Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Boto bereziak

III. ESPETXEETAN DAUDEN PERTSONEK POSTA BIDEZKO BOTOA EMATEA

Espetxeetan dauden pertsonek posta bidezko botoa emateko aukera dute, baldin eta botoa emateko eskubidea kendu ez badiete.

Prozedura honi jarraitu behar zaio:

  • Espetxe bakoitzeko zuzendaritzak edo hark eskuordetutako pertsonak posta zerbitzuari eskatuko dio zerbitzu horretako funtzionario batek posta bidezko botoa emateko behar diren inprimakiak espetxera eramateko, urtarrilaren 6tik otsailaren 19 bitartean. Botoa eman nahi duten pertsonek inprimaki horiek bete beharko dituzte (urtarrilaren 7tik otsailaren 19ra bitartean). Inprimaki hauek Postako langileriari emango zaizkio barruko pertsona identifikatu ondoren.
  • Presoren batek NANik ez balu, nahikoa izango da presoei ematen zaien nortasun agiria, betiere, agiri horretan titularraren argazkia agertzen bada.
  • Hauteskunde Erroldako Bulegoak behar bezainbeste bozketa kartazal eta boto txartel bidaliko ditu espetxera, eta posta zerbitzuko funtzionarioak hautesleei emango dizkie, posta bidezko botoa eman dezaten (otsailaren 9tik 22ra bitartean).
  • Hautesleek boto txartela aukeratu eta bozketa kartazalean sartu beharko dute. Hautesleek kartazal hori eta Erroldako inskripzioaren ziurtagiria sartuko dituzte beste kartazal batean, bakoitzari dagokion hauteskunde mahaira zuzendutako kartazal batean, hain zuzen (otsailaren 9tik 26ra bitartean, 2009-02-13ko Hauteskunde Batzorde Nagusiaren akordioz).
  • Posta zerbitzuko funtzionarioek kartazal horiek eramango dituzte hautesle bakoitzari dagokion hauteskunde mahaira.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak