Arautegia
InprimatuEusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren "EUSKO JAURLARITZAREN INFORMATIKA ELKARTEA-SOCIEDAD INFORMATICA DEL GOBIERNO VASCO; S. A." Akziokako Merkataritza-Baltzua eratzeari buruz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 38
- Hurrenkera-zk.: 344
- Xedapen-zk.: 60
- Xedapen-data: 1982/02/01
- Argitaratze-data: 1982/03/23
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Sailak
Testu legala
Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzan beharrezko diren eginkortasuna eta emankortasuna lortzeko, gaurreguneko Arduralaritza baten ezinbesteko diren informatika- zerbitzuen azpiegitura zailutasunez eta berejabetasunez osatzea ezinbesteko gertatzen da. Merkataritza-Baltzu gisakoa da esandako berejabetasun eta eginkortasun hoiei ondoen dagokiena. Indarrean dauden legebideek, Legeek dioten modu eta neurritan herri-zaingoaren menpe egotearen kaltetan gabe bere ihardunean norbanako-alorreko Legebidepeko izan daitezen Akziokako Herri-Baltzuak sortarazteko eskua ematen diote Jaurlaritzari, eta lehen esandako helburuak lortzeko oraingo honetan ahalmen horretzaz baliatzeari egoki erizten zaio. Horren ondorioz, Dekreto honetan "Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea-Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S.A." Baltzua sortarazteko eskua ematen da, horren Baltzu-Araudia ontzat eman eta horrekiko berarizko araupideei eta Dekretoan bertan zehazten den herri-zaingoari dagozkienetarako Herri-Baltzu gisa sortzen dela erabakiz. Autonomia-Elkarteari bazkide denez dagozkion eskubideen egiterapenarekiko arauek eta Arduratze-Batzordea osatzeko moduari eta bertako karguei buruzkoek osatzen dute Dekretoaren edukia. Hori dela eta, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Jaurlaritzak Otsailaren lehenengoan egindako Osoko Bilkuran onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT Lehenengo Atala.-"Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea-Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S. A." izenarekin eta "EJIE" izenlaburrarekin ihardun eta eratzeunean baltzujabe bakar Euskal Herriko Autonomia-Elkartea izango duen Akziokako Merkataritza-Baltzua eratu dedineko baimena ematen da. Horren hasierako Baltzu-domua ehun mila (100.000) pesetakoa izango da, bakoitzak mila ( 1.000) pesetaren izeneko balioa izan eta guztiak hartuta eta erabat ordainduta dauden ehun akzio jabe-izendunetan banatuta. Bigarren Atala.-Honako hauek izango ditu xede Baltzu horrek: 1. Xehapen-Eragiketaren teknikabideak aztertzea eta egiteratzea. 2. Euskal Herriko Arduralaritza Nagusiari, tokian- tokikoari eta Erakundetakoei informatika-zerbitzua egitea. 3. Aurreko zatian esandakoez besteko ihardutze-sail, norbanako edo erakundeei infortnatika-zerbitzua egitea, herri nahiz norbanako-jabetzapeko direla, Baltzuko Biltzar Nagusiak hori erabaki dezanetan. 4. Aurreko ekintzapideei datxekiekeen beste edozein. Hirugarren Atala.-Orain horren Baltzu-domu osoaren jabe bakarra Euskal Herriko Autonomia-Elkartea denez gero, hori eratzeko baimena Dekreto honetan ematen deneko erakundea Elkarte horretako Herri-Baltzu izango da; beraz, eta Eusko Legebiltzarrak aitortzen zaizkion agintepideez baliatuz Autonomia-Elkarte honetako Herri-Baltzuentzako araupideak eman ez ditzano, Urtarrilaren 4ko Diruegitamuekiko Orotariko 11/1977 Legearen 6.1.a) Atalaren gai diren Erresuma-Baltzuentzako jaurpideak izango dira horrekin erabilgarri. Laugarren Atala.-Erakundearen eginkortasunarekiko zaingoa, erakunde hori artez menpean duen Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egingo du. Dirubidetzaren aldetikako zaingoa, Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Diruegitamu eta Artekaritza-Sailordetzak egingo du. Bosgarren Atala.-Dekreto honi eraskin gisa eratxiki eta Baltzuaren jaurpide izango den Araudia ontzat ematen da. Seigarren Atala.-Baltzuko bazkide denez AutonómiaElkarteari dagozkiokeen eskubideak Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak egiteratuko ditu, Arduratze-Batzordeko kideak izendatzea eta kentzea salbu, hoiek hurrengo Atalean esango denez egingo bait-dira, eta ez ondoren zehazten direnetan ere, hoietarako gaitasuna Jaurlaritza-Batzarrari ematen bait-zaio : a) Araudia aldatzeko. b) Baltzua besteren batekin bat egiteko edo ezabatzeko. c) Batzordeko kideen zenbatekoa finkatzeko, eta Batzordeko Lehendakari eta Lehendakariorde kargutarakoak izendatzeko eta aldatzeko. d) Baltzuko Artezkari Nagusia izendatzeko eta kentzeko. e) Baltzuko lanari-errolda finkatzeko, eta lanariak hautatzeko eta hoien lan-sariei buruzko irizpideak jartzeko. f) Baltzuko akzioak saltzeko. g) Zor-agiriak jaulkitzeko. Aurreko zatietan agindutakoez gainera, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Baltzuekin erabilgarri den araupidetzak eskatzen dituen ekonomia eta kontaduritza-agiriak ontzat ematea beti Jaurlaritza-Batzarraren gain egongo da. Zazpigarren Atala.-Honako hauek osatuko dute Arduratze- Batzordea: Lehendakari, Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Erakuntza eta Argipide-Erapidetzaren Sailburuordea. Lehendakariorde, Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Informatika-Erapidetzen Artezkaria. Batzordekide bana Jaurlaritzako gainontzeko Sail bakoitzaren izenean; hoiek bakoitza bere Sailburuaren Aginduz izendatuko eta kenduko dira. Zortzigarren Atala.-Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Herriondare-Artezkariari Baltzua sortarazteko beharrezko izan daitezen guztiak egiteko eta agiripaperak izenpetzeko eskua ematen zaio eta, berariz, eratzezko eskribau-agiria izenpetzeko, galtzu-Araudia eta Arduratze-Batzordearen osatzemodua eta bertako karguak legez sendetsiz, eta bai akzioez jabe.tzeko behar daitezen ordainketak egiteko ere, hori guzti hori Dekreto honetan ohartemandakoaren arauera. Azken Erabakia.-Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteizen, 1982garreneko Otsailak 1. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, PEDRO LUIS URIARTE SANTAMARINA. "EUSKO JAURLARITZAREN INFORMATICA ELKARTEA- SOCIEDAD lNFORMATICA DEL GOBIERNO VASCO, S. A." AKZIOKAKO MERKATARITZA-ERAKUNDEAREN ARAUDIA I IDAZPURUA IZENA, EGOITZA, XEDEA ETA IRAUPENA Lehenengo Atala.-Izena Araudi honen jaurpidepeko Akziokako Merkataritza- Erakundeak "Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea- Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S. A." izango du izena, "EJIE, S. A." izenlaburra ere erabili dezakeela. 2garren Atala.-Egoitza 1. Baltzu-Egoitza, orain, Gasteizko Wellingtongo Dukearen kaleko 2garrenean dagoen Eusko Jaurlaritzaren Egoitzan jartzen da, eta Biltzar Nagusiaren erabakiz aldatu ahal izango da, beti ere Euskal Herriko Autonornia-Elkartearen mugartean datzala. 2. Arduratze-Batzordeak idazgu, etxeorde, arartekaritza, ordezkaritza edo lan-tokiak nunaha jarri eta aldatu ahal izango ditu, Batzordeak berak erabaki ditzan egiteko, eskubide eta ihardutze-modúekin. 3garren Atala.-Xedea Honako hauek izango ditu xede Baltzu horrek: 1. Xehapen-Eragiketaren teknikabideak aztertzea eta egiteratzea. 2. Euskal Herriko Arduralaritza Nagusiari, tokiantokikoari eta Erakundetakoei informatika-zerbitzua egitea. 3. Aurreko zatian esandakoez besteko ihardutze-sail, norbanako edo erakundeei inforrnatika-zerbitzua egitea, herri nahiz norbanako-jabetzapeko direla, Baltzuko Biltzar Nagusiak hori erabaki dezanetan. 4. Aurreko ekintzapideei datxekiekeen beste edozein. 4garren Atala.-Iraupena, eta Baltzu-ihardunaren hasiera Baltzua iraupen-mugarik gabe sortarazten da, eta eratu dedin egunean bertan ekingo zaio bere ihardunari.II IDAZPURUA BALTZU-DOMUA 5garren Atala.-Baltzu-Domua Baltzu-domua ehun mila pesetakoa izango da, hurrenezhurren "BAT"-etik "EHUN"-erainoko zenbakiak izan (bi zenbakiok barne) eta guztiak hartuta eta erabat ordainduta dauden mila pesetaren izeneko balioko ehun AKZIO JABEIZENDUNetan banatuta. 6garren Atala.-Bazkidetasuna Akzio baten edo batzuen jabe izateak bazkide izatea dakar, eta Akziokako Baltzuen Legearen 39 Atalean jartzen diren eskubideak damazkio jabeari.III IDAZPURUA BALTZUKO IHARDUTZE-SAILAK 7garren Atala.-Baltzuko Ihardutze-Sailak Akzio-jabeen Biltzar Nagusia, Arduratze-Batzordea eta Artezkari Nagusia izango dira Baltzuko eraentza-sailak. LEHENENGO SAILA AKZIO JABEEN BILTZAR NAGUSIA 8garren Atala.-Zer-nolakoa, erabakien behartze-indarra eta Biltzarreko kargutarako izendapena 1. Legez deia egin eta bildutako Akzio-jabeen Biltzar Nagusia da Baltzuko goreneko ihardutze-saila, eta horrek balioz hartutako erabakiek akzio-jabe guztientzako behartzeindarra izango dute, bai bat ez datozenentzat eta bertan ez daudenentzat ere. 2. Lehendakaritza, berenezko bazkide direnez edo Baltzuko akzioen jabe izan daitezen erakunde lege-nortasundunen ordezkari gisa bilkuran egon daitezenen artetik Biltzar Nagusiak berak bakoitzean hautatu dezan norbanakoak izango du. Idazkaritza, Biltzar Nagusiak bakoitzean izendatu dezan norbanakoak egingo du. BIGARREN SAILA ARDURATZE-BATZORDEA 9garren Atala.-Zer-nolakoa eta egitekoak Auzitan eta auzitatik kanpo, Biltzar Nagusietan hartutako erabakietan daudenez eta legeen aginduz Biltzar Nagusiarenak izan edo Araudiak horrentzat gordetako eskubideez besteko inolako mugapenik gabe Baltzuaren eraentza eta ordezkotza bere zabalenean dagozkion Baltzuko bateango ihardutze-saila da Arduratze-Batzordea. 10garren Atala.-Eratze-modua, izendapena, karguak eta iraupena 1. Arduratze-Batzordea/gutxienez hiru Arduradunek eta gehienera hemeretzik osatuko dute, eta hoiek Baltzuko akziojabe izatea ez da nahitaezkoa izango. 2. Biltzar Nagusiari dagokio Arduratze-Batzordekideen zenbatekoa erabakitzea, hoiek noiznahi izendatzea edo kentzea, eta'bai Batzordeko kargudunak, Lehendakaria, Lehendakariordea eta Idazkaria alegia izendatzea eta aldatzea ere. 3. Baltzua sortarazterakoan izendatutako arduradunek Legeak jartzen duen gehienerako aldi osoan ihardungo dute bere karguan, eta bestela izendatutakoen manualdiak Biltzar Nagusiak bakoitzean jarri dezan epe-muga izango du eta hori, bietan, behin eta berriz birrizendatu ahal izatearen edo Biltzar Nagusiak noiznahi hoiek kentzea erabaki ahal izatearen kaltetan gabe. 11garren Atala.-Bilkuretarako deiak 1. Arduratze-Batzordea bere Lehendakariak dei eginda edo Batzordekideen herenak eskatuta bilduko da Baltzuaren ihardunerako komenigarri izan dedin guztietan, eta hiru hilabetez behin gutxienez. 2. Deia, Lehendakariaren iritziz presa dagoenean izan ezik, gutxienez berrogeita zortzi ordu lehenago egingo da, aztertuko den gai-zerrenda iragarriz. 3. Batzordekide guztiak bertan egon eta guztiek elkar hartuta bilkura egitea erabakiz gero ez da aurrez deia egin beharrik izango, eta bilkurak balio osoz hartu ahal izango du ezein erabaki. 12garren Atala.-Bilkurak, eta erabakiak hartzea 1. Arduratze-Batzordea, bertako kide guztien erdiak eta bat berenez edo ordezko-bidez bilkuran egon daitezenean balio osoz bilduta egongo da. 2. Batzordearen bilkuretara Baltzuko Artezkari Nagusia ere joango da, hitz egiteko eskubidez baina botoa ematekorik gabe, eta bai Baltzuko ezein lanari ere, Batzordeko Lehendakariak aholkuak edo argipideak eman ditzan hori bertan egoteari onurgarri eritzitakoan. 3. Arduratze-Batzordeko Lehendakaria izango da bilkuretan mahaipuru eta arteztaile, eta kargu hori hutsik egotea edo Lehendakaria kanpoan, gaisorik edo benetan ezinduta egotea gertatuz gero Lehendakariordea, eta horren ezean Batzordekide zaharrena. Batzordeko Idazkariak bere gain izango du deiei bere bideak eginaraztea eta bilkurak gertatzea, bilkuretan gertatutakoei buruzko agiria idatzi eta Lehendakariaren oniritziarekin izenpetuko du, hartutako erabakiekiko egiaztagiriak ere horrela eginaz. Idazkaritza hutsik egotea edo Idazkaria kanpoan, gaisorik edo benetan ezinduta egotea gertatuz gero, horren ordezkotza Batzordekide gazteenak egingo du. 4. Batzordeak bere erabakiak bertango kideen erabateko gehiengoz hartuko ditu, boto-berdintasuna gertatuz gero Lehendakariarenak ebazte-indarra duela.. Hala ere, Batzordearen eskubideei buruzko betirako esku-emateetarako, Batzordekideen bi herenen baiezko botoak beharko dira. 5. Baltzuak bilkuretako Agiri-Liburu bar izango du, eta Batzordeko Idazkariak izango du bere gain hori zaintzea eta horri bere onean iraunaraztea. 13garren Atala.-Arduratze-Batzordearen eskubideak 1. Honako hauek izango ditu Batzordeak bere ardurapeko: a) Baltzuaren iharduna eratzea, arteztea eta ikertzea. b) Biltzar Nagusiaren erabakiak egiteratzea. c) Auzitan nahiz auzitatik kanpo, nolanahiko egintza eta hitzarmenetan eta ezein norbanako edo erakunderen aurrean, herri nahiz norbanakoalorreko direla, Baltzuaren ordezkotza erantzukizun osoz egitea. d) Biltzar Nagusiari Artezkari Nagusia izendatzeko edo kentzeko saloak egitea, eta bai lanari-erroldarekikoa eta lanariak hautatzeko eta hoien lansariak finkatzeko irizpideei buruzkoak ere. e) Baltzuko lanariak akuratu eta hoientzako lansariak jartzea, hori guzti hori Biltzar Nagusiak jarritako irizpideen arauera. f) Baltzuaren ekintzapideekin zerikusia duten garazpide, baltzu edo enpresetan sartzeko saloak Biltzar Nagusiari egitea. g) Baltzuaren iharduna eratzea, arteztea eta zaintzea. h) Baltzuaren helburuak lortzeko beharrezko edo komenigarri izan daitezenak egiteratzea eta horretarako hitzarmenak egitea, eraikintzak erostea eta saltzea eta jabegoaldeketegatikako zergegatik zorduntzea, zorpide hoiek aldatzea eta kitatzea barne bahituragatikakoak eta alogeragatikako berarizkoa ere salbuetsi gabe. i) Baltzuari komenigarri izan dakizkiokeen maileguketa eta gainontzeko dirubidetza-egiketerako hitzarmenak egitea. j) Baltzu-diruen erabilkera, ezarketa eta xahupideak erabakitzea, gaudimenak uztea, herri nahiz norbanako-alorreko ezein banku edo mailegupide-erakuadetan Baltzuaren izeneko kontu agiriak irekitzea, diruzkoak nahiz mailegu-bidezkoak, dirua eta orotariko baloreak ateratzea; harturen-txartelak edo merkataritzako beste ezein mailegu edo garazpide-agiri jaulkitzea, ordainez ematea, bermatzea, onartzea, ordaintzea, hoien eskribau-sendespena egitea, eta hoiei bere merkataritza-bideak eginaraztea; eta, orohar, banku eta merkataritza- ihardunari datxezkon eginkizun guztiak, inolako mugapenik gabe. k) Baltzuaren urteko ihardunari buruzko azken-kontua, Irabazi eta Galerena eta Argipide-Txostena egitea. l) Hala behar izanez gero, Euskal Herriko Autonomia- Elkarteko Herri-Baltzuekin nahitaez erabili beharreko aginduek eska ditzaten egitarau, diruegitamu eta ekonomia- dirubidetzazko gainontzeko agiri guztiak gauzatzea. m) Ezein eratako, mailatako eta aginte-eremutako Epaitegi edo Auzitegien aurrean, eta Erresumaren, Autonomia- Elkarteen, Probintzien, Udalen eta bestelako Herri-Erakundeen aurrean Baltzuari dagozkion nolanahiko eskubide, jazarpen, zuzenketa-eske eta goradeiak egiteratzeari buruz komenigarri eritzitakoa erabakitzea, eta onuragarri eritzitakoan hoietan atzera egitea, eta Legelari eta Epailaritzaarartekariei auzitan Baltzuaren aldezpena egin dezateneko eskua ematea. n) Nolanahiko eskubide eta ogasuni buruz erdibidezko antolamenak egitea, eta legezko edo antolabidezko ebazpena gai izan daitezkeen arazo guztietan bide hoiek erabiltzea. 2. Aurreko zerrenda hori aipamena egite hutsezkoa da eta ez ditu, inola ere, Akzio-jabeen Biltzar Nagusiaren agintepe rako berariz gorde gabeko guztietan Baltzuaren garazpide eta irabazpideak jaurtzeko, artezteko eta kudeatzeko dagozkion eskubide zabalak mugartzen. 14garren Atala.-Batzordearen egitekoetarako esku-ematea 1. Arduratze-Batzordeak, bere egitekoa hobeki betetzeko, honako hauek egin ahal izango ditu: a) Bere barnetik egintzapide-Batzordeatal bat edo batzuk sortaraztea, bere eskubideetako batzuk hoiei betiko edo aldi baterako emanaz, hoien egitekoa eta hala behar izanez gero ihardutze-modua eratzerakoan finkatuz. b) Aholkularitza-Batzordeatal bat edo batzuk sortaraztea, hoietako kide guztiak nahitaez Baltzuko Arduratze-Batzordeko izan beharrik gabe, hoien egitekoa eta hala behar izanez gero ihardutze-modua eratzerakoan finkatuz. Baltzuko Lehendakaria edo horrek horretarako eskua emandako Batzordekide bat izango dira esandako egintzapide nahiz aholkularitza-Batzordeatal hoeitako Lehendakari. c) Bere egiteko batzuetarako eskua Lehendakariari, Batzordekideei edo Artezkari Nagusiari betiko edo aldi baterako ematea. d) Norentzakoari buruzko inolako mugapenik gabe, arazo zehatzetarako berarizko esku-emateak egitea. 2. Aurreko Atalaren lehenengo zatiko d), e), f), k) eta l) txataletan dionaren arauera Batzordeari dagozkion eskubideak ezingo dute inoiz ere esku-emate baten gai izan. 15garren Atala.-Batzordeko Lehendakariaren eskubideak Araudi honen beste Atal batzutan ematen zaizkionez gainera honako eskubide hauek dagozkio Arduratze-Batzordeko Lehendakariari : Lehenengoa.-Baltzuaren eta Baltzuko Arduratze-Batzordearen etengabeko ordezkotza. Bigarrena.-Baltzuko zerbitzu guztien ikerlaritza eta Baltzuihardunaren zaingoa. Hirugarrena.-Araudia eta Biltzar Nagusiak, Batzordeak eta Batzordeatalek hartutako erabakiak bete daitezenaz arduratzea. Laugarrena.-Arduratze-Batzordeak utzi diezazkion eskubideak. 16garren Atala.-Baltzuko Arlezkari Nagusia 1. Baltzuko Artezkari Nagusia Biltzar Nagusiak izendatu eta kenduko du, Arduratze-Batzordearen saloz. 2. Artezkari Nagusia Batzordearen bilkuretara joango da, hitz egiteko eskubidez baina botoa ematekorik gabe, eta Biltzar Nagusiak horretarako jarritako irizpideen arauera Batzordeak jarri diezaion lansaria izango du. 3. Arduratze-Batzordeak, Baltzuaren eraentza bermatzeko beharrezko izan daitezen eskubideak beretzat gorde, eta Artezkari Nagusiari Baltzuaren ordezkotza, arduralaritza eta eraentza etengabe eta benetan egitekoak emango dizkio, eta bai horretarako egintzapidezkoak ere, Batzordeak berak jarritako irizpideen arauera. 4. Honako hauek izango ditu berarizko egitekoak: a) Lehendakariari lagundu, eta Arduratze-Batzordearen erabakiak hertsiki egiteratzea. b) Baltzuko zerbitzu eta lanari guztiekiko goren-agintaritza, eta hoiekiko artezkaritza eta suztapena, eta baita ikerlaritza ere. c) Baltzuaren izeneango izenpea. d) Gastuak eta ordainketak eratzea. e) Nolanahiko eginiza eta goradeietan Baltzuaren ordezkotza egitea. f) Arduratze-Batzordeari eta Lehendakariari bere lanaren eta Baltzuaren eraentzari datxezkon arazo guztien berri zehatzak arretaz ematea. g) Arduratze-Batzordeari Baltzurako lanariak akuratzeko eta egozteko saloak egitea, eta bai hoien lan-sariekikoak ere. h) Arduratze-Batzordeak eman diezazkion agintepideak egiteratzea, eta hark bere baimena eman ondoren hoietarako esku-emateak egitea. IV IDAZPURUA EKONOMIA ETA DIRUBIDETZA-JAURPIDEAK 17garren Atala.-Antolaketa-araupideak Baltzu hau Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Herri- Baltzu izan dedin artean, horrentzako ekonomia eta dirubidetza-jaurpideak horrelakoentzat dagoen berarizko araupidetzari atxikiko zaio eta, horren aurka egon ez dedin guztietan, 1951garreneko Uztailaren 17ko Legeak eta Akziokako Baltzuentzako Lege-Jaurpideak antolatzen dituzten gainontzeko manuei. 18garren Atala.-Ekonomia-Urtearen iraupena Ekonomia-urtea urte bakoitzeko Urtarrilaren lehenengoan hasi eta Abenduaren hogeita hamaikan bukatuko da, lehenengo urtean salbu, honetan Baltzua eratu dedin egunean hasiko bait-da. 19garren Atala.-Ekonomia eta Kontaduritza-agiripaperak Nahitaezko izan daitezen beste ekonomia eta kontaduritza-agiripaperez gainera Baltzuak, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Herri-Baltzu izaten iraun dezano, urte bakoitzeko Abenduaren hogeita hamaikako Azken Kontua, Irabazi eta Galerena, irabazien banaketarekiko saloa eta baltzu-ihardunarekiko Argipide-Txostena egingo ditu, ekonomia-urtea itxi eta lau hilabeteko epearen barruan. 20garren Atala.-Kontuen arakaketa Baltzuaren kontuak Biltzar Nagusiaren aurrera eraman baino lehen Baltzuarekingo atxikipenik gabeko erakunde edo aituek haien arakaketa egitea agindu beharko du Arduratze- Batzordeak. Hala ere, Biltzar Nagusiak jakineko urte bateko arakaketa egin behar horretatik iare utzi ahal izango du Arduratze- Batzordea, Biltzarrak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sailari eska diezaiokeen erizpena ikusita hari alperrikako erizten badio.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (7)
- Partzialki indargabetutakoa: 128/1990 DEKRETUA, maiatzaren 8koa, zeinen bidez Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailaren egitura organikoa aldatzen baita.
- Ikus: 210/1994 DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea - Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S.A. akziokako merkataritza elkartea eratzeari buruzko Dekretua aldatzen duena.
- Aldatutakoa: Irailaren 11ko 302/1984 DEKRETOA, Otsailaren 1eko 60/1983 Dekretoa aldatuz.
- Ikus: 42/2006 DEKRETUA, otsailaren 28koa, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen dituena.
- Aldatutakoa: Abenduaren 20ko 227/1982 DEKRETOA, Erakundetzaren eta Argipide-Erapidetzen gaietango birregituraketari buruz.
- Aldatutakoa: 103/DEKRETUA, maiatzaren 14koa, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea, EJIE, S. A. sortzeari buruzko Dekretua aldatzen duena.
- Aldatutakoa: Uztailaren 23ko 248/1985 DEKRETOA, Otsailaren lehenengoko 60/1982 Dekretoa aldatuz.