Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus
Twitter
2016ko hauteskunde Orokorren informazioa

Posta bidezko botoa

Espainiako egoiliarren posta bidezko botoa

Nork eman dezake botoa posta bidez udal-hauteskundeetan?

  • Espainian bizi direnen hautesle-erroldan inskribatuta dauden Espainiako adindunek.
  • Espainian bizi den adindun izanik, Europar Batasuneko hiritartasuna dutenek; hau da, Europar Batasuneko 27 estatu kideetako bateko nazionalitatea izan eta Espainian bizi direnen hautesle-erroldan inskribatuta daudenek. Halakoetan, postaz bozkatu ahal izateko, identitatea egiaztatu behar da, interesdunaren sinadura eta argazkia duen bizileku-txartelaren bidez.
  • Espainian bizilekua izanik, EBtik kanpoko herrialdeetako (Norvegia, Islandia, Bolivia, Ekuador, Txile, Peru, Kolonbia, Paraguai, Trinidad eta Tobago, Korea, Zeelanda Berria eta Cabo Verde) herritarrak diren adin nagusiko atzerritarrek, Espainian bizi diren atzerritarren hautesle-erroldan inskribatuta badaude. Halakoetan, postaz bozkatu ahal izateko, identitatea egiaztatu behar da, interesdunaren sinadura eta argazkia duen bizileku-txartelaren bidez.

Nork eman dezake botoa posta bidez batzar nagusietarako hauteskundeetan?

Nola ematen da botoa posta bidez?

Zer epe daude posta bidez botoa emateko?

  • Posta bidezko botoa eskatzea (martxoaren 31tik maiatzaren 14ra).
  • Hautesleak botoa emateko dokumentazioa jasotzea, adierazitako helbidean (maiatzaren 4tik 17ra).
  • Botoa hauteskunde-mahaira bidaltzea, posta bidez (maiatzaren 4tik 21era). 2015-05-07ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da.

Nabarmenduak

Nabarmenduak
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2018/01/19
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak