Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Hauteskunde mahaikideen argibideak

IV. ARGIBIDEAK AGIRIAK PRESTATZEKO ETA ENTREGATZEKO

Hauteskunde-dokumentazioa 4 gutun-azaletan banatzea epaitegira eramateko

Hauteskunde-dokumentazioa epaitegira eramatea

HAUTESKUNDE-DOKUMENTAZIOA 4 GUTUN-AZALETAN BANATZEA EPAITEGIRA ERAMATEKO

Zenbaketa lanak amaitu eta gero, Mahaiko kideek hauteskundeen inguruko dokumentazioa lau gutun-azaletan banatuko dute, eta bakoitzean inprimaki hauek sartuko dira:

  • gutun-azala (marroi kolorekoa)
    • Mahaia Eratzeko Akta-ren originala.
    • Bilkura-akta-ren originala.
    • Mahaiko Hauteskunde-Erroldaren zerrenda ziurtatuak.
    • Boto-emaileen Zerrenda Zenbakiduna.
    • Balioa ukatutako edo erreklamazioren bat izandako boto-txartelak.
    • Hautesleek aurkeztutako erroldako ziurtagiri bereziak eta epai judizialak.
    • Mahaiburuak jasotako taloi-orriak edo izendapenaren kopiak, kontu-hartzaileak izendatzearen ingurukoak, eta horiek ezean, Mahaiari emandako izendapen-agiriak.

  • gutun-azala (marroi kolorekoa)
    • Mahaia Eratzeko Aktaren hitzez hitzeko kopia.
    • Bilkura Aktaren hitzez hitzeko kopia, Mahaiak egiaztatua eta baimendua.

  • gutun-azalean (marroi kolorekoa) sartuko da 2. gutun-azaleko dokumentazio bera.
  • gutun-azalean (marroi kolorekoa) sartuko da 2. gutun-azaleko dokumentazio bera.

HAUTESKUNDE-DOKUMENTAZIOA EPAITEGIRA ERAMATEA

Mahaiburutzak, mahaikidetzek eta kontu-hartzaileek 4 gutun-azalak sinatuko dituzte ixteko zatia gurutzatuz. Jarraian, Mahaia eta nahi duten kontu-hartzaileak, dokumentazioa hartuta, Mahaiari dagokion mugapeneko Lehen Auzialdiko Epaitegira edo Bake Epaitegira joango dira lau gutun-azalak eramatera.

Epaileak lau gutun-azalak sinatuko ditu gutun-azala irekiko den zatia gurutzatuz.

Ondoren, epaileak aurkeztutako dokumentazioaren agiria egingo dio Mahaiburutzari; agiri horretan adieraziko da zein egun eta ordutan entregatu ziren 4 gutun-azal zenbakidunak.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak