Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus

Hautesleen gida

Hautesleen eskubideak

  1. Botoa ematea eskubidea da, eta askatasunez egitekoa. Ez dago inor alderdi jakin baterako botoa ematera behartzerik edo baldintzatzerik. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan boto-eskubidea gauzatzeko, beharrezkoa da euskal herritarraren baldintza politikoa betetzea, 18 urte izatea, Espainiako herritartasuna izatea eta Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-erroldan azaltzea.

  2. Botoa sekretua eta pertsonala da, eta debekatuta dago botoa beste pertsona baten esku uztea.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi den pertsona orok, adinez nagusia bada, hauteskunde erroldan agertzeko eskubidea du, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa eman ahal izateko. Horretarako, irailaren 3a eta 10era bitartean inskribatuta dagoela egiaztatu ahalko du, dagokion udaletxean erakusgai jarriko den erroldan, eta erroldan agertu ezean, udaletxean bertan erroldan inskribatzeko eskatu ahalko du.

  4. Mahaiko erroldan agertzen ez diren arren, erroldan izena eman dutela frogatzen duten pertsonek botoa emateko eskubidea dute. Horretarako, epaia edo erroldan alta eman dutela adierazten duen ziurtagiri espezifikoa, Hauteskunde Erroldako Probintziako Bulegoaren Ordezkaritzak emana, aurkeztu behar diote hauteskunde-mahaiko lehendakariari.

  5. Zuzenean bozkatu nahi duten hautesleek dagokien mahaiko hauteskunde-kabina erabiltzeko eskubidea dute, botoa aukeratzerakoan isolatzeko aukera izate aldera.

  6. Irakurtzen ez dakiten hautesleek edo urritasun fisikoren bat dela-eta boto-txartela aukeratu eta hauteskunde-mahaiko lehendakariari eman ezin dutenek konfiantzazko pertsona baten laguntza jaso ahal izango dute, zuzenean edo Braille sistemaren bidez bozkatzeko.

  7. Zuzenean bozkatu duten hautesleek beren izena eta abizenak hauteskunde-mahaiko lehendakariren boto-emaileen zerrenda zenbakituan ondo idatzi ote dituzten egiaztatzeko eskubidea dute.

  8. Hautesleek hauteskunde-mahaiko lehendakariren aurrean protestak edo erreklamazioak aurkezteko eskubidea dute, zeinak hautesle baten edo beraren nortasunaren gaineko zalantzei edo hauteskunde-mahaiak boto-emaileari bozkatzeko eskubidea ukatu izanari buruzkoak izan ahalko dira soilik.

  9. Hautesleek aurreikusten badute bozketa-egunean (urriaren 21a) botoa ematea dagokien herrian ez direla izango, edo gaixorik egongo direla, edo zuzenean bozkatzeko urritasun fisikoren bat izango dutela, posta bidezko botoa emateko eskubidea izango dute.

  10. Atzerrian bizi diren euskal hautesleek atzerrian bozkatzeko eskubidea dute, betiere, atzerrian bizi diren egoiliarren hautesle-erroldan badaude.

  11. Atzerrian aldi baterako bizi diren hautesleek atzerritik posta bidez bozkatzeko eskubidea dute, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-erroldan badaude.

  12. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako bozketa-ordutegian lan egin behar duten hautesleek ordaindutako baimena izateko eskubidea dute. Baimen hori lau ordukoa izango da, gehienez ere. Horretarako, hautesleek botoa eman duela egiaztatzen duen ziurtagiria eska diezaiokete hauteskunde-mahaiko lehendakariari.

  13. Hautesle guztiek mahai bakoitzeko boto-zenbaketa publikoan bertaratzeko eskubidea dute. Zenbaketa urriaren 21eko 20:00etatik aurrera egingo da.

Hautesleen betebeharrak

  1. Hautesleek behin bakarrik bozka dezakete. Norberak dagokion hauteskunde mahaian emango du botoa.

  2. Mahai batean zuzenean bozkatzeko, hautesleek beren burua identifikatu beharko dute hauteskunde-mahaiko lehendakariren aurrean. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko dute: NANa, pasaportea edo titularraren argazkia duen gidabaimena (fotokopiek ez dute balio, ezta NANaren berritze-ordezkagiriak ere).

  3. Posta bidez bozkatzeko eskatu duten hautesleek ezin izango dute, inondik inora, hauteskunde-mahaian botorik eman.

  4. Ez dago hauteskunde-mahaia dagoen lokalean armarik edo armatzat erabil daitekeen tresnarik sartzerik.

  5. Bozketa-egunean, ez dago hauteskunde-mahaien lokaletara sartzea edo botoa ematea eragotz dezaketen talderik eratzerik hauteslekuetan.

  6. Bozketa-egunean, ez da egongo hautagai-zerrendaren aldeko propagandarik egiterik, ez hauteslekuetan, ezta hauteskunde-mahaiak dauden lokaletan eta haietatik gertu ere.

Nabarmenduak
¿Cómo votar? Erakunde-kanpainak Hautesleen lan-eskubideak Bilatu zeure erroldako inskripzioa Bilatu zeure hautesleku eta mahaia Zure zalantzetarako testak
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2013/12/26
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak