Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Aurkezpena

Hauteskunde prozesua zuzen garatuko bada, beharrezkoa da hautesleek informazio egokia izatea, izan ditzaketen zalantza guztiak argitzeko. Horretarako, Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzak orrialde hauek diseinatu ditu. Bereziki interesgarria da hauteskunde prozesuko jarduerarik adierazgarrienen zerrenda kronologikoa. Hauteskunde egutegiaren atalean aurkituko dute hautesleek zerrenda hori. Atal horretan, gainera, Eusko Legebiltzarrerako 2009ko hauteskundeen planning orokorra bera kargatu ahal izango dute, baita atzerrian direnen hautesleen posta bidezko planninga ere.

Informazio orokorreko web honen bidez, herritarrei arreta emateko Zuzenean zerbitzura jo daiteke, zalantza eta kontsulta guztiak argitzeko. Zuzenean zerbitzuak bitartekotza lana egiten du, informazio orokorra eskatzen duten pertsonen eta Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzaren (hauteskunde prozesua kudeatzeko eskumena duen organoa) artean.

Halaber, hauteskundeen gida praktikoaren bitartez, hautesleek zenbait gauza jakin ditzakete; hala nola, botoa emateko prozedura eta posta bidezko botoa egiteko baldintzak. Bestalde, Boto bereziak epigrafean, labur-labur eta multimedia euskarriak erabiliz azaltzen dira botoa emateko modu jakin batzuk; esaterako, ontziratutako langileek eta atzerrian aldi baterako diren hautesleek botoa posta bidez emateko prozedura eta ikusteko urritasuna duten pertsonek botoa zuzenean eta modu erabilerrazean ematekoa.

Azkenik, beste gai interesgarri batzuk azaltzen dira. Hona hemen: mahaietako kideentzako jarraibideak (bideoak eta autoprestakuntza testak), galderarik eta erantzunik garrantzitsuenak jasotzen dituen galdesorta, helbide interesgarriak eta hauteskunde datuen zifrak, hautagai zerrendak eta izendatutako hautagaiak, argitara emandako inkestak, indarreko hauteskunde legedia eta hauteskunde batzordeen argibideak, eta azkenik, erakundeen web guneetarako estekak.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak