Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Inkestak

www.euskadi.net

2006ko abuztua

Egilea: Eusko Jaurlaritzako Soziometroa


EUSKADI
ELH(*): Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak
Estimazioa
ELH(*) 2009
ELH(*)
2005eko apirilaren 17a
% Eserlekuak % Eserlekuak
EAJ-PNV/EA - - 38,67 29
EAJ-PNV 21 - - -
PSE-EE/PSOE 14 - 22,68 18
PP 8 - 17,40 15
EHAK (Ezker Abertzale) 8 - 12,44 9
IU-EB 5 - 5,37 3
EA 4 - - -
ARALAR 3 - 2,33 1
UA - - 0,34 0
Besteak 3 - - -
  • Taula honetan, autonomia hauteskundeak egingo balira herritarrek zer boto jarrera adierazi duten azaltzen dugu, datu gordinetan. Ez dugu informazio hori ohiko boto aurreikuspenekin nahasi behar, jende askok ez baitu bere jarrera adierazten.
  • Herritarren %21ek EAJren aldeko boto jarrera adierazi du, %14k PSE-EEren aldekoa, %8k EHAKren aldekoa, %5ek EAren aldekoa, %4k EBren aldekoa, %3k Aralarren aldekoa, eta %3k beste alderdi batzuei emango liokete botoa, edo boto zuria emango lukete. Gainera, %17k esan du ez lukeela bozkatuko, eta beste %17k ez die galderei erantzun.
  • Bizkaitarren jarrerak EAEko batez bestekoaren antzekoak dira. Araban pertsona gehiagok bozkatuko luke PP eta EA beste lurraldeetan baino. Eta Gipuzkoan, berriz, gainerako lurraldeetan baino jende gehiagok bozkatuko luke EHAK, EA edo Aralar.
  • Elkarrizketatu gazteen artean, gehiagok adierazi dute balizko hauteskunde batzuetan abstenitu egingo lirakeela. Eta alderdi bakoitzaren jarraitzaileen artean, gehienek alderdi horren aldeko boto jarrera erakusten dute. Alderdi baten jarraitzaileak ez direnak edo alderdi guztiak gogoko dituztenak, oro har, abstenitu egingo lirateke, edo ez diete galderei erantzun.


FITXA TEKNIKOA:

  • Informazioa 2006ko maiatzaren 3tik 18ra bitartean bildu zen -bi egun horiek barne- banako elkarrizketen bidez. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Lurralde Historiko bakoitzeko biztanleriaren lagin adierazgarri bati egin zitzaion galdera sorta egituratua eta itxia egin zitzaion elkarrizketa, nori bere etxean.
  • Lagina egiteko, 18 urtetik gorako biztanleak aukeratu ziren; hain zuzen: 617 pertsona Araban, 1.284 pertsona Bizkaian eta 973 Gipuzkoan. Hots, 2.874 pertsonari egin zitzaien elkarrizketa. Prozedura geruzatuaren eta etapa anitzekoaren bidez aukeratu ziren pertsona horiek. Ausazko ibilbideak erabili ziren -214 laginketa puntutan oinarrituta(1)-, eta banakoak sexuaren, adinaren eta lan egoeraren kuoten arabera aukeratu ziren. Ondoren, emaitzak haztatu ziren hiru lurralde historikoetan, biztanleriaren eta Eusko Legebiltzarrerako 2005eko hauteskundeetan eman zuten botoaren arabera.
  • Ikerketa diseinatzeaz , emaitzak aztertzeaz eta txostena idazteaz Prospezkio Soziologikoko Kabinetea soilik arduratu da. Informazioa biltzeaz, berriz, Ikertalde enpresa (Lurra eraikina, Txingurri pasealekua 28-30, 2, 20017 Donostia) arduratu zen.
  • 2.874 banakoko laginketa horri dagokion laginketa errorea (erabat ausazkoak diren laginketen kasu teorikoan) ±%1,87koa da EAE osorako. Konfiantza maila %95,5ekoa da, eta p=q=0,5.
  • Inkesten %63,6 telefonoz kontrolatu dira, eta %12,2, etxean bertan kontrolatu dira. Halaber, jasotako galde sorta bakoitzaren kontrol informatiko egoki guztiak egin dira: logikoak, koherentziazkoak eta heinekoak.
  • Datuak fidagarriak eta baliagarriak direla bermatuta dago; izan ere, erabili den lagina behar bezain adierazgarria izan da, bai Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) dagokionez, bai Lurralde Historiko bakoitzari dagokionez. Horrez gain, inkestaren azken emaitzen eta argitaratutako beste kanpo erreferentzia objektibo batzuen arteko aldeak ebaluatu dira, betiere, egiazta daitekeen daturik badago. Hain zuzen, Eusko Legebiltzarrerako 2005eko hauteskundeetako benetako boto banaketa ofiziala erabili da erreferentzia objektibotzat, baita adinari, sexuari, heziketa mailari, lan egoerari eta euskalduntze mailari buruzko datuak ere.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak