekretu honetan ezarritako azpiegicurari eta ihardunbideari dagokien gutxienezko baldintzak betetzen direla egiaztatzen dutenak. c) Hala balegokio, bigarren mailako beste zerbitzu batzu betetzen direla egiaztatzen dutenak. 2.- Onarpen-eskaera egin den ihardute-sailaren ustez, aurkeztutako dokumentazioan akatsak baleude edo erabat osatzeke balego, jakinerazpena jaso eta hamar egunetako epean, akatsak zuzendu edo beharrezko agiriak aurkeztu ditzala eskatuko zaio eskabide-egileari, horrela egiten ez badu, bere eskabidea izapide gehiagorik gabe artxibatu egingo dela jakin eraziz. 14. Atala.- 1. Eskabidea behar den bezala aurkeztu eta hiru hilabeteko epean, Lurralde Historiko bakoitzeko ihardute-sail aginpidedunak edo, hala balegokio, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailburuak, Gazteentzako Argibide-Zerbitzuen onarpen ofizialari buruzko erabakia emango du. 2.- Epe horretan, eskabide-egileari onarpen-erabakiaren berri emango ez balitzaioke, aldeko administrazio isilbidea ezarriko da, indarrean dagoen Administrazio Ihardunbideari buruzko Legearen 95. atalean ezarri bezala. 3.- Erabakian eraso egin beharko da Gazteentzako Argibide-Zerbitzuak Dekretu honetan beraientzako ezarritako baldintzak eta eginkizunen garapena betetzera baldintzatua dagoela onarpena. 15. Atala.- 1. Autonomi Elkarteko hiru Lurralde Historikoetako ihardute-sail aginpidedunek eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailburuak Dekretu honetan ohartemandakoa betetzeko eman ditzaten Gazteentzako Argibide-Zerbitzuen onarpen-erabaki guztien berri emango diote elkarri. 2.- Gazteentzako Argibide-Zerbitzu baten onarpen-prozeduraren izapidetzan zehar gerta litezkeen funtzionamendu eta koordinazio akatsak alderatzearren, bai Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailak, bai Lurralde Historikoetako ihardute-sail aginpidedunek ere, interes bereziarekin jarraituko dute administrazioen arteko lankidetza-oinarria, batak besteari eskatutako argibide guztiak elkarri emanez. 16. Atala.- Dekretu honetan ezarritako gutxienezko baldintza eta eginkizunei eragia diezaieu aldaketaren bat egongo balitz onartutako Zerbitzuan, onarpen ofizialaren Erabakia eman zuen ihardute-sailari jakin erazi beharko zaio. 17. Atala.- 1. Onartutako Gazteentzako ArgibideZerbitzu batek Dekretu honetako ataletan, bigarrenetik hasi eta hamargarreneraino, ezarritako eginkizunak eta baldintzak ez balituzke beteko, onarpen ofiziala uka liezaiokete. 2.- Onarpena ezeztatu baino lehen Gazteentzako Argibide-Zerbitzuari oharterazpen bat egin beharko zaio, ezarritako epean akatsak zuzendu ditzan. 3.- Dagokion oharterazpena egin arren, Zerbitzuak onartua izateko Erabakian beharrezko baldintza bezala ezarritako eginkizunak ez balituzke beteko, Zerbitzua onartu duen ihardute-sailak, doakion elkarteari entzunaldia eman ondoren, onarpen ofizialaren ezeztapenari buruzko Erabakia eman ahal izango du. 18. Atala.- Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailak eta Lurralde Historikoetako ihardute-sail aginpidedunek nahi hainbat Hitzarmen izenpetu ahal izango dute egoki eritzi duten norbanako eta elkarte publikoekin, kasu bakoitzean ezar litekeen lege-prozedurari jarraiki, argibide interesgarriak lortzea ziurtatzearren, gero Autonomi Elkarteko Gazteentzako Argibide-Zerbitzuetan bana daitezen. Lehen Azken Erabakia.- Dekretu honetako erabakiak garatu eta burutzeko ahalmena du Kultura eta Turismo Sailburuak. Bigarren Azken Erabakia.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamonean jarriko da indarrean Dekretu hau. Gasteiz, 1.990.eko otsailak 6. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.