Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Hauteskundeen gida praktikoa

ATZERRIAN DIREN HAUTESLEEN POSTA BIDEZKO BOTOA

NORK BOZKA DEZAKE ATZERRIAN EGONDA?

Eusko Legebiltzarrerako 2009ko hauteskundeetan, honako hauek ahal izango dute atzerritik bozkatu: Euskadiko edozein udalerritan jaiotako herritarrek eta haien ondorengoek, baldin eta, atzerrian etengabe bizi diren arren, atzerrian diren hautesleen hauteskunde erroldan izena emanda badaude.

ZER EGIN BEHAR DA ATZERRITIK POSTA BIDEZ BOZKATZEKO?

  1. Posta bidezko botoa jasotzea:
  2. Otsailaren 3tik 9ra bitartean, atzerrian diren hautesleen hauteskunde erroldan egote hutsagatik, eta eskatu gabe, Hauteskunde Erroldako Bulegoko Ordezkaritzak (hautesle bakoitzari dagokiona) dokumentazio hau bidaltzen dio hautesle bakoitzari, atzerrian duen helbidera:

    • Atzerrian diren hautesleen hauteskunde erroldako inskripzioaren ziurtagiria.
    • Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeko burutzari zuzendutako kartazala.
    • "Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2009 Elecciones al Parlamento Vasco" idazpurua duen bozketa kartazala, boto txartela sartzeko.
    • Aldarrikatuta hautagai zerrenda bakoitzaren boto txartela.
    • Argibide orria.

    Behin dokumentazioa jasota, jarraian azaltzen diren eragiketak egin beharko dituzu berehala:

    1. Aukeratu zer hautagai zerrendari eman nahi diozun botoa, eta sartu haren boto txartela "Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2009 Elecciones al Parlamento Vasco" idazpurua duen bozketa kartazalean. Ondoren, itxi bozketa kartazal hori.

    2. Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeko burutzari zuzendutako kartazalean, hau sartu beharko duzu:
      • "Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak Elecciones al Parlamento Vasco" idazpurua duen bozketa kartazala.
      • Atzerrian diren hautesleen hauteskunde erroldako inskripzioaren ziurtagiria.
      • Espainiako agintariek emandako NANaren edo Pasaportearen fotokopia, edo hori eduki ezean, herrialde egoiliarrean Espainiak duen Kontsulatuak emandako herritartasun-ziurtagiria edo pertsona hori Espainiako Kontsulatu-Matrikularen Erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria (2009/01/20an Hauteskunde Batzorde Zentralak hartutako Erabakien arabera, 2009ko urtarrilaren 22ko BOEren 19. zenbakian eta 2009ko otsailaren 17ko argitaratua).
  3. Posta bidezko botoa bidaltzea
  4. Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeko burutzari zuzendutako kartazala otsailaren 28a baino lehen bidali behar duzu, posta ziurtatuz, edo nahi baduzu, izena emanda duzun Espainiako Kontsul Bulegoan eman dezakezu, zuk zeuk, betiere, otsailaren 22a baino lehen. Posta bidezko botoa jasotzen dela ziurtatzeko, bidali ahalik eta lasterren.

    Posta bidezko botoa baliozkoa izango bada, Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeko burutzari zuzendutako kartazala epearen barruan bidali dela ziurtatu behar da. Horretarako, ezinbestekoa izango da herrialdeko Bulego Postaren edo Kontsul Bulegoaren zigilu marka batek edo beste inskripzio batek martxoaren 1a edo otsailaren 23a baino lehen bidali dela adieraztea.

    Ez ahaztu Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeko burutzari zuzendutako kartazalean igorleari dagokion lekuan izena eta abizenak idatzi behar dituzula.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak