Arautegia
InprimatuUztailaren 23ko 248/1985 DEKRETOA, Otsailaren lehenengoko 60/1982 Dekretoa aldatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza eta Justizia
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 170
- Hurrenkera-zk.: 1717
- Xedapen-zk.: 248
- Xedapen-data: 1985/07/23
- Argitaratze-data: 1985/08/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Toki Administrazioari buruzko legeek Udalei eman ohi izan diete betidanik aberehiltokien agintepidea herri-zerbitzu gisa, Toki Jaurpidetzako Oinarrizko Legeko 25.2.g) Atalak honako hau ezartzen duela: Aberehiltoki arloan Udalak izango duela agintepidea Erresumaren eta Autonomia-Elkarteen legeen eremu barruan. Autonomia-Elkarteko udal-aberehiltokien gaurregungo egoera oso zatikatua dago, teknika eta osasunketa mailan instalazioak zaharkilduta dituztela eta, ekonomia arloan, dirugaltzebide direlarik. Azaroaren 26ko 3263/ 1976 Errege-Dekretoz ezarritako aberehiltokietarako teknika eta osasunketa araudia indarrean jartzeak, teknika eta osasunketa mailan ekarri dituen eskakizunak ezin dituzte bete gaurko udal-intalazioek, ondorioz, gehienak itxi behar izan direla. Araudiak ezartzen dituen baldintzak bete ahal izateko, Euskadiko Udal gehienek bakarka egin ezin ditzaketen diruezarketa handiak egin beharko lirateke, ondorioz lehiakortasunik gabeko ekoizkiak emango lituzketela, hustiaketarako konponbiderik gabeko zorrak eta bezeroentzako prezio igoerak ekarriko lituzketelarik. Martxoaren 26ko 800/ 1984 Errege-Dekretoak, adierazpide gisa eta Autonomia-Elkarteek birrazter dezaten, Aberehiltokietarako Argibide-Egitamu Orokor bat ezartzen du eta Erresumako Arduralaritza Nagusiak ezartzen dituen onurak egitamu horri egokitu dakizkionaren baldintzapean daudela. Apirilaren 19ko 788/1985 Errege-Dekretoz, Erresumaren nekazaritza industrietarako zerbitzuen agintepidea Autonomia-Elkarteari eman zionez, bidezko da, arlo honetan dituen agintepideez baliatuz eta Euskal Herriko ekonomia-iharduna bultzatzeko, garatzeko eta planifikatzeko xedez, Jaurlaritzak Euskal Herriko Aberehiltokietarako Zerbitzu Publikoen Egitamua ezartzea; era honetan, Udalek, elkartuta, irabazpide izan daitezkeen, haragi alorreko beharrei egokitutako handitasuna duten, Erresumak eta Europako Ekonomia Elkarteak eskatzen dituzten teknika eta osasunketa baldintzak bete ditzaten eta abeltzainentzako eta haragi alorreko merkatarientzako egokitutako leku egokitasuna izan dezaten instalazioak edukitzeko diruezarpenak egin ditzaten edo instalazio egokiak dituzten enpresa pribatuekin zerbitzu publiko hori emateko ituneak egin ditzaten; bestalde, neurri horiek hartzea hainbat Udalek eskatu dutelarik. Hori horrela, Foru Diputazioei, Udalei eta abeltzain eta haragi alorreko lanbide-erakundeei entzun ondoren, Nekazaritza eta Arrantzu Saileko Sailburuaren saloz eta Jaurtze-Batzordeak 1985.eko Uztailaren 30ean egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKTTZEN DUT: 1. Atala.- Dekreto honek ezarri eta I eraskinean ematen diren zehaztasunen arabera, Euskal Herriko Aberehiltokietarako Zerbitzu Publikoen Egitamua ezartzen da, zerbitzu horiek eskaintzeko Autonomia-Elkarteko Erakunde Publikoek egin ditzaten diruezarketak Dekreto honi atxikiko zaizkiola. 2. Atala.- Udalek eta gainontzeko Erakunde Publikoek, honako era honetan egin ahal izango dituzte aberehiltokietako zerbitzu publiko horiek: a) Zerbitzuaren eraentza artez berenganatuz. b) Eraentzaren arduradun den beste erakunde publiko baten bidez. c) Erakunde baten bidez, diru-partaidetza gehienbat publikoa delarik. d) Erakunde pribaturen batekin lankidetza itunea sinatuz, zerbitzu hori eman ahal izateko. 3. Atala.- Aberehiltokietako zerbitzu publikoetako diruezarketen finantzaketarako, honako laguntza hauek ezartzen dira: a) Aurreko Ataleko a) eta b) idazatietan aipatzen direnetarako, diruezarpenaren %20ko laguntza ezartzen da, Foru-Diputazioek eta gainontzeko Erakunde Publikoek ezar ditzaten onurabideekin bateragarri delarik. b) Diru partaidetza gehienbat publikoa duen elkarte baten bidez zerbitzu publikoaren eraentza egiten denean, Udalei eta gainontzeko Erakunde Publikoei dagozkien diruezarpenetarako, aurreko atalean ezartzen diren laguntza berdinak ezartzen dira eta, inbertsioaren beste zatiei dagozkienetarako, atal honetako c) idazatian aipatzen direnak. c) Dekreto honek ezartzen dituen baldintzak bete eta instalazioak izan ditzan erakunde pribatu batekin sinatutako itunebidez zerbitzu publikoaren eraentza eramatea gerta dadinean, erakunde horrek, Ekainaren 11ko 172/1985 Dekretoko 6. Atalak ezartzen dituen onurak izango ditu. 4. Atala.- 1. Aberehiltokiak eraikitzea eta behar dituzten hornidurez jartzea, banaketa tokiak eta zerbitzua egiteko beharrezko diren garraiogailuak izango dira laguntzaren gai. Zerbitzuetarako, instalazio berrietarako, daudenen erosketarako eta jarritako enpresetako domuan partaidetza hartzeko diruezarketak izango dira laguntzaren gai. I Eraskinean aberehiltokiari ematen zaion gaitasuna kontutan hartuz, zehaztuko da laguntzaren zenbatekoa. 2. Dena-dela, aberehiltoki bakoitzari izendatzen zaion eskualdeko bezero guztiei zerbitzua eman diezaienaren baldintzapean emango dira laguntzak, hori ez betetzeak, laguntzak kentzea eta jasotako zenbatekoak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusira birbueltatu beharra ekarriko dituela. 5. Atala.- 3 Atalean ezartzen diren laguntzak Ekainaren llko 172/1985 Dekretoan ezartzen denaren arauera erabiliko dira, Dekreto honek zehazten ez dituenetan. 6. Atala.- I Eraskineko zerrendan sartzen ez diren gainontzeko udal-aberehiltokiek bere ihardunari utzi beharko diote, beren eskualdeei dagozkien abarehiltokiez baliatuko direla hauek ihardunean jar daitezenean. 7. Atala.- 1. Egitamuak hartzen dituen zerbitzu publikoak jartzeko inbertsioen finantzaketa eta horiei eusteko diru-emanketak, borondatezkoak izango dira, dena-dela, aberehiltokiari dagokion eskualdeko bezero guztiei zerbitzua ematera behartuta daudela aipatutako zerbitzuak. Hala ere, aberehiltokiaren dirubideetan parte hartzen ez duten Udaletako bezeroei, zerbitzua erabiltzeagatik, ezargarri den koste osoa edo zati bat betetzeko laka ezberdinak ezarri ahal izango zaizkie, Udalak ematen ez duenaren ordain gisa. Era berean, zerbitzua jartzeko eta berari eusteko dirurik eman ez dezaten Udaletako abeltzainek, Egitamu hau indarrean sartzearen ondorioz abereen garraio eta merkataritzarako Administrazioak ezar ditzan laguntzez ezin izango dute baliatu. 2. Zerbitzu publikoen ezarketan eta zainketan Udalek izan dezaten partaidetza, bakoitzak duen biztanlegoaren heinean izango da, bertan parte hartzen duten Udalen partaidetzarako beste finantzaketa modu batzuk sar daitezkeelarik udal-elkartearen araüdian. 8. Atala: 1. Herridirua gehiengoa duen elkarte batek eraentza eraman dezan zerbitzu publikoetan, herri-partaidetzak, gutxienez, %51koa izan beharko du, Administrazio Publikoen domu partaidetza zenbateko hori baino gutxiagokoa sekula ez duela izan behar Estatutoetan jarriko dela. 2. Estatutoak alda daitezenean eta, ondorioz, Arduralaritzak domu gehiengoa edo dagozkion' laguntzak jaso ondorengo 4 urte baino gutxiagoko epe barruan kidetza gal dezanean, honako era honetan jokatuko da: a) 2.d) atalak ezartzen duenaren arauera, itune bidez, elkarteak aberehiltokien zerbitzu publikoei atxikita jarraituko balu, 3. Ataleko a) idazatiak ezartzen duenaren arauera jasotako laguntzen eta atal horretako c) idazatia ezartzeari legozkiokeen laguntzen arteko aldea ordaindu beharko litzateke. b) Baltzuak, Aberehiltokietako, Zerbitzu Publikoetan parte hartzeari urten badio, jasotako dirulaguntza osoa bireskuratu beharko du. 9. Atala.- 2. Ataleko a), b) eta c) idazatietan sartzen diren zerbitzu publikoak osatzen dituzten aberehiltokiek, biztanlegoari, orohar hartuta, eman beharko dizkiote zerbitzuak beren instalazioen gaitasunaren goi-mugaraino eta honako arau hauen arabera: a) Eskualdeko bezeroek izango dute lehentasuna zerbitzuak ematerakoan, beroien artean 7.1. Atalak ezartzen dituen bereizkuntzak besterik egingo ez direla. b) Eskualdeko bezeroei zerbitzu egoki bat emateko eragozpen izan daitezen neurrian, gainontzeko bezeroek ere har ditzakete zerbitzuak. 10. Atala.- 2. Ataleko d) idazatiak hartzen dituen aberehiltokiek, Udalekin egindako ituneen arauera, es kaini beharko dituzte zerbitzuak. Itune horiek honako arau hauei atxikiko zaizkie: - Eskualdea osatzen duten Udal guztiak hartu beharko dituzte. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak, salbuespen gisa, Udal batek edo batzuk ituneak egin ditzateneko baimena eman lezake zerbitzu egokia eskaintzeko komenigarri izan dadinean, itunearen gai izango den gutxieneko hilketa-kopurua zehaztuko dela Erabakian. - Itunearen gai den gutxieneko hilketa-kopurua ezarri beharko da, itunea izenpetzen duten udaletako biztanlego osoari kopuru horretarainoko zerbitzua eman beharko duela enpresak. Egitamuak edo horretarako Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak eman dezan Erabakiak zehaztutako zenbatekoa izan behar du gutxienez. Itunepeko zenbatekoak, bi aldeen adostasunez bakarrik aldatu ahal izango dira. - Zerbitzuak eskaintzeari buruzko saritaulak ezarriko dira, bi aldeen arteko adostasunez aldatuko direla, gaurkotze biderik itunean ezarri ez dadinean. - Instalazioetan buru gehiegi egotea gerta dadinean edo, edozein eratako zioak direla medio, aberehiltokiko gainontzeko bezeroekiko zuduen elkartezina eman dadinean, itunean sartzen diren Udaletako bezeroei emango zaie zerbitzua lehentasunez. - Ituneek hamar urteko iraupena izango dute, bi aldeek, berritzeko edo amaitutzat jotzeko gogoa azaldu beharko dutela gutxienez sei hilabete lehenago. Hala ere, itunea indarrean dagoen epe barruan ere salatu ahal izango dute Udalek eta, herri zuduak direla eta sortutako zioegatik, ebazpena eman. 11. Atala.- Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak, Udalek hala eska diezaiotenean, eraskinean ematen den eskualde ezberdinetarako Udalen atxikipena aldatu ahal izango du honen komenigarritasuna egiaztatu dadinean. 12. Atala.- Salerosketarako gaitasunik gabekotzat eta legez kanpoko eta galdutakotzat aldarrikatua izango da indarrean dauden legeak bete ez ditzaten aberehiltokietatik datorren haragia. ALDIBATERAKO ERABAKIAK 1. Egitamuaren arauerako zerbitzu publikoak ihardunean egon daitezen eskualdeetan, 12. Atalean ohartematen dena zehatz-mehatz eta berehalaxe ezarriko da. Gainontzekoetan, II Eraskineko aberehiltokiek zabalik jarraituko dute haragi-zuzkiketa bermatzeko, honako baldintza hauek bete beharko dituztela: a) Egitamuari atxikitako aberehiltokien zerbitzu publiko berrien ezarketan eta ihardunean Udalak parte hartuko dueneko udal-erabakia. b) Baldintza berdinekin izendatutako eskualdeko gainontzeko Udalei, aldibaterako epe horren barruan, zerbitzua eskaini beharra. 2. Dekreto hau garatzeko eta betetzeko beharrezko izan daitezen erabakiak hartzeko esku ematen zaio Nekazaritza eta Arrantzu-Sailari. 3. Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Uztailak 30. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR. TAULALehendakaritza eta Zuzentza Saileko Sailburuaren saloz eta Eusko Jaurlaritzak 1985.eko Uztailaren 23an egindako osoko batzarrean onartu ondoren, honako hau erabakitzen dut.Atal bakarra.- Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea - Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S.A. izeneko Akziokako Merkataritza Erakundea sortarazten duen 60/ 1982 Dekretoko zazpigarren Atalari Irailaren 11ko 302/1982 Dekretoak ematen dion idazkera aldatzen da, bere edukina era honetan gelditzen dela: «Zazpigarren Atala.- Administrazio Kontseilua honako hauek osatuko dute: - Lehendakaria: Administrazio eta Funtzio Publikorako Sailburuordea. - Lehendakariordea: Informazio Sistemetako Zuzendaria. - Jaurlaritzako Sail bakoitzak ordezkari bat izango du, Lehendakaritza eta Zuzentza Sailak izan ezik, honen ordezkotza Antolaketa Zuzendariak egingo duela. - Idazkaria: Zuzentza eta Lege Garapen Sailordetzako Legelari bat, Sailburuordearen erabakiz izendatu eta hautatuko dela.» AZKEN ERABAKIA Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Uztailak 16. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatzen du: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren "EUSKO JAURLARITZAREN INFORMATIKA ELKARTEA-SOCIEDAD INFORMATICA DEL GOBIERNO VASCO; S. A." Akziokako Merkataritza-Baltzua eratzeari buruz.
- Zuzendutakoa: Uztailaren 23ko 248/1985 DEKRETOA, Otsailaren lehenengoko 60/1982 Dekretoa aldatuz. (Hutsen Zuzenketa).
- Aldatutakoa: Maiatzaren 24eko 129/1988 DEKRETUA, Uztailaren 23ko 248/1985 Dekretua aldatzezkoa.