Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Galde-erantzunak

HAUTESKUNDE-KOLEGIOAK ETA -ARETOAK

Etxez aldatu berri naiz eta ez dakit non bozkatu behar dudan. Zein kolegio eta hauteskunde-mahai dagokit? Non bozkatu behar dut?

Nork erabakitzen du bozkatzeko aretoak zein diren?

Non eta noiz jakinarazten da udalerri bakoitzeko bozketa-aretoak edo -kolegioak zein diren?


Etxez aldatu berri naiz eta ez dakit non bozkatu behar dudan. Zein kolegio eta hauteskunde-mahai dagokit? Non bozkatu behar dut?

Erroldako datuak kontsulta daitezke:

  • Hautesle Erroldako Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialera edo zure udaletxera joanez, NANa, pasaportea edo gida-baimena erakutsita.
  • Telefonoz, Hautesle Erroldako Bulegoaren 901.101.900 zenbakira deituz.
  • Internetez, Estatistikako Institutu Nazionaleko webaren bidez (http:/www.ine.es).

Nork erabakitzen du bozkatzeko aretoak zein diren?

HEBaren Ordezkaritza Probintzialak, udalek proposatu ondoren.

Non eta noiz jakinarazten da udalerri bakoitzeko bozketa-aretoak edo -kolegioak zein diren?

Ondorengoetan argitaratzen dira:

  • Web honetako helbideen atalean.
  • Estatistikako Institutu Nazionalaren web orrian zabalduko dira datu horiek (http:/www.ine.es), bozketa aurreko 10 egunen barruan. Kolegioen eta mahaien behin-betiko zerrenda epe horretan jarriko da jendaurrean udaletxeetan ere.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak